Atzo batu ziran Foruko frantziskotarren komentuan Gernikaldeko hamazazpi ospatzaile. Kurtsoko azken batzarra izan zan eta frantziskotarrei esker ona emon jaken, laster gure pastoral barrutiko zereginak itxiko dabez eta.
Hasieran otoitz bat egin zan otoitzari buruzkoa, hain zuzen be.
Frantzsikotarrei opari bana egin jaken, danon izenean, eta bertso batzuk kantatu.
Amaitzeko afari merienda gozo bat alkarbanatu zan giro hobean, azken barriak, udako asmoak, etab.
Urte askotan gure artean
bidelagun ta gidari,
San Frantziskoren seme alaiak
gizon zintzo zerbitzari:
eskerrik asko, bihotz bihotzez
Pedro, Felix, Jesus Mari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario