Abenduko izarrak

miércoles, 15 de noviembre de 2017

Itziar Etxebarria Indian kongregazioak 200 urte bete dituala-eta

Las Hijas de Santa María de la Providencia, en su bicentenario.
 Bost urterik bost urtera  Probidentziako monjak Batzar Nagusia egiten dogu toki desbardinetan eta aurten INDIAra joan gara, gainera aurten Kongregaziaoren, BERREHUNGARREN URTEURRENA ospatu dogunez berezia benetan. 


Urriak 30
Loiu – Amsterdam – Delhi – Varanasi  /  Delhi – Paris – Loiu

Loiun hasi ginan  Ameriketatik eta hemengo inguruetakoekin  alkartzen eta Amsterdamen Frantziakoekin. Zer esanik ez dago gure pozaldia. Vanarasiraino hegazkinez eta han itxaroten egon ziran autobus batekin SHIVPUR-era joateko, han  egon gara   gehienok eta

Urriak 31an  goizez heldu ginen bertara. Arratsaldez, taldetxo bat, hango inguruko komunidadeak ikustera joan ginan.

Azaroak 1etik 5era Batzar Nagusia, Domusantu egunean JAI NAGUSIAz hasita
Goizeko 11etan eukaristia, Gotzaia buru dala. Elizkizun ederra, hizkuntza desberdinak tartekatuz. Bazkaria….
Arratsaldean Ikastetxean ume ta gazte, euren dantza, antzerki, abesti eta abar oso ondo antolatuta eta luntxa.

Azaroak 2
Probintzi bakoitzak urtean zehar gertatutako POWER POINTaren aurkezpena eta hori kontutan hartuta talde lana. Alkar ezagutzeko oso ona izan zan batez ere guretzat hango gazteak ezagutzeko eta eurak gu. Egun bat eta erdiko lana. Iluntzean otoitz-konpartitua ZORIONTASUNAK, oraingoan taldea norbere hizkuntzan.

2. zatia, idazki bi, irakurri, landu eta galdera batzuei erantzunaz konpartitu taldeetan. Egun bakoitzean taldea aldatu genduan. Otoitza egun horretan gure aldamenean egoanagaz egin genduan. Benetan aberasgarria.

Lanaren amaiera oso berezia. Monja gazteen artean antzerki zoragarri bat egin eben.  Orain 200 urte gure Fundadoreek bizi eben egoera eta bizitza. Benetan oso esanguratsua guretzat.

Lana amaitu da eta hemen hasten da gure turismoa.  Ganges,  Gandhiren Memoria, Mezkitak… Asko dago esateko baina ez naz luzatuko. Gauza ederreak ikusi ditugu. Hitz bitan esanda: batzun bizitza aberatsa eta miloien miseria agiri-agirian dago. Nik gauza bat esango dot pentsarazi ninduana. Mezkita batetik turisten autobuses beteta  eta ni euretariko batean toki hartatik urten ezin da –ordu bat inguru 20 metro aurreratzeko – eta inguruan pobrezia gorrian,
jendea  eta jendea. Egoera hartan otoitz egiteko unea izan zan niretzat. Peñagarikanoren bertsoak etorri jatazan burura eta 19an egingo dogun POBREEN EGUNA. Badaukagu zer hausnartu. Ez dakigu Euskalerrian bizi garenok  zer dan gosea eta sarritan kexatu egiten gara.

Gure bihotzean entzungo ete ditugu 18an Arratian joko diran kanpaiak?

Itziar Etxebarria


Las Hijas de Santa María de la Providencia, en su bicentenario.

Itziar Etxebarria Yurrebaso y Maria Luisa Artabe han viajado a Varanasi (India) con motivo del Encuentro General de la Congregación de las Hijas de Santa María de la Providencia. Pronto volverán a sus labores diarias.
La dimostarra María Luisa Artabe, ofrece su testimonio sobre la experiencia de 26 años en Barranquilla (Colombia), leemos en bizkeliza.org


San Jose Ikastetxea Igorren, gaur egun Kultura Etxea
¿Por qué entró a formar parte de la congregación?
Estudié en el centro regentado por las monjas en Igorre. Allí me di cuenta que podía lograr mi paz interior y felicidad siendo una de ellas. Mi ama siempre nos decía que preguntáramos a Dios y esa fue mi respuesta. Cuando cumplí 17 años fui a la Casa Madre, de Francia y allí me formé. Mis destinos fueron Eibar, Basauri, Igorre y Perú.

Más de dos décadas en un colegio de Barranquilla. ¿Cómo vive la experiencia?
El centro educativo cumplió 25 años en julio y lo celebramos de una manera muy especial. Una religiosa de nuestra comunidad estuvo secuestrada durante un tiempo y logró escapar. Los niños y niñas del centro prepararon una obra de teatro centrada en este suceso y así pudimos trabajar el tema de la guerra y la paz.

¿Ha cambiado mucho la situación tras el acuerdo de paz de La Habana?
Ha sido un gran paso, pero aún queda un largo camino por recorrer. En el centro seguimos trabajando el trabajando los temas de la restauración, la justicia, el perdón y la reconciliación. La educación es un pilar importante para que la sociedad vaya tejiendo acuerdos. Tal y como manifestaba nuestra fundadora en otro sentido, la educación es imprescindible para el desarrollo humano.

Lea la entrevista completa en bizkeliza.org

Maria Luisa Artabe dimostarrak, azken 26 urteotan Hego Amerikako herrialde horretan bizi dauan esperientzia kontatzen deusku.

Zer dala-eta kongregazino honetako monja?
Igorreko eskolan egon nintzan ikasten eta monjagandik ikusi neban neure barruko bakea eta zoriontasuna hortik etorri eikela. Amak beti esaten euskun etxean Jaungoikoari galdetzeko zer gura eban gur izatea eta nik holan erantzun neutsan. Hamazazpi urte neukazala, Frantziara joan nintzan ‘Casa Madre’ deritxonera eta han urte bi egin eta gero, Eibarrera, Basaurira, Igorrera eta handik Perura.

Hamarkada bi inguru Barranquillako ikastetxe batean. Zelan bizi dozu esperientzia?
Ikastexeak 25 urte bete ebazan uztailean eta era berezian ospatu dogu. Gure komunidadeko monja bat bahituta egon zan eta azkenean ihes egitea lortu eban. Ikasleek antzezlana presatu eben gertakari hori oinarritzat hartuta eta, bide batez, gerraren eta bakearen gaia landu ahal izan genduan.

Egoerea asko aldatu da Habanan sinatu zan bake-akordiotik hona?
Urrats esanguratsua izan da, baina asko dago egiteko oraindik. Bakegintzaren gaiaren alderdiak –konponketa, zuzentasuna, parkamena eta adiskidetzea- jorratzen dogu eskolatan. Hezkuntza ezinbesteko zutabea da, gizarteak akordioak ehundu daizan. Gure sortzaileak beste adiera batean adierazoten ebanez, hezkuntza ezinbestekoa da giza garapenerako.
 

No hay comentarios: