Abenduko izarrak

domingo, 21 de mayo de 2023

Jaunartzeak eta Bateoak: Familia Ospakizuna


 Apartekoa izan da gaurko Familia Ospakizuna Gernikako San Bartolome Parrokian. Eleizkizun apal, alai, gozo baten barruan, Aimar eta Anderrek euren lehen jaunartzea ospatu dabe. Aldi berean, Egoitz eta Adela neba-arrebak bateoa. Familiak, lagunak, katekistak, kitarra joleak... Kristo bizi da!

Euren lagunak, artista batuz eurak ere, bertso honeek kantatu deutsiez:

Mertzeden batu gara gaurko eguneian,

disfrutatu egunaz denok familian.

Hiru urte ondoren, heldu da azkenian,

Jauna hartu dozue guztion aurrian.

Egun berezia da Lehen Jaunartzea.

Ondo lortu dozue denok alkakartzea.

Erabakia izan da libre ta askea,

nahiko genuke zuen nahiak betetzea.


Igokunde izan danez, hona abadearen sermoiaren laburpena irudi batez:


Gehiago jakiteko:

Erramu domekea: Familia Ospakizuna

Jesusegaz HOBE! Familia Ospakizuna




1 comentario:

Anónimo dijo...

Hunkigarria izan da, benetan. Eskerrik asko.