Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren Egunean, egun on!
Domeka honeetako ebanjelioan, apostoluak Barri Ona
zabaltzera bialtzen ikusten dogu Jesus. Berbaz eta egitez, salbamenaren poza
eroango deutse gaixoei, baztertuei, behartsuei.
Eukaristi honetan, onartu dagigun Jaunaren Barri Ona eta
prestau gaitezan bialduak izatearen konpromisoaz, gero gure inguruan Barri On
hori zabaltzen ahaleginduz.
“Goazen alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoak deuskun maitasuna gogoan hartuz eta
guri parkatzeko prest dagoala jakinik, autortu dagigun geure pekatua eta
parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, zeure odola isuriz birrerosi
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure kurutze ta biztueraz Jaungoikoaren seme-alaba egin
gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Jainkoaren Erreinuan bizitzeko aukeratu
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Am 7, 12-15:
Jaungoikoak Amos artzaina aukeratu dau israeldarrei bere
berbea iragarteko. Amos-ek gizarte haretako injustiziak salatuko ditu
Jaungoikoaren izenean, baina herriko nagusiek ez dabe onartuko haren berbea.
Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa
Salmisteagaz bat eginik, gure poza adieraziz, abestu
dagigun Jainkoagandik jatorkun salbamena
"Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena
emoiguzu."
Ef 1, 3-14:
Gaur eta hurrengo domeketan, San Paulok efesotarrei
egindako kartea dogu irakurgai. Idazki
honen sarreran, kantu eder baten eran, Jaungoikoak Kristogan beteten dauala gu
salbatzeko asmoa esango jaku.
Mk 6, 7-13:
Jesusek binan binan bialtzen ditu apostoluak ebanjelioa
iragartera. Bialduak gatxaren aurka jokatu behar dabe eta Barri Ona
zabaldu. "Aleluia" abestuz, goratu daigun Jauna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, bere seme-alaba izateko aukeratu gaituan
Jaungoiko Aitari uste osoz otoitz egin deiogun:
- Elizea osotzen dogun guztion alde: Jaungoikoak "bialduak"
gareala jakinik, bildur barik jokatu
dagigula zuzentasunaren, maitasunaren eta askatasunaren alde. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Gizadi osoaren alde eta era apartekoz gerran dagozen herrien alde: injustizia
eta zapalketa guztietatik askatuta, bake biderako behar dan alkarrizketa izan
dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gaixoen alde, behartsuen alde;
euren oinazeetan, behar daben laguntza jaso dagiela Jaunagandik eta hurkoakandik. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Gu guztion alde, gure etxekoen eta lagunen alde: Jaungoikoaren bakea
eta maitasuna geure inguruan zabaltzen jakin dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, zaindu egizu maitasunez zure herri hau eta
lagundu egiozu zure erreinuko zorionera heldu arte. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitzean, abadeak, Jesusen izenean, "Zoaze Jaunaren bakean" esan
deusku: Barri Ona zabaltzera, on egitera bialduak gara, aldi haretan apostoluak
bialduak izan ziran lez. Zintzo jokatu dagigula Jaungoikoaren Erreinuaren alde.
"Bai, eskerrak
emon."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren Egunean, egun on!
Domeka honeetako ebanjelioan, apostoluak Barri Ona
zabaltzera bialtzen ikusten dogu Jesus. Berbaz eta egitez, salbamenaren poza
eroango deutse gaixoei, baztertuei, behartsuei.
La Iglesia seguirá siendo misionera en la medida en que
los cristianos conservemos la compasión por las masas. Ella nació del fuego de
amor que Cristo encendió en la tierra, y todos los que ella envía en misión
deberán también estar animados por ese mismo fuego.
Eukaristi honetan, onartu dagigun Jaunaren Barri Ona eta
prestau gaitezan bialduak izatearen konpromisoaz, gero gure inguruan Barri On
hori zabaltzen ahaleginduz.
"Goazen alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoak deuskun maitasuna gogoan hartuz eta
guri parkatzeko prest dagoala jakinik, autortu dagigun geure pekatua eta
parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, zeure odola
isuriz birrerosi gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure kurutze
ta biztueraz Jaungoikoaren seme-alaba egin gaituzuna. K.E.
- Jesus Jauna, Jainkoaren
Erreinuan bizitzeko aukeratu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Am 7, 12-15:
Jaungoikoak Amos artzaina aukeratu dau israeldarrei bere
berbea iragarteko. Amos-ek gizarte haretako injustiziak salatuko ditu
Jaungoikoaren izenean, baina herriko nagusiek ez dabe onartuko haren berbea.
En esta lectura, Dios acusa a los reyes del pueblo
elegido de ser los responsables de la tremenda desgracia de la deportación
Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa
Salmisteagaz bat eginik, gure poza adieraziz, abestu
dagigun Jainkoagandik jatorkun salbamena
El salmo 84 es una oración típica de la comunidad de los
creyentes, que marcha hacia la salvación plena teniendo en cuenta los favores
que ha recibido de Dios.
"Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena
emoiguzu."
Ef 1, 3-14:
Gaur eta hurrengo domeketan, San Paulok efesotarrei
egindako kartea dogu irakurgai. Idazki
honen sarreran, kantu eder baten eran, Jaungoikoak Kristogan beteten dauala gu
salbatzeko asmoa esango jaku.
La misión de la Iglesia el llevar a toda la humanidad al
Padre y a la comunión de un mismo Espíritu.
Mk 6, 7-13:
Marcos nos habla de la atracción que
Jesús ejercía sobre las masas y de la compasión del Señor. Los apóstoles son
asociados a la obra misionera de Jesús.
Jesusek binan binan bialtzen ditu apostoluak ebanjelioa
iragartera. Bialduak gatxaren aurka jokatu behar dabe eta Barri Ona zabaldu. "Aleluia"
abestuz, goratu daigun Jauna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, bere seme-alaba izateko aukeratu gaituan
Jaungoiko Aitari uste osoz otoitz egin deiogun:
- Elizea osotzen dogun guztion alde: Jaungoikoak "bialduak"
gareala jakinik, bildur barik jokatu
dagigula zuzentasunaren, maitasunaren eta askatasunaren alde. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Gizadi osoaren alde eta era apartekoz gerran dagozen herrien alde: injustizia
eta zapalketa guztietatik askatuta, bake biderako behar dan alkarrizketa izan
dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los cristianos, para que con el trabajo de cada día y en la
relación con las personas vivamos la cercanía, la presencia del Dios encarnado
en quien creemos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que nuestra comunidad parroquial viva abierta a la llamada de
Dios que nos compromete a ser testigos de la Buena Noticia. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, zaindu egizu maitasunez zure herri hau eta
lagundu egiozu zure erreinuko zorionera heldu arte. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia
amaitzean, abadeak, Jesusen izenean, "Zoaze
Jaunaren bakean" esan deusku: Barri Ona zabaltzera, on egitera
bialduak gara, aldi haretan apostoluak bialduak izan ziran lez. Zintzo jokatu
dagigula Jaungoikoaren Erreinuaren alde.
La misión del Señor es salvar al mundo entero por medio
del trabajo misionero de los pastores. El ancho campo del mundo sigue abierto,
hoy, a la caridad misionera de la Iglesia. Todos estamos invitados a anunciar
la Buena Noticia de Jesucristo
"Bai, eskerrak
emon."
No hay comentarios:
Publicar un comentario