Páginas

martes, 28 de noviembre de 2023

Abenduko 1. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.

 

ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA - B

 

SARRERAKO OHARRA

 

            Egun on, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Gaur, graziazko eta itxaropenezko abendu aldiari ekiteaz batera, liturgi urte barriari ekiten deutsagu. Zuhur bizitzeko deia eta gonbidapena egiten jaku.  Datorkigun Jaunak gure barruan haztea nahi dau, gure zauriak osatzea, bideak zuzentzea, bere Erreinua prestatzea.

            Itxaropen aldi honetan, jaso dagigun bihotza eta  gure inguruan bizitza duin bat sortzen ahalegindu gaitezela Gu salbatzera datorren Jaunak bultzatu gagizala eginkizun honetan..

            Hasi dagigun ospakizuna abestuz...

 

ABESTIA:         Zatoz Jauna...

 

BATZARBURUAREN AGURRA

 

          Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

          Liturgi-urte barri on! Ondo etorri danok! Gauza asko dira gure artean aldatu beharrekoak! Abendualdia hasten danean, biztu egiten da gure itxaropena. Jaunak bakarrik lagundu daikegu gauzak aldatzen. Berak bakarrik salbatu gaikez. Horregaitik gagoz bere etorrerea eskatzen eta itxaroten.

 

          Orain, koroiaren lehenengo kandelea iziotuaz, zabaldu deioguzan gure bihotzak etorrera horri.

 

Lehenengo kandelea iziotzen da.

 

KOROIAREN LEHENENGO KANDELEA IZIOTZEN DANEAN

 

Jauna, argi hau iziotzen dogu Abendualdiko lehenengo aste honetan.

Jagi egin gura dogu, itxaroteko gerturik egon gaitezan.

Iratzarrik eta zuhur egon gura dogu,

Zuk argirik argiena, bakerik sakonena eta poztasun jatorrena

dakarskuzuzalako.

Zatoz, Jesus Jauna!

 

PENITENTZI EKINTZA

          Isiltasunez, Jaunaren aurrean, bere grazia, maitasuna eta parkamena eskatzen deutsaguz.

 

·        Gure bizitzan bide barri bat zabaltzera zatozan gure anaia: ERRUKI, JAUNA.

 

·        Behartsuei Barri Ona emotera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO E.

 

·        Gizadiaren itxaropen guztiak betetzera zatozan Jaungoikoaren Semea. E. J.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 63, 16b-17; 64, 2b-7:

            Orain entzungo dogun lehenengo irakurgaia Isaiasek Jaungoiko salbatzaileari egiten deutson otoitz eder bat dogu. Profeteagaz batera geuk ere otoitz egin dagigun: "Ai! zeruak urratu, eta etorriko bazina!"

 

Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa

            Fededun batek, Jainkoari, Israelgo Artzainari, herriaren alde otoitz egiten deutso. Beragaz batera, guk ere eskatu daigun Jainkoaren babesa eta bakea.

 

 "Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu."

 

1 Kor 1, 3-9:

            San Paulok gogoratuko deusku aberastasun haundi baten jabe gareala: Jaungoikoaren maitasuna geugaz dogu; maitasun hori era askotara agertzen deusku, baina batez ere bere Seme bakarra gure artera bialduz.

 

Mk 13, 33-37:

            Jauna "noiz" etorriko dan danok jakin nahiko genduke; baina Jesusek ez deusku ordurik esaten. Egin behar doguna da erantzunkizunez jokatu eta zuhur egon.

 

            Goratu dagigun Jauna, Aleluia abestuz

 

 

Homili amaieran EZAUGARRIA

 

Abenduko arbolan lehen bola jartzen dogu: Entzun! Entzun lurraren oihua!

 

Abenduaren lehena

Etxea jagon daigun

Jainkoa guztion aita

Jesus guztion lagun.

