Abenduko izarrak

lunes, 24 de octubre de 2022

Amilotxak Gernikan

 

Amilotxetako, Gernikako haurtzaro proiektua, ume eta bolondresak
 Gernikako ortukide proiektura hurbiltzen dira sarritan.
Ortukide, udaletxeak eskeinitako lurretan garatzen den proiektu formatiboa da, 
ortugintza ekologikoan oinarrituta. Ortukide proiektuan hiru pertsona hartzen dute parte 
eta aste hauetan beste lau hasiko dira, pertsona boluntario baten laguntzaz. 
Proiektu honetan, astean behin lurra lantzen dute
eta ortuko egin beharrekoak ikasten dute.  

Amilotxetako proiektuan, hamabi ume hartzen dute parte 
eta bost boluntarioen laguntzaz, 
ostegunero Gernikako San Frantzisko parrokiako lokaletan elkartzen dira, 
meriendatzeko eta jolasen bitartez umeen arteko erlazioak 
eta hezkuntza trebetasunak lantzen dituzte. 
Ortukide Gernika proiektuko partaideek ikasturtean zehar 
ortuan egindako lanak erakutsi zizkioten 
Amilotxetako ume eta bolondresei. 
Honen artean, ortuko lanetan aritu ziren, 
kalabaza eta indaba haziak landatu eta ureztatu zituzten. 

Arratsalde polita igaro zuten!

No hay comentarios: