Ander umeakaz San Isidro meza aurretik |
Duela 80 urte, maiatzaren 23an jaio zan Zeanurin Ander. Sasoiko ohiturari jaraituz, egun berean bateatu eben. Hainbat behar eta lan egin ditu abade honek kulturgintzan eta euskera arloan.
Hori dala-eta, Zeanuriko Udalak, Labayru Ikastegiagaz batera omenaldi bat eratu deutso datorren ekainaren batean, domekaz egitekoa.
11.30etan Meza Nagusia.
12.30etan Ekitaldi kulturala Zeanuriko Korua, hizlariak, alkate andrearen berbak etab.
Amaitzeko herriko txistulariak eta luntxa.
Jarraituko dogu informatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario