Jesus guri deika:
“zintzo jokatu,
ta norkeri gabe
denak maitatu!”
Jerusalendikan jeisterakoan
gizon bat jausi zen lapurren eskutan.
Hauek dena kendu ta zauriturik,
erdi-hila utzi zuten bide ertzean.
Bide hartan behera Jerikorantza
zetorren apaiz bat ta ez zen gelditu;
horixe egin zuen lebitar batek,
ikusita ere, zuzen jarraitu.
Izan ere, ordea, samariar bat,
erruki izanik lagundu ziona;
zauriak sendatuz ostatura jo
ta dena ordainduz zaindu zuena.
Esaidazu, lagun, nork bete zuen
Jesusen esana, eta zeuk onartu:
edonor anaia dela aitortu,
ongia zabaltzen denok elkartu.
Kantaria: Juanjo Elezkano
Kanta egilea: Nestor Gallego
Bideoa: Iker Barrutieta
Ereilea: parabola, kanta eta bideoa
Aita Ona: parabola, kanta eta bideoa
Ebanjelioa (Lk 10,29-37)
Baina lege-maisuak, bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu
zion Jesusi:
–Eta nor da nire lagun hurkoa?
Jesusek erantzun zion:
–Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta
lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin
zuten, erdi hilik utziz. Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, bide hartan behera,
eta, gizona ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Gauza bera egin zuen
handik igaro zen tenpluko lebitar
batek ere: ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Baina bidaian zen
samariar
bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion.
Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz
igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ezarri, ostatura eraman eta bere
ardurapean hartu zuen. Biharamunean, zilarrezko bi txanpon atera eta
ostalariari eman zizkion, esanez: «Zain ezazu eta, gehiago gastatzen baduzu,
hurrena natorrenean ordainduko dizut». Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu zuen
lagun hurko bezala lapurren esku eroritako gizonarekin?
Lege-maisuak erantzun zion:
–Hartaz errukitu zenak.
Jesusek esan zion, orduan:
–Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste.
Parabola hau marrazki bizidunetan ikusteko:
Para ver esta parábola en dibujos animados:
klik hemen
Eta parabola hau hobeto ulertzeko egin fitxa hau zure etxean edo katekesian:
ETA PARABOLA HONEN GAUR EGUNGO IRUDI BAT:
Handiago ikusteko klikatu irudian!
No hay comentarios:
Publicar un comentario