Menditik kostara
·············
Abade baten ibilerak
··············
Páginas
Hasiera
Parrokiak
Iragarri / Anunciar
Serbidu / Servir
Alkartean / Comunidad
Bideoak
Ospatu / Celebrar
Erramu domekea
domingo, 4 de mayo de 2014
Lemoan ospatu da Arratiako gaztetxoen topaketa
Giro ezin hobean emon dogu arrastia Arratiako gaztetxoak.
Bedia
,
Igorre
eta
Zeanuritik
etorrita
Lemoakoekin
bat egin dogu. Zorionak Lemoakoei euren harrera beroa eta gauzak hain egoki prestatzerarren. Hona argazki batzuk.
Bostak ondo jota heldu dira azken taldeak, Zeanuri eta Igorrekoak. Bediakoak kitarren laguntzaz giroa alaitzen egon dira eta Lemoakoek dana prest euki dabe ordurako.
Lau taldetan banatuz, gaztetxoak gynkanan baten hartu dabe parte, euren trebeziak konpartituz eta antzerki eta musika zaletasunak eskeiniz.
Ospakizuna be giro alaian joan da, antzerki eta guztiz. Gaia familia. Parkamena eskatu dogu etxean, eskola eta institutu jantokietan alperrik galtzen dogun janariagaitik. Etxeko babesa eta maitasuna eskertu doguz, familiako kideak imaginatuz. Eta Jesusen umearoko pasadizoak ere gogoratu doguz antzerkiaren bitartez.
Lemoako guraso talde batek mahaia prest euki dau ,erondola egiteko. Etxetik eroandako jatekoak konpartitu doguz.
Amaitzeko futbol partidak etab.
Penaz agurtu gara baina barriro ikusteko irrikan ere bai!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Entrada más reciente
Entrada antigua
Inicio
Ver versión para móviles
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario