LEHENENGO
JAUNARTZEAREN OSPAKIZUNA
IGORRE,
2019-05-12
SARRERA ( Nagore )
Egunon guztioi eta ondo etorri ospakizun honetara:
Gaur,
guretzat egun berezia da. Gure kristau Elkarteko hamalau ume, euren Lehen Jaunartzea ospatuko dabe. Une honetarako bai katekesian, bai famili
barruan prestatu egin dira.
Elizkizun hau alaia izatea nahi dogu,
baina benetako esanahia galdu barik eta hori gure eskuetan dago. Isiltasuna eta
barneraketa eskatzen deutsueguz, gure umeek Jesusen presentzia sentitu ahal
izateko.
Gaurko ospakizuna hasi daigun abestuz.
Abestia – Poz-pozik https://youtu.be/ddoEuGYNMss
ABADEAREN AGURRA…
Aitaren…
Onak gara baina ez beti eta ez guztiokin. Horregaitik
gaurko egun honetan abestuz eskatuko dogu eta eskertuko dogu parkamena.
Dingilizka daukagun kurutze horrek hori gogoratzen dausku.
Abestia – Parkatu niri
Jauna
Abestia – Aintza Jaungoiko
Aitari
OTOITZA
Jainko Aita-Ama Ona:
Jesusek ez eukan ezer:
ez dirurik ez oparirik.
Baina bere bizitza emon
euskun, bera zan guztia.
Eskerrik asko Aita.
JESUKRISTO JAUNAREN BITARTEZ
HITZAREN LITURGIA ( Itsaso )
San Paulo
Apostoluak Korintotarrei (1Ko 11,23-26)
Senideok:
Jaunarengandik hartu neban nik, neure aldetik
zuei eskualdatu deutsuedan hau:
Jesus Jaunak, saldu eben gauean, ogia hartu ebala
eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta esan ebala:
-«Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dana.
Egizue hau nire oroigarri».
Berdin egin eban koparekin afal ondoan, esanez:
-«Kopa hau itun berria da, Jainkoak nire odolaz
ezarria; egizue hau, edaten dozuen bakoitzean, nire oroigarri».
Beraz, ogi honetatik jaten eta kopa honetatik
edaten dozuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen dozue, bera etorri arte.
Jaunak esana.
Salmoa: Maitasuna ereitera
Abestia:
Aleluia, gora Jauna
Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 10,
27-30)
Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Nire ardiek entzuten dabe nire ahotsa; Nik ezagutzen ditut, hareek jarraitu egiten deuste, eta Nik betiko bizia emoten deutset: ez dira betiko galduko, eta ez deustaz inork ere eskutik kenduko.
Hareek emon deustazan nire Aita beste danak baino handiagoa da, eta ezin ditu inork ere kendu nire Aitaren eskutik. Aita eta biok bat gara».
Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Nire ardiek entzuten dabe nire ahotsa; Nik ezagutzen ditut, hareek jarraitu egiten deuste, eta Nik betiko bizia emoten deutset: ez dira betiko galduko, eta ez deustaz inork ere eskutik kenduko.
Hareek emon deustazan nire Aita beste danak baino handiagoa da, eta ezin ditu inork ere kendu nire Aitaren eskutik. Aita eta biok bat gara».
Jaunak esana
HOMILIA
Hemen ere artzain onak Jesusen
aurpegia dauka!
Marrazkian une zehatz bat
ageri da: artzainak ardia aurkitu dauenean hain zuzen ere.
Argia, maitasuna nahastatzea,
Jesus artzainaren argitasuna ardiarengana doa!
Atzean, artaldea, salbu dago
bere tokian. Jendearen aurpegi alaiak poza eta salbamena adierazten dabez.
ESKARIAK
1- Iker: Eleizearen alde: Jesusek
irakatsitako bideari jarraituz, gaurko gizon‑emakumeakana hurreratu daitela eta
bizitzearen zentzuna irakatsi deioela. Eskatu deiogun Jaunari.
Abestia – ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA.
2- Kerman: Jesus,
lehenengo jaunartze egun honetan zure laguntza eskatzen deutsugu zure
jarraitzaile zintzoak izan gaitezan. Eskatu daiogun jaunari..
Abestia – ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA.
3- Ariane: Gure
munduan goseagatik eta gaixotasunagatik sufritzen daben pertsonak dagoz. Pobreakaz
solidarioak izan gaitezan. Eskatu daiogun Jaunari.
Abestia – ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA.
4- Aiora: Gaur lehen jaunartzea egiten daben umeen
gurasoen alde. Jaunaren indarra izan dagien umeak heziteko orduan eta
seme-alabentzat kristau eredu izan daitezen. Eskatu daiogun Jaunari.
Abestia – ENTZUN JAUNA GURE ESKARIA.
ESKEINTZAK
Balioa eta flauta: Adrian eta
Ander
Biblia eta Parabolen posterra:
Mikel eta Lur.
KT
liburua eta motxila: Jose Antonio eta Jurgen
Kandela
bana: Izortz eta Oian.
Ogia eta ardoa: Maria eta
Unax.
Lorak:
danak
Jainko Aita-Ama Ona:
Mahai bakar baten
inguruan batu gara guztiok gaur hemen.
Holangoa gura dozu zuk
gure mundua.
Ondasun guztiak danon
artean banatzea.
Lagundu eskuzabal
konpartitzen altarea eta mezea, gure ondasun eta opariak.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
(Jose eta Begok
hartzen dabe dirua. Umeek eskeintzak aurkeztu eta gero).
Abestia - Katekesian
SANTUA : Jauna, santua da zure
izena Kitarraz
Gure Aita: Zu Jauna, hemen zagoz Kitarraz
BAKEA :
Maitasuna
KOMUNIOA
(Umea gurasoekin batera
dator, gurasoak ere animatzen ditugu
jaunartzera egun honetan. Lagundu erritmoa mantentzen eta norabidea markatzen).
Jaunartzean: Jesus dago nire bihotzean
GURASOEN ESKERRAK ( Izortze )
Jauna, norberan sinismena
azaltzea zure laguntza barik, ezinezkoa da, baina egia da baita, nahiz eta
batzuetan gogorra izan, poztasun handia emoten dauala. Hemendik gonbidatzen zaituet gurasook zuen
fedearen testigantza emoteko zuen seme-alaben aurrean. Ez zarie damutuko. Egun pozgarria izan daitela guretzat eta gure
ingurukoentzat.
OHARRAK
AZKEN OTOITZA
Jainko Aita Ama Ona:
Eskerrik asko zure
maitasunagaitik.
Eskerrik asko katekista
eta gurasoakaitik.
Lagundu gaizuz zure
lagun eta esker oneko izaten laguntzaile ditugun danakaz.
Jesukristo gure
Jaunaren bitartez.
BEDEINKAPENA
UMEAK
Abestia: Asko maite nauan…
No hay comentarios:
Publicar un comentario