Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA - B
GOSEAREN AURKAKO KANPAINA
GAIXOAREN MUNDUKO EGUNA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren
egunean eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Jesus,
lepradun batengana hurreratzen ikusiko dogu gaur; gizarte haretan baztertua zan
batengana, eta benetako bizia eskeiniko deutso.
Lourdeseko Andra Mariaren Egunez, Gaixoaren Munduko Eguna
ospatzen da. Aurten, oinaze psikologikoa jasaten dabenengana hurreratzea proposatzen
jaku: Gaur, baita, Esku Elkartuak
erakundearen gosearen aurkako kanpaina ospatzen da. “Planeta aldatzeko gai den espezie bakarra. GIZAKIA-EFEKTUA”
goiburupenan. Gaixotasunak edo
klima-aldaketaren ondorioek ez gaitue bardin erasaten, pobreak askoz gehiago
sufritzen dabe. Pertsona askok, munduan zehar, gosea eta heriotza jasaten
dihardu eta etsita eta itxaropen barik dago.
Munduko
gosetuekaz eta gaixoekaz bat eginda,
hasi dagigun Eukaristia.
Abestia: Goazen alkarturik biztuta fedea,
argitan zabalik maitasun bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.
DAMU-OTOITZA
Senideok: autortu dagigun geure pekatua, misterio santuak
ospatzeko gai izan gaitezan:
- Jesus Jauna, gure bizitzako eragozpenetan parte
hartu dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, beti geugaz zagozana eta maite
gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gugaitik bizia emon dozuna. ERRUKI,
JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Leb 13, 1-2. 44-46:
Lehenengo irakurgaian esango jaku, zelan lepradunak edo
legenardunak, Moisesen legearen arabera, gizartetik aldenduta bizi behar izaten
eben, beste gizakiak geisoaz kutsatuta gelditu ez eitezan.
Erantzun-Salmoa: 31. Salmoa
Danok aurkitzen gara Jaunaren
erruki eta laguntzaren beharrean eta Jainkoa
Bera dogu lagun. Berak zaintzen
gaitu.
"Zu zaitut, Jauna, nire
lagun, Zuk zaintzen nauzu gau ta egun"
1 Kor 10, 31 - 11, 1:
Jesusegan sinisten dauanak, legekeria guztiak alde batera
itzita, Kristoren bidea egin behar dau: besteen zerbitzura bizi, hortxe
dagoalako Jainkoaren aintza.
Mk 1, 40-45:
Jesus baztertze eta marjinazino guztien aurka dago.
Gaurko ebanjelioan lepradun bat osatzen ikusten dogu, barriro giza alkartera
bihurtu ahal izan daiten.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Apaltasunez eta konfiantzaz Jainko Aita-Amagana joten dogu gure
beharrizanak, Eleizearenak eta munduarenak aurkeztuz.
-
Eleizaren alde.
Barri Ona ausardiaz, ustezko salaketen bildur barik, beti bihozberatasuna
erakutsiz iragarri daian eta Amabirjinaren antzera gaixoen ondoan egonaz
itxaropenaren mezulari izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Gaur,
kristau alkarteetan ardura berezi bat dogu: Esku Alkartuak eratzen dauan gosearen aurkako kanpaina. Desberdintasunak salatuz, beti mundo zuzenago
baten alde jokatu dagigun. Eskatu deiogun
Jaunari.
-
Agintarien
alde: gure gizarteko lepradun barriak kontuan izan dagiezan: etorkinak,
presoak, langabetuak, edadetuak, gaixoak...; euren eskubideak zainduz, behar
daben laguntza izan dagien. Eskatu deiogun
Jaunari.
-
Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde:
gure gehigikaria albo batera itziz, gosez bizi direnakaz, daukagunetik
alkarbanatzen ahalegindu gaitezan. Eskatu deiogun
Jaunari.
Entzun, Aita, gure otoitza eta emoiguzu Mariak ebanaren
antzeko bihotz errukitsua, sufritzen dagozan gure anai eta arreben
beharrizanetan arreta jarri eta eurei lagun egiteko konpromisoa hartu daigun.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
OHARRAK
1.- Bake bidean Ziortzara joan etorria. Emon izena autobusean joateko. Azken eguna otsailaren 11an
2.- Datorren eguaztenean garizumea hasten dogu. Herri txikietan hautsak domekaz jarriko dira.
AZKEN AGURRA
Ebanjelioan agertzen jakun Jesus, gaixoak osatzen eta
guztiei on egiten ibilten zan. Haregan sinisten dogunok, bere antzera jokatzen
ahalegindu gaitezala.
"Jainkoaren Ama... "
URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA - B
CAMPAÑA
CONTRA EL HAMBRE EN EL MUNDO
JORNADA
MUNDIAL DEL ENFERMO
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren
egunean eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Jesus,
lepradun batengana hurreratzen ikusiko dogu gaur; gizarte haretan baztertua zan
batengana, eta benetako bizia eskeiniko deutso.
El día
de Nuestra Señora de Lourdes, es la Jornada Mundial del Enfermo. Este año se
nos propone acercarnos a las personas con sufrimiento psicológico para poder “Dar esperanza en la tristeza”. Es
también la Campaña Contra el Hambre de Manos Unidas con el lema: “La única especie capaz de cambiar el
planeta, EL EFECTO SER HUMANO”. No nos afecta a todos por igual la
enfermedad, o las consecuencias del cambio climático. Muchos seres humanos, en
demasiados lugares del planeta, viven la desnutrición, el hambre y la muerte, y
se ven sumidos en la desesperanza. Hay desigualdad e injusticia.
Munduko
gosetuekaz eta gaixoakaz bat eginda,
hasi dagigun Eukaristia.
Abestia: Goazen alkarturik biztuta fedea,
argitan zabalik maitasun bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.
DAMU-OTOITZA
Senideok: autortu dagigun geure pekatua, misterio santuak
ospatzeko gai izan gaitezan:
- Jesus Jauna, gure bizitzako eragozpenetan parte
hartu dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, beti geugaz zagozana eta maite
gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gugaitik bizia emon dozuna. ERRUKI,
JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Leb 13, 1-2. 44-46:
Lehenengo irakurgaian esango jaku, zelan lepradunak edo
legenardunak, Moisesen legearen arabera, gizartetik aldenduta bizi behar izaten
eben, beste gizakiak geisoaz kutsatuta gelditu ez eitezan.
En esta lectura veremos, cómo los leprosos vivían
marginados y abandonados en la sociedad israelita.
Erantzun-Salmoa: 31. Salmoa
Danok aurkitzen gara Jaunaren
erruki eta laguntzaren beharrean eta Jainkoa Bera
dogu lagun. Berak zaintzen gaitu.
La misericordia rodea a quien confía en el Señor. El
salmista invita a todos los justos de corazón sincero a unirse a su alegría.
"Zu zaitut, Jauna, nire
lagun, Zuk zaintzen nauzu gau ta egun"
1 Kor 10, 31 - 11, 1:
Jesusegan sinisten dauanak, legekeria guztiak alde batera
itzita, Kristoren bidea egin behar dau: besteen zerbitzura bizi, hortxe
dagoalako Jainkoaren aintza.
El apóstol Pablo nos recomienda ser comprensivos y
respetuosos con las opiniones ajenas.
Mk 1, 40-45:
Jesus baztertze eta marjinazino guztien aurka dago.
Gaurko ebanjelioan lepradun bat osatzen ikusten dogu, barriro giza alkartera
bihurtu ahal izan daiten.
Dejando a un lado las leyes de su tiempo, las costumbres
y normas. Jesús se acerca a un leproso, lo toca y le devuelve la salud.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Apaltasunez eta konfiantzaz Jainko Aita-Amagana joten dogu gure
beharrizanak, Eleizearenak eta munduarenak aurkeztuz.
-
Eleizaren alde.
Barri Ona ausardiaz, ustezko salaketen bildur barik, beti bihozberatasuna
erakutsiz iragarri daian eta Amabirjinaren antzera gaixoen ondoan egonaz
itxaropenaren mezulari izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Hoy, en todas las
Comunidades Cristianas, tenemos un motivo especial y es la CAMPAÑA contra el
HAMBRE de Manos Unidas: que nunca cedamos ante las injusticias y las
desigualdades, y los creyentes seamos siempre signos visibles y claros de
SOLIDARIDAD. Eskatu deiogun Jaunari
-
Por los gobernantes,
para que tengan en cuenta a los nuevos leprosos de nuestra sociedad: emigrantes, presos, parados, ancianos,
enfermos; para que no se les nieguen los derechos humanos, y sean atendidos en
su situación. Eskatu deiogun Jaunari
-
Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde:
gure gehigikaria albo batera itziz, gosez bizi direnakaz, daukagunetik
alkarbanatzen ahalegindu gaitezan. Eskatu deiogun
Jaunari
Entzun, Aita, gure otoitza eta emoiguzu Mariak ebanaren
antzeko bihotz errukitsua, sufritzen dagozan gure anai eta arreben
beharrizanetan arreta jarri eta eurei lagun egiteko konpromisoa hartu daigun.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
OHARRAK
1.- Bake bidean Ziortzara joan etorria. Emon izena autobusean joateko. Azken eguna otsailaren 11an
2.- Datorren eguaztenean garizumea hasten dogu. Herri txikietan hautsak domekaz jarriko dira.
AZKEN AGURRA
Ebanjelioan agertzen jakun Jesus, gaixoak osatzen eta
guztiei on egiten ibilten zan. Haregan sinisten dogunok, bere antzera jokatzen
ahalegindu gaitezala.
Salimos comprometidos de esta Eucaristía. Quienes hemos
participado de una misma mesa, debemos compartir lo que somos y tenemos, para
que a nadie falte el pan da cada día.
"Jainkoaren Ama…"