Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Jainkoaren
Hitzaren Domeka
Kristauen
Batasunaren aldeko Otoitz Astea
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:
Eukaristia alkartasunaren sakramentua da. Jesusen
alkartea osotzen dogunok, domekero batzen gara gure Maisuari entzutera eta
Harek gure arteko lokarriak sendotu dagizan
Frantzisko Aita
Santuak «Jainkoaren Hitzaren Domeka» izendatu dau gaurko eguna. Hitz honek
Eleizaren bizitza eta misinoaren bihotz izan behar dauala eta Hitzaren
entzutean etenbarik hezi behar dogula gogoratzen deusku.
Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astean gagoz. Une
berezi honetan, dei egiten jaku bat izan gaitezan baterako bokazino
ekumenikoan.
Jesusen ikasle gareanok, biztu dagigun geure sinismena eta hasi gaitezan abestuz.
Abestia: Zein gozo ta eder dan…
Estrofa: Zabal gogoak
Jaunaren Hitza entzuteko
Bere nahia jakinik zuzen ibiltzeko.
DAMU-OTOITZA
Senideok, gure artean batasun gehiago ez egotearen errua
danona da. Batasun eta bake-egile izan ez garealako, parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, egiaren iturria zareana. ERRUKI,
JAUNA.
- Jesus Jauna, gure maitasunaren janaria zareana.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, itxaropenaren oinarri bakarra
zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
Zeinu lez, domeka honetan Hitza nabarmendu nahi izan ezkero. Otoitzaren
ostean, lehenengo irakurgaia irakurriko dauanak batzar-buruari emongo deutso
irakurgai-liburua. Honek herriari erakutsi eta esango dau:
Jainkoaren
Hitzak durundi egin daiala batzar honetan Kristoren misterioa ezagutu daigun
eta Jainkoak guztiontzat gura dauan salbamena gauzatu daiten.
Irakurleari emongo deutso
irakurgai-liburua. (Monizioak, lehenengo
irakurgaia, salmoa eta bigarren
irakurgaia)
-
Isaias profeteak hauxe iragarriko deusku: ilunpetan ebilen herriak
argi haundi bat ikusi ebala. Gure herria ere iluntasun askoren artean dabil,
arazo eta larrialdi askoren artean. Jaunaren argiak argitu dagizala gure bideak
ere.
-
Salmoan Jauna dala gure argi eta salbamen oihukatzen dogu.
-
San Paulok zatituta aurkitzen dan kristau talde bateri idazten deutso,
eta batasunean bizitzera dei egiten deutse .
-
«Zatoze Nigaz, eta giza arrantzale
egingo zaituet». Jesusen jarraitzaileok bere Barri Onaren mezulari izatera
deituak gara.
Ebanjelioa irakurri ondoren, liburua apaindutako leku batean itzi daiteke
danen bistan, JAUNAREN HITZA, GURE ARGIA, GURE BIDEA, GURE BIZIA kantatzen dan bitartean.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Kristok sinismenean bat egiten gaitu.
Jaungoikoaren Berbeak pentsakera eta sentikera berekoak izatera dei egin
deusku. Guztiok bat eginda, otoitz egin dagigun:
-
Eleizaren alde. Jesukristoren arrastoen atzetik jarraituz,
Barri Ona pozik iragarri eta herriaren gaixotasun eta saminak arindu daizan.
Eskatu deiogun Jaunari.
-
Kristauon batasunaren alde. Bizitza eta ikuspuntu
ekumenikoa doe handitzat hartu daiguzan eta betetasunean bizitzeko bidean
aurrera egin daigun. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Etorkizuna ilun ikusten dabenen alde:
lanik ez daukenak, gerran, drogearen menpean, alkar aitu ezinik dagozanak, aurkitu
dagiela Jaunaren argia eta gure laguntza. Eskatu deiogun
Jaunari
- Hemen alkartuta gagozan guztion alde: gugan
Jainko egarria barritu daitela eta behin eta barriro jo dagigula Jainkoaren
HITZA gogoz entzuten, irakurtzen eta
hausnartzen. Eskatu deiogun Jaunari
Batu gagizuz, Jauna, zeure ondoan; sendotu gagizuz
maitasunean eta izan zaitez gu guztiontzat argi eta itxaropen. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Entzun dogun Hitzak eta hartu
dogun Gorputzak, indar barri bat emon deuskue. Barri Onaren lekuko edo
testigu izateko, gure bizitzan, argia
agertu behar dogu. Aste barruan bakearen hazia ereiten saiatu gaitezela gure
familia eta inguruetan. Horretarako hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena
"Eskerrik asko,
Jauna..."
URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA - A
Domingo
de la Palabra de Dios
Semana
de Oración por la Unidad de los Cristianos
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:
Eukaristia alkartasunaren sakramentua da. Jesusen
alkartea osotzen dogunok, domekero batzen gara gure Maisuari entzutera eta
Harek gure arteko lokarriak sendotu dagizan.
El
papa Francisco ha querido que este sea el «Domingo de la Palabra de Dios». Nos
recuerda que esta Palabra ha de ser cada vez más el corazón de la vida y de la
misión de la Iglesia y que hace falta formarse continuamente en la escucha de
la Palabra.
Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astean gagoz. Une
berezi honetan, dei egiten jaku bat izan gaitezan baterako bokazino
ekumenikoan.
Jesusen ikasle gareanok, biztu dagigun geure sinismena eta hasi gaitezan abestuz.
Abestia: Zein gozo ta eder dan…
Estrofa: Zabal gogoak
Jaunaren Hitza entzuteko
Bere nahia jakinik zuzen ibiltzeko.
DAMU-OTOITZA
Senideok, gure artean batasun gehiago ez egotearen errua
danona da. Batasun eta bake-egile izan ez garealako, parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, egiaren iturria zareana. ERRUKI,
JAUNA.
- Jesus Jauna, gure maitasunaren janaria zareana.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, itxaropenaren oinarri bakarra
zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Como signo puede destacarse este domingo la Palabra.
Después de la oración, quien va a leer la primera lectura le entrega el
leccionario al presidente. Este lo muestra al pueblo y dice:
Que la palabra de Dios resuene en esta asamblea para
que conozcamos el misterio de Cristo y se realice la salvación que Dios quiere
para todos.
Le entrega el leccionario a quien hará la lectura. (Monizioak, lehenengo
irakurgaia, salmoa eta bigarren
irakurgaia)
-
Isaias profeteak hauxe iragarriko deusku: ilunpetan ebilen herriak argi
haundi bat ikusi ebala. El símbolo de la luz es la señal de la presencia de Cristo.
-
Jauna dogu gure argi eta salbamen. Cristo nos da luz y nos abre un
camino de esperanza.
-
San Paulok zatituta aurkitzen dan kristau talde bateri idazten deutso,
eta batasunean bizitzera dei egiten deutse.
San Pablo nos llama a la unidad.
-
A Jesús la urgencia del Reino le hizo caminar sin detenerse a recibir
respuesta.
«Zatoze
Nigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet». Jesusen jarraitzaileok bere Barri
Onaren mezulari izatera deituak gara.
Después de la lectura del evangelio, el libro puede
dejarse a la vista mientras se canta un canto muy breve relativo a la palabra
de Dios. JAUNAREN HITZA, GURE ARGIA, GURE BIDEA, GURE BIZIA.
JAINKO HERRIAREN
OTOITZA
Senideok, Kristok sinismenean bat egiten gaitu.
Jaungoikoaren Berbeak pentsakera eta sentikera berekoak izatera dei egin
deusku. Guztiok bat eginda, otoitz egin dagigun:
-
Eleizaren alde. Jesukristoren arrastoen atzetik jarraituz,
Barri Ona pozik iragarri eta herriaren gaixotasun eta saminak arindu daizan.
Eskatu deiogun Jaunari.
-
Para que los
cristianos reconozcamos que la vida y la
visión ecuménicas que compartimos es uno de nuestros mayores dones y también
que nos falta mucho para vivirlas plenamente. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Para que
quienes sufren, cuenten siempre con el amor de Dios y la ayuda sincera de los
demás, que les permitan vivir con esperanza. Eskatu deiogun Jaunari.
- Hemen alkartuta gagozan guztion alde: gugan
Jainko egarria barritu daitela eta behin eta barriro jo dagigula Jainkoaren
HITZA gogoz entzuten, irakurtzen eta
hausnartzen. Eskatu deiogun Jaunari
Batu gagizuz, Jauna, zeure ondoan; sendotu gagizuz
maitasunean eta izan zaitez gu guztiontzat argi eta itxaropen. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Entzun dogun Hitzak eta hartu dogun Gorputzak, indar
barri bat emon deuskue. Barri Onaren lekuko edo testigu izateko, gure bizitzan, argia agertu behar
dogu.
Que se haga luz en nuestras vidas y sigamos los pasos de Jesucristo.
Hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena
"Eskerrik asko,
Jauna..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario