Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA – B
Errepidean
arduraz jokatzearen aldeko eguna
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna, alkarrekin otoitzean ospatzera
etorri zareen guztioi:
Nazareteko Jesusegan sinisten dogunok familia bat osotzen
dogu, eta familia bat lez alkartzen gara, domekero, Jesusen Berbea entzuteko
eta bere Gorputzaren ogiaz janaritzeko. Gaur, Jaungoikoaren hitzak Jesusen
jarraitzaile izatearen inguruan berba egiten deusku.
“Neu naz bidea, egia eta bizia”. (Jn 14,6) goiburua dogu,
errepidean arduraz jokatzearen aldeko egunean. Eskatu daigun egun honetan
gidari eta garraiolari guztien alde.
“Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: benetako damutasunez eta apaltasun guztiaz
hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana, gure hutsegite danak Berak parkatuko
deuskuzala jakinik:
- Jesus Jauna, heriotzearen erreinutik atara
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, askatasunaren eta maitasunaren bidea urratu
deuskuzuna. KRISTO, E
- Jesus Jauna, gure pausoak bakearen bidetik zuzentzen
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ez 2, 2-5:
Lehenengo irakurgai honetan, Ezekiel profetearen berbak
entzungo ditugu. Ze gatx egiten jakun sarritan Jaungoikoaren berbea entzutea
eta onartzea. Halan da guztiz ere, Jaungoikoak beti berba egiten deutso Beragaz
alkartasun ituna egin dauan herriari.
Erantzun-Salmoa: 122. Salmoa
Esker txarra ikusten dauan gizon fededun batek,
Jainkoagana begiak jaso eta errukia eskatzen dau.
“Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna."
2 Kor 12, 7-10:
Ez da erreza, eragozpenen erdian, bizitzeari zentzuna
aurkitzea. San Paulok bere eragoz-penak eta mugak ezagutzen ditu. Eta Kristogan
aurkitzen dau aurrera jarraitzeko indarra.
Mk 6, 1-6:
Sarritan gehien ezagutzen gaituenak izan ohi dira
sakonean gitxien ezagutzen gaituenak. Horixe jazo jakon Jesusi bere
herritarrekin. Gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko, eta goratu dagigun Jauna,
"Aleluia" abestuz.
HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU
izanik nire abaro,
esker emonaz sarritan eta
eskean ere luzaro,
Beragan nauka Jainko maiteak
gogoan daukot maitaro.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, makalak eta mugatuak gara; jo dagigun guztiz
ahaltsua dan Jaungoikoagana eta aurkeztu deioguzan gure beharrizanak:
-. Eleizaren alde. Frantzisko aita santuak eta Joseba gure
gotzainak Barri Onaren bidetik gidatu gaiezala eta agertzera emon deiola
munduari bertan jardunean diharduan Jaungoikoaren eskua. Eskatu deiogun
Jaunari.
-. Gidarien
alde. Autoa hartzean, bizia estimatu eta arduraz gidatu daien, euren bizia eta
besteena baloratuz. Eskatu deiogun Jaunari.
-.
Beharrizanean aurkitzen diranen alde. Gaixotasunaren, adorerik ezaren, pobretasunaren,
bidegabekeriaren edo langabeziaren zama jasaten dabenek antzeman daiela
Jaunaren presentzia euren bizitzan eta gugan, alkartasuna. Eskatu deiogun
Jaunari.
-. Gu guztion alde; ospakizun honetan hitz egin deuskun
Jesus izan daiten gure bizitzetako muina. Eskatu deiogun Jaunari.
Aita ona, entzun beste behin zure seme-alabon deihadarra.
Eta egin bedi zure nahia gure
artean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunak,
orain, eguneroko bizitzara, munduaren erdira bialtzen gaitu. Datorren aste
guztian zehar, gure inguruko guztientzat itxaropen sortzaile izan gaitezala.
"Eskerrik asko Jauna."
URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA – B
Jornada
de Responsabilidad en el Tráfico
SARRERAKO
OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna, alkarrekin otoitzean ospatzera
etorri zareen guztioi:
Nazareteko Jesusegan sinisten dogunok familia bat osotzen
dogu, eta familia bat lez alkartzen gara, domekero, Jesusen Berbea entzuteko
eta bere Gorputzaren ogiaz janaritzeko. Gaur, Jaungoikoaren hitzak Jesusen
jarraitzaile izatearen inguruan berba egiten deusku.
“Yo soy el camino, la verdad, y la vida.” (Jn 14,6) es el
lema de este año de la Jornada de Responsabilidad en el Tráfico. Se nos invita
a conducir con responsabilidad.
En esta
eucaristía queremos tener muy presentes a los transportistas, y a quienes se
ponen al volante.
Hasi
gaitezan abestuz
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: benetako damutasunez eta apaltasun guztiaz
hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana, gure hutsegite danak Berak parkatuko deuskuzala
jakinik:
- Jesus Jauna, heriotzearen erreinutik atara
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
-Jesus Jauna, askatasunaren eta maitasunaren bidea urratu
deuskuzuna KRISTO, E.
- Jesus Jauna, gure pausoak bakearen bidetik zuzentzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ez 2, 2-5:
Lehenengo irakurgai honetan, Ezekiel profetearen berbak
entzungo ditugu. Ze gatx egiten jakun sarritan Jaungoikoaren berbea entzutea
eta onartzea. Halan da guztiz ere, Jaungoikoak beti berba egiten deutso Beragaz
alkartasun ituna egin dauan herriari.
El profeta anuncia aquello que Dios quiere que anuncie, aunque
no se le haga caso.
Erantzun-Salmoa: 122. Salmoa
Esker txarra ikusten dauan gizon fededun batek,
Jainkoagana begiak jaso eta errukia eskatzen dau.
Este hombre lleno de fe, se
siente perseguido, y pide protección a Dios.
“Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna."
2 Kor 12, 7-10:
Ez da erreza, eragozpenen erdian, bizitzeari zentzuna
aurkitzea. San Paulok bere eragoz-penak eta mugak ezagutzen ditu. Eta Kristogan
aurkitzen dau aurrera jarraitzeko indarra.
Pablo apóstol siente muchas dificultades en su vida de
apóstol; pero confía en la fuerza y la gracia de Dios.
Mk 6, 1-6:
Jesús despertó la admiración de los
que le oyeron y vieron sus obras; pero la mayoría no le siguió, y los de su
pueblo le abandonaron.
Sarritan gehien ezagutzen gaituenak izan ohi dira
sakonean gitxien ezagutzen gaituenak. Horixe jazo jakon Jesusi bere
herritarrekin. Gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko, eta goratu dagigun Jauna,
"Aleluia" abestuz.
HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU
izanik nire abaro,
esker emonaz sarritan eta
eskean ere luzaro,
Beragan nauka Jainko maiteak
gogoan daukot maitaro.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, makalak eta mugatuak gara; jo dagigun guztiz
ahaltsua dan Jaungoikoagana eta aurkeztu deioguzan gure beharrizanak:
-. Eleizaren alde. Frantzisko aita santuak eta Joseba gure
gotzainak Barri Onaren bidetik gidatu gaiezala eta agertzera emon deiola
munduari bertan jardunean diharduan Jaungoikoaren eskua. Eskatu deiogun Jaunari.
-. Gidarien
alde. Autoa hartzean, bizia estimatu eta arduraz gidatu daien, euren bizia eta
besteena baloratuz. Eskatu deiogun Jaunari.
-. Por
quienes sufren el peso de la enfermedad, los años, el desaliento, la pobreza,
la injusticia o la imposibilidad de trabajar, descubran la presencia del Señor
en su vida y, en nosotros, la solidaridad.
Eskatu deiogun Jaunari.
-. Para que Jesús, a quien le
hemos escuchado, sea el centro de las vidas de quienes nos hemos reunido en
esta celebración. Eskatu deiogun
Jaunari.
Aita ona, entzun beste behin zure seme-alabon deihadarra.
Eta egin bedi zure nahia gure
artean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunak,
orain, eguneroko bizitzara, munduaren erdira bialtzen gaitu. Datorren aste guztian zehar,
gure inguruko guztientzat itxaropen sortzaile izan gaitezala.
Que a lo largo de esta semana sepamos escuchar la voz de
Dios y ponerla en práctica. Para ello recibamos la bendición de Dios.
"Eskerrik asko
Jauna .."
No hay comentarios:
Publicar un comentario