 

Mundua dogun etxea

Ezin saldu erosi

Ganoraz zaindu dagigun

Hor dogu Laudato Si

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Gizadi guztiaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geureak eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.

 

·        Elizaren alde, Jaunaren etorrerari ADI EGONAZ, bizi dogun errealitatean esperantza sortzaile izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Mundu guztian eta batez ere une honetan Ukrania eta Palestina ditugu gogoan.  Bakerako bideak bilatzea izan daitela nagusi bakea eta zuzentasuna, gizaki guztiak askatasunez eta duintasunez bizi ahal izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·      Pobrezia, zuzentasunik eza, gogorkeria edo bazterketa jasaten dabenak ez dagiela itxaropena galdu, eta guk lagundu deiegula etsipen hori gainditzen. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Kristau alkarte hau osotzen dogunon alde; Abendu aldia zintzotasunez biziz, Ebanjelioaganako barritasun, koherentzia eta leialtasunean etenbarik hazi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

 

  Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan..

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: benetako fededunaren jarrerea Jaunari itxaroten bizitzea da. Gaur, bihar, edozein ordutan aurkitu geinke Jauna gure eguneroko bizitzan. Zuhur egon gaitezan Bera onartzeko, eta bere Erreinuaren alde jokatu dagigun.

 

            "Jaun ona, mundua salbatzera”

     






ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA – B      

                                                                                                                     

SARRERAKO OHARRA

 

         

            Egun on, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Gaur, graziazko eta itxaropenezko abendu aldiari ekiteaz batera, liturgi urte barriari ekiten deutsagu. Zuhur bizitzeko deia eta gonbidapena egiten jaku.  Datorkigun Jaunak gure barruan haztea nahi dau, gure zauriak osatzea, bideak zuzentzea, bere Erreinua prestatzea.

 

            Adviento: tiempo de gracia y esperanza. Dios se hizo presente ya en la Navidad de su Hijo, pero sólo unas pocas personas le recibieron. Él viene a nuestro encuentro en su Palabra, en los sacramentos, en los acontecimientos que vivimos, en cada hombre y mujer.  Permanezcamos vigilantes,  no vaya a ser que no le reconozcamos cada vez que se nos acerca.

 

            Hasi dagigun ospakizun hau danok batera abestuaz.

 

IBILALDIA ETA ABESTIA:         Zatoz Jauna...

 

BATZARBURUAREN AGURRA

 

          Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

          . ¡Feliz año litúrgico nuevo!  Al empezar el Adviento reverdecen nuestras esperanzas. ¡Deseamos que cambien tantas cosas...! Pero sólo el Señor puede ayudarnos a conseguirlo, sólo Él puede salvarnos. Por eso seguimos pidiendo y esperando su venida.

 

          Y ahora, encendiendo el primer cirio de la corona de Adviento abramos nuestros corazones a esa venida.

 

Lehenengo kandelea iziotzen da.

 

KOROIAREN LEHENENGO KANDELEA IZIOTZEN DANEAN

 

Jauna, argi hau iziotzen dogu Abendualdiko lehenengo aste honetan.

Jagi egin gura dogu, itxaroteko gerturik egon gaitezan.

Iratzarrik eta zuhur egon gura dogu,

Zuk argirik argiena, bakerik sakonena eta poztasun jatorrena

dakarskuzuzalako.

Zatoz, Jesus Jauna!

 

 

 

 

 

 

 

PENITENTZI EKINTZA

          Isiltasunez, Jaunaren aurrean, bere grazia, maitasuna eta parkamena eskatzen deutsaguz.

 

·        Gure bizitzan bide barri bat zabaltzera zatozan gure anaia: ERRUKI, JAUNA.

·        Behartsuei Barri Ona emotera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO, ERRUKI.

