Zorionak guztioi, zeaniztar seme-alabak eta beste herrietatik
etorriak. Nekazari bat altareetan! Elizaren gauza on eta eder bat. Beste begi
batzuk behar doguz, Jesusenak, gure senide eta auzoko bat hain ohore handian
ikusteko.
Nekazal herri eta herri txikien egoera ez da erreza, ez
orain ez orduan, san Isidroren sasoian. Arazoak
ugari. Zahartzea. Bakardadea. Alkohola. Jarraipenerako zalantzak.
Gauza onak ugariago. Alkartasuna. Astia. Tradizioa.
Erakundeak be ahalegin handia egin dabe gure nekazariei laguntzeko eta gure
herriak ez hutsituteko. Nahiz eta etxe merkeak eskaini, gazteak etorri daitezen
guregana, koska da lanpostuak berton sortzea. Etxeak ondo. Baina lana, beharra
berton faltatzen dan neurrian….
Gaur egun baserri munduan, herri txikietan fededun
izateko estilo bat behar dogu. Txikitasunaren handia. Txikia eta apala
maitatzean oinarritzen dana. Jesusen estilora. Baina handiak irabazten gaitu.
Gurago doguz eleizkizun haundi maundiak, jende ugariz, eta ez gara konturatzen
bi lagun bere izenean batzen bagara, bertan dagoela Jesus.
Gure herrietan ez dira egongo lujuzko erropak eta
ospakizunak, zerbitzuzko jarrera nagusitu beharko da bertan irauteko, ihes ez
egiteko. Jagon, denpora emon, hurrean izan, lana ondo programatzea nahi eta
nahizkoa dira.
Eta gure parrokietan be, klerigo edo abadeen elizatik
Jainko Herriaren elizara igarotzeko erronka dogu. Emon doguz pausuak. Behartuta
behar bada. Baina onartu behar doguz. Gureganatu. Talde pastoralak herri
bakoitzean:
-ospakizunen arduraduna,
-katekesiaren arduraduna,
-karitatearen arduraduna,
-ondare eta ekonomia arduraduna,
eta pastoral batzorde eta abadearen laguntza.
Eta herri arteko ekipo edo taldeak koordinatuta. Alkar
beharrean, alkar lagunduz.
Danok izango dogu tentazioa Urkiolara edo Begoñara
joateko eleizkizunetara, adibidez. Hori sarriegi egiten badogu gure alkarteak
ahulduko doguz. Ona da joatea, baina ez daigun gurea galdu eta gero damutu. Ez
daigun pentsatu Santutxun edo Galdakaon ikusi doguna hobea danik, gureagaz
konplejua izanik.
San Isidrok lagundu deuskula guztioi bide barri honeek
urratzen, Jesusi jarraitzen, ebanjelioaren ikasle misiolariak izaten, gure
herri txikien parrokiak egiten.
SanIsidro2017.tk
No hay comentarios:
Publicar un comentario