Mikel Azpeitiak 50 urte abade

lunes, 30 de junio de 2025

Baliabide pobreekin Con medios pobres Jose Antonio Pagola


 

Egintza ebanjelizatzailea sarritan hartzen dugu doktrina-era gehiegi markatuz. Ebanjelioa eramatea Jesusen dotrina ezagutaraztea izango litzateke: artean ezagutzen ez dutenei edota era eskasegian ezagutzen dutenei.

domingo, 29 de junio de 2025

San Pedro Mundaka: ospatzaileen garrantzia


 San Pedro ospatu da gaur Mundakan. Istripu txiki bategaitik ezin heldu abadea mezatara. Eskerrak parrokiko ospatzaile taldeak, arazoa ikusita, ospakizun eder bat burutu dau parrokian. Eurei esker gure parrokia asko zabalik dagoz. Lan egiteko balio badabe, zergaitik ez eritxia emon eta ebatziak hartzeko? Prailea nahiko ondo dago, obserbazinoan baina arriskutik kanpo.

Ajangiz, Santiago bidean


 Sasoi honetan asko dira Santiago bidean erromes joan eta Ajangiztik igarotzen direnak. Gaur gure artean izan dogu Filipo, Venezia aldeko abade salesianoa, Etiopian dagoena misiolari.

sábado, 28 de junio de 2025

viernes, 27 de junio de 2025

V. bikaritzako Caritas: mahai ingurua


 Egunotan ospatu da Gernikan V. Bikaritzako Caritaseko boluntario eta langilen arteko mahai ingurua. Bertan izan dira Ana Sofi Telletxea, Jaione Conde, Aloña Zameza, Iñaki Malaxetxebarria, Guruzne Solabarrieta eta Jose Mari Kortazar.

Jesusen bihotza: kanta + bideoa


"Jesusen bihotza" da gaur, baita Iparraldeko kanta ezaguna ere. Hona ba gure kantatekaren ale barri bat. Azkena. Umeentzat egokia.
Ez ahaztu badala aspaldi igonda beste kanta sorta bat ere berton klikatuz entzun daikezuna.


miércoles, 25 de junio de 2025

Egun handira arte, Andres Untzain!

 


Familiares del difunto Andres Untzain (sobrinos nietos Aitor y Josune y Leire), vecinos de Mundaka y Busturia han participado esta mañana en el responso junto a su tumba, en el cementerio de Mundaka, a los 70años de su muerte.

lunes, 23 de junio de 2025

Jesusi jarraitu Seguir a Jesús Jose Antonio Pagola


 

Jesusi «jarraitu» delako hori metafora bat da, ikasleek Galileako bideetan ikasi zutena. Beraientzat hau esan nahi du zehazki: ez galdu Jesus begi-bistatik, ez geratu geldi eta planto eginik, Jesusengandik urrun; bide egin, mugitu eta ibili beraren ondoren. Jesusi «jarraituko diot» esateak mugimendu-dinamika eskatzen du. Horregatik, mugimendu-eza Eliza baitan gaixotasun hilgarria da: hil egiten du Jesusi jarraitzeko irrika, beraren bizitza, beraren asmoa eta beraren zoria partekatuz.

sábado, 21 de junio de 2025

viernes, 20 de junio de 2025

Mertzede Ikastetxea eskerrak emoten ikasturtea eta DBH amaitzean


Ohitura danez, Mertzede Ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileak eskerran emon dabez ikasturtea amaitzean eukaristia ospatuz parrokian. DBH amaitu dauan taldeak aparteko agurra izan dau eta hamaiketakoa gurasoekaz.