·        Gizadiaren itxaropen guztiak betetzera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 63, 16b-17; 64, 2b-7:

            Orain entzungo dogun lehenengo irakurgaia Isaiasek Jaungoiko salbatzaileari egiten deutson otoitz eder bat dogu. Profeteagaz batera geuk ere otoitz egin dagigun: "Ai! zeruak urratu, eta etorriko bazina!"

            El profeta conoce y vive la angustia y el dolor de su pueblo. Por eso se dirige a Dios pidiendo ayuda.

 

Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa

            Fededun batek, Jainkoari, Israelgo Artzainari, herriaren alde otoitz egiten deutso. Beragaz batera, guk ere eskatu daigun Jainkoaren babesa eta bakea.

            El salmista, hombre creyente que vive con el pueblo de Israel, invoca y llama a Dios. Es una plegaria a la cual nos unimos cantando el salmo 79

 "Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu."

 

1 Kor 1, 3-9:

            San Paulok gogoratuko deusku aberastasun haundi baten jabe gareala: Jaungoikoaren maitasuna geugaz dogu; maitasun hori era askotara agertzen deusku, baina batez ere bere Seme bakarra gure artera bialduz.

            Jesús nos pide que estemos vigilantes. Con la luz encendida, dispuestos, llenos de amor.

 

Mk 13, 33-37:

            Jauna "noiz" etorriko dan danok jakin nahiko genduke; baina Jesusek ez deusku ordurik esaten. Egin behar doguna da erantzunkizunez jokatu eta zuhur egon.

 

            Goratu dagigun Jauna, Aleluia abestuz.

 

 

Homili amaieran EZAUGARRIA

 

Abenduko arbolan lehen bola jartzen dogu: Entzun! Entzun lurraren oihua!

 

Abenduaren lehena

Etxea jagon daigun

Jainkoa guztion aita

Jesus guztion lagun.

 

Mundua dogun etxea

Ezin saldu erosi

Ganoraz zaindu dagigun

Hor dogu Laudato Si

 


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Gizadi guztiaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geureak eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.

 

·        Elizaren alde, Jaunaren etorrerari ADI EGONAZ, bizi dogun errealitatean esperantza sortzaile izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Mundu guztian eta batez ere une honetan Ukrania eta Palestina ditugu gogoan.  Bakerako bideak bilatzea izan daitela nagusi bakea eta zuzentasuna, gizaki guztiak askatasunez eta duintasunez bizi ahal izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Que en el mundo se escuche el grito de los pobres y de la tierra, de los que sufren por una causa o por otra y que entre todos pongamos los medios necesarios para que no haya tanta desigualdad entre los hermanos que vivimos en él. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Que en nuestras parroquias estemos siempre abiertos a Dios, que  escuchemos su llamada y seamos  transmisores del mensaje de Jesús expresado en el evangelio.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan..

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: benetako fededunaren jarrerea Jaunari itxaroten bizitzea da. Gaur, bihar, edozein ordutan aurkitu geinke Jauna gure eguneroko bizitzan. Zuhur egon gaitezan Bera onartzeko, eta bere Erreinuaren alde jokatu dagigun.

            Demos un paso más en nuestra vida de fe, y de caridad. La vida es una oportunidad que Dios nos concede para hacer fructificar los talentos que el Señor nos ha dado. Que este Adviento sea un tiempo de luz y de generosidad.

            Recibamos la bendición de Dios.

            "Jaun ona, mundua salbatzera..













ABENDUALDIKO I. DOMEKEA



Ai, zeruak urratu eta jaitsiko bazina!



Isaias Profetearen liburutik

(Is 63, 16b-17; 64, 1. 3b-8)



Zu zara, Jauna, gure Aita,

gure Erosle dozu izena betidanik.

Zergaitik itzi deuskuzu, Jauna,

zeure bideetatik alde egiten,

zure begirunerik ez izateraino

gure bihotzak gogortzen?

Bihurtu zakiguz, zeure zerbitzariakaitik,

zeure ondare aukeratu dozuzan leinuakaitik.

Ai, zeruak urratu eta jaitsiko bazina!

Zure aurrean mendiak urtuko litzatekez.

Jaitsi zinan

eta mendiak urtu egin ziran zure aurrean.

Inoiz ez dau ez belarrik entzun, ez begik ikusi,

Zu beste Jainkorik

Beragan itxaron dabenen alde holan jokatzen dauanik.

Zeuk urteten dozu,

pozik eta zuzen dabilzanen

eta zure bideak gogoan dabezanen bila.

Hasarre zengozan, bai,

pekatu egin gendualako,

aspalditik pekatari garalako,

baina salbatuko gara.

Guztiok kutsatuak gengozan,

gure egintza onak ere zapi zikinen antzeko ziran;

orbelaren antzera ihartzen gintzazan guztiok,

eta gure pekatuek

haizeak lez eroaten ginduezan.

Ez eutsan inork zure izenari dei egiten,

ez zan inor Zugaz bat egiten ahalegintzen.

Zeure aurpegia gorde egin zenduan-eta gugandik,

eta gure erruetan murgilduak itzi ginduzuzan.

Halan ere, Jauna, Zeu zara gure Aita,

gu buztina, eta Zu gure buztinlaria:

zure eskuetako lana gara guztiok.

Ez hasarretu gehiegi, Jauna,

eta ez hartu gogoan betiko gure errua.

Begira, zure herri gara guztiok.







Erantzun-salmoa

(Sal 79, 2a eta 3acd. 15-16. 18-19)



Jainko, berbiztu gagizuz;

salbatu gaitezan, zure begia lehun agertu egizu.



Israelgo Artzain, entzun egiguzu,

Kerubin gainean jesarri ohi zara-eta,

egizu dirdai, zure indarrari eragiozu,

zatoz eta salbatu gagizuz.



Bihurtu zakiguz gudari-taldeen Jainko,

begira zerutik, ikusi, mahatsondo honi agertu zakioz:

Zure eskuz aldatu dozun aldaska honi,

Zuk indartu dozun landareari.



Emoiozu eskua aukeratu dozun gizonari,

Zeuk indartu dozun gizasemeari.

Ez gara Zugandik urrunduko,

bizirik gaukazuz eta zure izenari

egingo deutsagu dei.





Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren zain gagoz.



San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik

(1 Ko 1, 3-9)



Senideok: Grazia zuei eta bakea gure Aita Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik. Jainkoari eskerrak emoten dihardut beti zuekaitik, zuei Jesu Kristogan Jainkoak emon deutsuen graziagaitik. Izan ere, Kristogan aberastu zaitue gauza guztietan: bai berba, bai jakintza-dohai guztietan, Kristori buruz emoten dogun autormena zuekan sendotu dan ezkero. Holan, ez dozue dohairik bat ere falta Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren zain zagozenok. Berak indartuko zaitue azkenera arte, inork zuen aurka zeresanik izan ez dagian Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera-egunean. Zintzoa da bere Seme Jesu Kristo gure Jaunagaz alkarturik bizitzera dei egin deutsuen Jainkoa.



Zagoze zuhur,

ez dakizue-eta etxeko nagusia noiz etorriko dan.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik

(Mk 13, 33-37)



Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Begira, zagoze zuhur, ez dakizue-eta sasoia noiz dan. Gizon bat urrunera joatean lez da: etxea iztean, morroiei emoten deutse agintea, bakotxari bere eginkizuna jarriz, eta atezainari zuhur egoteko agintzen deutso.

Zagoze, beraz, zuhur; ez dakizue-eta etxeko nagusia noiz etorriko dan: ilunabarrean, gauerdian, oilarrak jotean nahiz egunsentian. Ez zagiezala lotan aurkitu, ezustean etorrita.

Zuei esaten deutsuedan hau guztiei esaten deutset: Zagoze zuhur.