Gaur goizean, gabaz idazten dot sarrera hau nahiz eta goizean baino ez dan sareratuko, lagun baten zain egon naz bus geltokian, Lemoako goiz hotz batean, eta ez dakit nik ze arazo egon dan eta, egunkari bi irakurri ditut bere itxaroan.
Pedro Ontoso jaunak, El Correo Español egunkarian, fórmula salomónica bat izan dala idatzi dau.
Concha Lago andreak, Deia egunkarian, beste munillakada bat egon dala dino.
Argi dago kasu bietan bikario nagusi biei buruz dabizela idazle biak.
Mario Iceta jauna, Bilboko gotzaiak, oraintxe dauko aukera ederra. Eskatu jakon moduan, gardentasunaz eroan prozesua, esan argi eta garbi jendearen emoitzak zeintzuk izan diran, eta ezabatu edozein susmo erro errotik.
Badakit azken erabakia berea dala. Eta Jaunaren aurrean otoitzean egin dauela. Baina prozesua eta emoitzak gardenduz argi geratuko da bere aukerearen azken arrazoia, batzarreak eta murmurioak isilduz, egiak beti libre egiten gaitu-eta!
Jose Mari Kortazar
No hay comentarios:
Publicar un comentario