Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on, udaldi honetan ere, Jaunarenganako gose-egarriz alkartu zareen guztioi:
Alkarte
lez batu gara, Jainkoaren Hitza entzuteko eta Jesu Kristorekin batera
Eukaristiaren mahaitik parte hartzeko. "Egizue hau neure
oroigarri", esan euskun Jesusek; eta, domekero lez, gaur ere Jesusen agindua bete
nahi dogu.
Jaungoikoaren Hitzagaz eta
Biziaren Ogiagaz elikatzeko nahia eta beharrizana dogu. Jaunak berak gogoratuko
deusku Berak bakarrik aseko dituala gure beharrizanak, guk bihotzez onartzen
badogu.
Izan be, ezinbestekoa dogu bai, HITZAgaz eta bai, OGIAgaz
janaritzea, bere arrastoen atzetik joateko eta Berak hasitako egitasmoari
jarraipena emoteko.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
"Igandea da
Jaunaren eguna bereziki."
DAMU-OTOITZA
Senideok, sarritan geure gauzakin bakarrik arduratuta
bizi gara. Damutu gaitezan Jaungoikoagandik eta lagunurkoagandik urrundu
garealako, eta parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, zure aginduak beteten ez
ditugulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Zu gure janari izan arren baztartzen
zaitugulako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuk agindu deuskuzun lez, behartsuak
maitatzen ez ditugulako. E. J.
HITZAREN LITURGIA
Ex 16, 2-4. 12-15:
Egiptotik urten ondoren, Israel herria basamortuan zehar
doa, gosez hilteko bildurrez. Baina, Jaungoikoa ez da ahaztuko Beretzat
aukeratutako herriaz, eta "mana" emongo deutso janari.
Erantzun-Salmoa: 77. Salmoa
Salmisteak, Jainkoak egindako harrigarriak goresten ditu,
eta bere ondorengoei adierazoten dautse.
"Entzungo ahal dozue gaur Jaunaren berbotsa; ez gogortu zuen
bihotza.."
Ef 4, 17. 20-24:
San Paulok Efesoko kristinau barriei hauxe eskatzen
deutse: Jaungoikoaren deiari zuzen erantzun deioela, gizon eta emakume barri
lez biziz.
Jn 6, 24-35:
Ebanjelioan, Bera dala Ogi bizia esango deusku Jesusek;
Berak ase leikezala gure gose-egarriak. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, egin deiogun otoitz Jaunaren Hitza eta Ogi
Bizia eskeintzen deuskuzan Jaungoiko Aitari:
- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde: Eukaristian Jaunak emoten
deuskun Hitza eta Ogi bizia hartzen
dogunok, gizon-emakume barri lez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Joseba, gure Gotzaiaren alde, Bizkaiko eliza Jesusen bidetik gidatu
dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Udaldi honetan, nor eta zer garen ahaztu barik Jainkoarekin,
lagun-hurkoarekin, izadiarekin eta norberarekin aurkitzeko erak jorratu
dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde: fedez beterik
hurreratu gaitezala beti amaibako bizia emoten deuskun Ogi santua hartzera.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Aita, Zeuk bialdu deuskuzu Jesukristo, gure Ogi
bizia. Ikusi gure beharrizanak eta emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jesusek esan deusku: "Egizue
lan, ez ondatzen dan janariagaitik, betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik
baino". Materialismoan jausi bariak igaro dagigula astea.
"Eskerrik asko,
Jauna.."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, udaldi honetan ere, Jaunarenganako
gose-egarriz alkartu zareen guztioi:
Alkarte
lez batu gara, Jainkoaren Hitza entzuteko eta Jesu Kristorekin batera
Eukaristiaren mahaitik parte hartzeko. "Egizue hau neure
oroigarri", esan euskun Jesusek; eta, domekero lez, gaur ere Jesusen agindua bete
nahi dogu.
Venimos a la Eucaristía con el deseo y la necesidad
de alimentarnos con su Palabra y con el Pan de la Vida. El mismo Señor Jesús nos recordará, que sólo Él es ese alimento que puede saciar todas
nuestras necesidades. Y es que para seguir sus huellas y hacer realidad el
proyecto que Él mismo inauguró y lo puso en marcha, es necesario ALIMENTARSE.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
"Igandea da
Jaunaren eguna bereziki."
DAMU-OTOITZA
Senideok, sarritan geure gauzakin bakarrik arduratuta
bizi gara. Damutu gaitezan Jaungoikoagandik eta lagunurkoagandik urrundu
garealako, eta parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, zure aginduak beteten ez
ditugulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Zu gure janari izan arren baztartzen
zaitugulako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuk agindu deuskuzun lez, behartsuak
maitatzen ez ditugulako. E. J.
HITZAREN LITURGIA
Ex 16, 2-4. 12-15:
Egiptotik urten ondoren, Israel herria basamortuan zehar
doa, gosez hilteko bildurrez. Baina, Jaungoikoa ez da ahaztuko Beretzat
aukeratutako herriaz, eta "mana" emongo deutso janari.
Esta lectura del libro del Éxodo, nos enseña que Dios
está siempre cerca de su pueblo.
Erantzun-Salmoa: 77. Salmoa
Salmisteak, Jainkoak egindako harrigarriak goresten ditu,
eta bere ondorengoei adierazoten dautse.
Cantamos las maravillas que realizó el Señor.
"Entzungo ahal dozue gaur Jaunaren berbotsa; ez gogortu zuen
bihotza.."
Ef 4, 17. 20-24:
San Paulok Efesoko kristinau barriei hauxe eskatzen
deutse: Jaungoikoaren deiari zuzen erantzun deioela, gizon eta emakume barri
lez biziz.
San Pablo nos exhorta a despojarnos del hombre viejo, y a
revestirnos de una nueva forma de vivir.
Jn 6, 24-35:
En el evangelio escucharemos, cómo el verdadero pan
bajado del cielo que da la vida al mundo es Jesucristo.
Ebanjelioan, Bera dala Ogi bizia esango deusku Jesusek;
Berak ase leikezala gure gose-egarriak. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, egin deiogun otoitz Jaunaren Hitza eta Ogi
Bizia eskeintzen deuskuzan Jaungoiko Aitari:
- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde: Eukaristian Jaunak emoten
deuskun Hitza eta Ogi bizia hartzen
dogunok, gizon-emakume barri lez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Udaldi honetan, nor eta zer garen ahaztu barik Jainkoarekin,
lagun-hurkoarekin, izadiarekin eta norberarekin aurkitzeko erak jorratu
dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que aún sufren algún tipo de esclavitud, para que se sientan
liberados, y vivan conforme a su dignidad humana. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que nos hemos reunido a escuchar su Palabra y a recibir el Pan de Vida; que Él sacie nuestra hambre
de vida y nuestra sed de verdad.. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Aita, Zeuk bialdu deuskuzu Jesukristo, gure Ogi
bizia. Ikusi gure beharrizanak eta emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jesusek esan deusku: "Egizue
lan, ez ondatzen dan janariagaitik, betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik
baino". Materialismoan jausi bariak igaro dagigula astea.
El Pan de Vida que hemos recibido aquí alimente nuestra
vida de toda la semana.
Recibamos la bendición de Dios.
"Eskerrik asko,
Jauna.."