Abenduko izarrak

sábado, 5 de febrero de 2011

Bikario barriak: ¿formula salomónica o pucherazo episcopal? (2)

Lehenengo eta behin zorionak! bikario izateko gotzaiak aukeratuak izan zarien sei abadeoi. Atzodanik konta eizue nire otoitzagaz. Nire otoitza zuen bihotza zabala izan dadin maitatzeko eta gogorra borrokatzeko, seminarioan erderaz kantetan genduan legez. Eta batez, errukiz beteriko bihotza izan dadin, sinisgarri egiteko Jesusen barri ona euskal herrian XXI. mendean bizi dan gizon-emakumearentzat.



Gaur goizean, gabaz idazten dot sarrera hau nahiz eta goizean baino ez dan sareratuko, lagun baten zain egon naz bus geltokian, Lemoako goiz hotz batean, eta ez dakit nik ze arazo egon dan eta, egunkari bi irakurri ditut bere itxaroan.

Pedro Ontoso jaunak, El Correo Español egunkarian, fórmula salomónica bat izan dala idatzi dau.
Concha Lago andreak, Deia egunkarian, beste munillakada bat egon dala dino.
Argi dago kasu bietan bikario nagusi biei buruz dabizela idazle biak.

Mario Iceta jauna, Bilboko gotzaiak, oraintxe dauko aukera ederra. Eskatu jakon moduan, gardentasunaz eroan prozesua, esan argi eta garbi jendearen emoitzak zeintzuk izan diran, eta ezabatu edozein susmo erro errotik.

Badakit azken erabakia berea dala.  Eta Jaunaren aurrean otoitzean egin dauela. Baina prozesua eta emoitzak gardenduz argi geratuko da bere aukerearen azken arrazoia, batzarreak eta murmurioak isilduz, egiak beti libre egiten gaitu-eta!

Jose Mari Kortazar

No hay comentarios: