Datorren astean asteartean egingo dugu Joxe Arregiren liburuaren aurkezpena Bilbon.
Aurkezpen horretan mahaian Aitor Etxebarria ere izango da, bere iritzia ematen.
Interesgarria izan daiteke, aurkezpenaren ondoren, galderak, zalantzak eta iritziak ere plazaratzea. Ea animatzen zareten!
Ez dira asko gurean argitara emoten diran teologia liburuak. Euskal hedabideak gitxitan aipatzen dabez halako barriak, joera laizista itsuan murgilduta, behar bada. Euskal Eliza ofizialak aspaldi itxi eutson elkarrizketari euskaldun munduagaz, eta gitxiago oraindino, katolizismoaren mugan dagozan idazkeakaz.
Halan da guztiz ere, behar beharrezkoa da elkarrizketea, iritziak kotrajartzea. Ez da liburu erreza. Gauza askotan ez da bat etorriko. Eorri behar ere ez. Baina aukera ona hitz egiteko eta Joxe Areggiren lan hau euskeraz eskuratzeko.
Egilea: Joxe Arregi Olaizola.
Izenburua: Jainkoa, jaun goikoaz harago. Teologia berri baterako ildoak.
Ediciones feadulta.com, Toledo, 2025.
Aurkezpena:
Urtarrilaren 13an, asteartea, arratsaldeko 19,00etan.
UN Etxea, Isozaki Dorreak, Uribitarte 12 (sarrera Convivencia enparantzatik)
Mahaikideak: Joxe Arregi Olaizola, liburuaren egilea.
Ruper Ormaza Larrozea
Aitor Etxebarria Zamora
Joxe Arregi Azpeitian jaio zen (1952). Teologian doktoratu zen Pariseko Institutu Katolikoan (1982-1986). 2010ean, teologia irakasteko lizentzia kendu zioten, eta Ordena Frantziskotarra eta apaizgoa utzi behar izan zituen. Hainbat liburu argitaratu ditu euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.
Gehiago nahi izanez gero:
Joxin Iturriotz 640289777

No hay comentarios:
Publicar un comentario