Páginas

martes, 9 de julio de 2024

Urtean zeharreko 15. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.

                                    

                                                                         URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jaunaren Egunean, egun on!

            Domeka honeetako ebanjelioan, apostoluak Barri Ona zabaltzera bialtzen ikusten dogu Jesus. Berbaz eta egitez, salbamenaren poza eroango deutse gaixoei, baztertuei, behartsuei.

 

            Eukaristi honetan, onartu dagigun Jaunaren Barri Ona eta prestau gaitezan bialduak izatearen konpromisoaz, gero gure inguruan Barri On hori zabaltzen  ahaleginduz.

 

            “Goazen alkarturik..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jaungoikoak deuskun maitasuna gogoan hartuz eta guri parkatzeko prest dagoala jakinik, autortu dagigun geure pekatua eta parkamena eskatu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, zeure odola isuriz birrerosi gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

- Jesus Jauna, zeure kurutze ta biztueraz Jaungoikoaren seme-alaba egin gaituzuna.       KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Jainkoaren Erreinuan bizitzeko aukeratu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Am 7, 12-15:

 

            Jaungoikoak Amos artzaina aukeratu dau israeldarrei bere berbea iragarteko. Amos-ek gizarte haretako injustiziak salatuko ditu Jaungoikoaren izenean, baina herriko nagusiek ez dabe onartuko haren berbea.  

 

 

Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa

 

            Salmisteagaz bat eginik, gure poza adieraziz, abestu dagigun Jainkoagandik jatorkun salbamena

 

"Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu."

 

 

 

 

 

 

Ef 1, 3-14:

 

            Gaur eta hurrengo domeketan, San Paulok efesotarrei egindako kartea dogu  irakurgai. Idazki honen sarreran, kantu eder baten eran, Jaungoikoak Kristogan beteten dauala gu salbatzeko asmoa esango jaku.

 

 

Mk 6, 7-13:

 

            Jesusek binan binan bialtzen ditu apostoluak ebanjelioa iragartera. Bialduak gatxaren aurka jokatu behar dabe eta Barri Ona zabaldu.  "Aleluia" abestuz, goratu daigun Jauna.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, bere seme-alaba izateko aukeratu gaituan Jaungoiko Aitari uste osoz otoitz egin deiogun:

 

- Elizea osotzen dogun guztion alde: Jaungoikoak "bialduak" gareala jakinik, bildur  barik jokatu dagigula zuzentasunaren, maitasunaren eta askatasunaren alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Gizadi osoaren alde eta era apartekoz gerran dagozen herrien alde: injustizia eta zapalketa guztietatik askatuta, bake biderako behar dan alkarrizketa izan dagien.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Gaixoen alde, behartsuen alde; euren oinazeetan, behar daben laguntza jaso dagiela Jaunagandik eta hurkoakandik.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Gu guztion alde, gure etxekoen eta lagunen alde: Jaungoikoaren bakea eta maitasuna geure inguruan zabaltzen jakin dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jainko Jauna, zaindu egizu maitasunez zure herri hau eta lagundu egiozu zure erreinuko zorionera heldu arte. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia amaitzean, abadeak, Jesusen izenean, "Zoaze Jaunaren bakean" esan deusku: Barri Ona zabaltzera, on egitera bialduak gara, aldi haretan apostoluak bialduak izan ziran lez. Zintzo jokatu dagigula Jaungoikoaren Erreinuaren alde.

 

            "Bai, eskerrak emon."








                                

                          URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA - B

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jaunaren Egunean, egun on!

 

            Domeka honeetako ebanjelioan, apostoluak Barri Ona zabaltzera bialtzen ikusten dogu Jesus. Berbaz eta egitez, salbamenaren poza eroango deutse gaixoei, baztertuei, behartsuei.

            La Iglesia seguirá siendo misionera en la medida en que los cristianos conservemos la compasión por las masas. Ella nació del fuego de amor que Cristo encendió en la tierra, y todos los que ella envía en misión deberán también estar animados por ese mismo fuego.

            Eukaristi honetan, onartu dagigun Jaunaren Barri Ona eta prestau gaitezan bialduak izatearen konpromisoaz, gero gure inguruan Barri On hori zabaltzen  ahaleginduz.

 

            "Goazen alkarturik..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jaungoikoak deuskun maitasuna gogoan hartuz eta guri parkatzeko prest dagoala jakinik, autortu dagigun geure pekatua eta parkamena eskatu dagigun:

 

- Jesus Jauna, zeure odola isuriz birrerosi gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

- Jesus Jauna, zeure kurutze ta biztueraz Jaungoikoaren seme-alaba egin gaituzuna.  K.E.

 

- Jesus Jauna, Jainkoaren Erreinuan bizitzeko aukeratu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Am 7, 12-15:

 

            Jaungoikoak Amos artzaina aukeratu dau israeldarrei bere berbea iragarteko. Amos-ek gizarte haretako injustiziak salatuko ditu Jaungoikoaren izenean, baina herriko nagusiek ez dabe onartuko haren berbea.  

            En esta lectura, Dios acusa a los reyes del pueblo elegido de ser los responsables de la tremenda desgracia de la deportación

 

Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa

 

            Salmisteagaz bat eginik, gure poza adieraziz, abestu dagigun Jainkoagandik jatorkun salbamena

 

            El salmo 84 es una oración típica de la comunidad de los creyentes, que marcha hacia la salvación plena teniendo en cuenta los favores que ha recibido de Dios.

 

"Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu."

 

 

Ef 1, 3-14:

            Gaur eta hurrengo domeketan, San Paulok efesotarrei egindako kartea dogu  irakurgai. Idazki honen sarreran, kantu eder baten eran, Jaungoikoak Kristogan beteten dauala gu salbatzeko asmoa esango jaku.

            La misión de la Iglesia el llevar a toda la humanidad al Padre y a la comunión de un mismo Espíritu.

 

Mk 6, 7-13:

            Marcos nos habla de la atracción que Jesús ejercía sobre las masas y de la compasión del Señor. Los apóstoles son asociados a la obra misionera de Jesús.

            Jesusek binan binan bialtzen ditu apostoluak ebanjelioa iragartera. Bialduak gatxaren aurka jokatu behar dabe eta Barri Ona zabaldu.  "Aleluia" abestuz, goratu daigun Jauna.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, bere seme-alaba izateko aukeratu gaituan Jaungoiko Aitari uste osoz otoitz egin deiogun:

 

- Elizea osotzen dogun guztion alde: Jaungoikoak "bialduak" gareala jakinik, bildur  barik jokatu dagigula zuzentasunaren, maitasunaren eta askatasunaren alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Gizadi osoaren alde eta era apartekoz gerran dagozen herrien alde: injustizia eta zapalketa guztietatik askatuta, bake biderako behar dan alkarrizketa izan dagien.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por los cristianos, para que con el trabajo de cada día y en la relación con las personas vivamos la cercanía, la presencia del Dios encarnado en quien creemos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Para que nuestra comunidad parroquial viva abierta a la llamada de Dios que nos compromete a ser testigos de la Buena Noticia.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jainko Jauna, zaindu egizu maitasunez zure herri hau eta lagundu egiozu zure erreinuko zorionera heldu arte. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia  amaitzean, abadeak, Jesusen izenean, "Zoaze Jaunaren bakean" esan deusku: Barri Ona zabaltzera, on egitera bialduak gara, aldi haretan apostoluak bialduak izan ziran lez. Zintzo jokatu dagigula Jaungoikoaren Erreinuaren alde.

            La misión del Señor es salvar al mundo entero por medio del trabajo misionero de los pastores. El ancho campo del mundo sigue abierto, hoy, a la caridad misionera de la Iglesia. Todos estamos invitados a anunciar la Buena Noticia de Jesucristo

 

            "Bai, eskerrak emon."




URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA


Zoaz, eta iragarri egiozu profeta-berbea nire herriari.

Amos Profetearen liburutik
(Am 7, 12-15)

    Orduan, Amatziasek esan eutsan Amosi: «Ikusle, zoaz, alde hemendik Judako lurraldera. Egin han profetearena eta irabazi zeure ogia. Baina ez jardun gehiago profetagintzan Betelen, hau errege-santutegia  eta erreinuko jauretxea da-eta».
    Amosek erantzun eutsan Amatziasi: «Ni ez naz ogibidez profeta, abeltzaina naz eta basapiku-batzailea. Abeltzain nenbilela hartu ninduan Jaunak eta bere herri Israeli profetizatzera bialdu.

Erantzun-salmoa
(Sal 84, 9ab-10. 11-12. 13-14)

Jauna, zure maitasuna erakutsi egiguzu,
zure salbamena emoiguzu.

Entzungo dot Jaunak dinoan berbea:
“Bakezkoa da Haren berbea.
Hurrean jake Haren bildur diranei salbamena:
gure lurrean Haren aintza biziko da”.

“Maitasuna eta leialtasuna alkarren bidera urtengo dira,
zuzentasuna eta bakea laztanka biziko dira.
Lurretik erneko da leialtasuna,
zerutik begira egongo zuzentasuna”.

Jainkoak on dana emongo dau,
gure lurrak bere frutua ekarriko dau.
Zuzentasuna ibiliko da Haren aurrean,
eta salbamena Haren lorratzen bidean.

 Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [ ] artean emoten dan zatia itzi daiteke.

Kristogan aukeratu ginduzan Jainkoak,
mundua sortu baino lehen.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 1, 3-14)

    Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako bedeinkapenez
zeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.
Beragan aukeratu ginduzan,
mundua sortu baino lehen,
haren aurrean, maitasunez,
santu eta errubage izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez,
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun graziaren aintzak
Bera gorespenez bete dagian.
Seme honegan, honen odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da haren grazi aberastasuna.
Oparo isuri deusku-eta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren misterioa ezagutarazo deusku,
bere onginahiaz erabagita ebana,
sasoia etorkonean beteko ebana:
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
    [Kristoren bitartez gara oinordeko gu ere, israeldarrok lehendik Mesiasegan itxaroten genduanok, gauza guztiak Berak nahi dituan lez egiten dituan Jainkoak aurrez aukeratu gaitu-eta bere asmoaren arabera, beraren aintzaren gorespen-kantu izan gaitezan.
    Eta zuek ere egiaren mezua, salbatzen zaituen Barriona, entzun eta Mesiasegan sinestu dozuenok, agindutako Espiritu Santuaz zigiluz lez markatuak izan zaree. Espiritua da hartuko dogun ondarearen bermea, Jainkoak bere egin dauan herria askapen osora helduko danaren bermea, Jainkoaren aintzaren gorespen-kantu izateko.]

Bialtzen hasi zan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 6, 7-13)

    Aldi haretan, Jesusek Hamabiei dei egin eta binaka bialtzen hasi zan, espiritu gaiztoak botateko ahalmena emoten eutsela.
    Biderako ezer ere ez hartzeko agindu eutsen, makilea besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta dirurik ere gerrikoan; oinetan sandaliak eroan egiezala; baina aldatzeko soinekorik ez.
    Gero, zelan jokatu esan eutsen: «Etxe batean sartzean, gelditu bertan herri haretatik urten arte. Eta nonbaiten onartzen ez bazaituee eta entzun nahi ez, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, euren kontrako seinaletzat».
    Joan ziran, bada, hareek, eta Barriona iragarri eben bihozbarritu eitezan. Deabru asko botaten eben eta gaixo asko osatzen, orioz igurtziz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario