Abenduko izarrak

sábado, 27 de noviembre de 2021

San Andres Igorreko Urkizun


"Hau da egün ederra" kantetan ibili jat Pier Paul Berzaitz grabazinoan, kotxean Igorreko Urkizuko ermitara nijoala. Pandemiagaitik iaz ospatu barik geratu zan San Andres mezea ospatzera. Euria eta harria tarteka, hotza, haizea... "Hau da egun ederra?" itaundu deutsat nire buruari.

Ermitea jendez beteta. Osasun neurriak zaintzearren hamaiketakorik ez da egon, ezta ere politikorik. Baina aulki guztiak jendez beteta, asko zutunik, danak mozala ahoan. Meza laburra bezain hunkigarria. Hildakoak gogoan, familiak bedeinkatzea eskatu deutsagu San Andres apostoluari. Jesusen lagun izan zanez, guri be laguntzeko Jesusen laguntasunean aurrera egiten, egun bakoitzean pausutxo bat.

Urteko kontuak be zabaldu dira eta datorren urteko maiordomoa, ermitazaina, izendatu da.

Etxera bueltan, hauxe pentsatu dot: "Arrazoia eukan Pier Paul Berzaitz kantariak, hau izan da egun ederra".

Goiko argazkian meza laguntzaileak: Maritxu, Martina, Malen, Elaia eta abadea. Beheko argazkia artxibokoa.




No hay comentarios: