Ana Berrizbeitiaren gogoetagaz hasi da Gernikaldeko Pastoral Barrutiaren Batzar Nagusia, sortu zaneko 10 urte direla-eta. Sinodoa gure alkarteetan zelan bizi azaldu dau, adibide zehatz eta gogoeta sakonakaz. Otoitzaldi bategaz amaitu da topaketea.
Kristau izateari dagokio sinodo sena, joera, jokabidea, estiloa. Alkarregaz ibili, alkar zaindu eta jagon, alkarregaz otoitz egin gero iragarri eta zabaltzeko Jainkoa lagun dogula.
Alkarte txiki zein handietan, erronka dogu hau. Baina nitasunean geratu beharrean,gutasunera pasoa emoteko. Pastoral Barruti baten sorrerea ezin da arlo legalista edo gestino hutsean geratu.
Horretarako nahi eta nahiezkoa da alkarte txien sarea osatzea, hartuemon jostea.
Beti gusto bat Anaren azalpenak entzutea.Eskerrik asko!
Ana Berrizbeitiaren berbaldia, Gernikako Andra Mari lokaletan, azaroaren 30an, arrastiko 7:30etanGernikaldeko Pastoral Barrutiak 10 urte betetzen dituala eta Batzar Nagusiaren atarian.Erdu!
10 urte dira Gernikaldeko Pastoral Barrutia osatu zala. Bizkor doa denporea. Eta gogoratzen ez dana ahaztuteko arriskua daukagu. 10 urte, 18 herri, 36 eleiza (parrokia eta anexak) batu zirela. Ospatu egin behar dogu. Merezi dauan legez ospatu be.
10 urte amets eta asmoz beteak. Bidean atsedena hartu, zer egin dogun ikusi, nora goazen errepasatu. Txarto egindakoa arteztu. Otoitzean, bakarka zein taldeka.
Batzar Nagusiaren lehen aldian, 100 lagun baino gehiagok hartu dau parte bere eritxia konpartituz. Gure inguruko pastoral lanerako bost proposamenen inguruan. Eskerrik asko guztioi!
Eta asteon hasten dogu bigarren aldia.
Pastoral Barrutiko Batzar Nagusiaren hasiera legez, eguenean, azaroak 30, Ana Berrizbeitiak berba egingo deusku amaitu barri dan Sinodari buruz. Gernikako Andra Mariko lokaletan, 19:30.
Zapatuan, abenduak 2, aurrez aurreko batzarra ospatuko dogu, 11etan, Gernikako Andra Mariko lokaletan. Eta 12etan otoitzaldia eta ospakizuna. Beste gauza batzuen artean, era bereziaz eskertuko dogu boluntarioen lana, batez ere, osasun, edade edo heriotzagaitik euren zerbiztua itxi dabenak. Andra Mariko kapilan izango da hau.
Erdu!
10 años que se formó la Unidad Pastoral de Gernikaldea: 18 municipios, 36 iglesias (parroquias y anexas). Vamos a celebrarlo por todo lo alto.
10 años de sueños y proyectos, de logros y de fracasos. Merece la pena hacer un alto en el camino, agradecer los pasos dados, corregir errores, rezarlo a nivel personal y comunitario.
En la primera fase, más de 100 personas han participado compartiendo su opinión sobre propuestas concretas para la labor pastoral de nuestra zona. Eskerrik asko guztioi!
Y esta semana empieza la segunda fase.
Como pórtico excepcional de la Asamblea de la Unidad Pastoral, el jueves 30 de noviembre, a las 19:30 charla coloquio con Ana Berrizbeitia. El tema: el sínodo. Lugar: locales de Andra Mari de Gernika.
El sábado 2 de diciembre celebraremos la asamblea presencial, a las 11 en los locales de Andra Mari de Gernika. Y a las 12 oración celebración. En ella recordaremos y agradeceremos de forma especial a voluntarios de las parroquias que por motivos de salud, edad o fallecimiento ya no está entre nosotros. Será en la capilla de Andra Mari.
¡Anímate!
No hay comentarios:
Publicar un comentario