Lamindaoko Idurgin gagoz
«San Migel Txiki»
ospatzen...
Goi-Aingeruen
laguntza_ederra
urterik-urte
eskatzen.
Otoitz apala
deutsugu, Jainko,
sinismen guztiz
egiten:
Goi-Aingeruen bitartekotzaz
gaituzulako entzuten.
Oparien gainekoa
Opari_eskeintza une
honetan
deutsugu lana
eskeintzen:
ostu deuskuen
kanpairen ordez
barria
deutsugu_aurkezten.
Dilin-dan hotsez
gaitu batuko
eta jarriko zu
gurtzen,
auzo hontako biztanle danok
alkar zerbitzua lantzen.
Jaunartze ondorengoa
Hitz ederra da «ESKERRIK ASKO»
danean gogoz esaten;
San Migel Txiki
eguna_ospatuz
barruan dogu
sumatzen.
Gure_inguruko
behartsu danak
doguz arduraz
ikusten:
San Migel Txiki lagun dogula
deutsegu guztiei eusten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario