Hil eta biztu zarela
ikusi dut naturan
ospatu dugu Aste Santuan,
ikutu nahi zaitut elkartean
egiaztatu Elizan eta gizartean.
Lomas Aisladaserantza joaterakoan,
desmonte beltz haiek,
basamortua, erretako natura beltzitua.
Eta orain
arroz berde berdea,
bizia, bizi ekarlea, bizi emalea,
naturaren mirari begi aurrean.
Halan ere gizartean ikusten ditut
haur hilberriak, gosetuak,
emakume jipoituak, gaisotuak,
gizonezko eraile eta erailiak,
etxalde ahuldu eta banatueraziak.
Hilik Ostiral Santuan,
Palenqueko kaleetan zehar...
jende multzoak jarraiturik
Haren heriotzaren ezaugarri den
Jainko erailiari.
Baina bizirik ikustea kostatzen zait.
Akaso Aintza bizi eta kantatu hartan,
ahobatez, arima batez, amets batez!
Bizirik, biziago ikusi nahi,
elkarte bizi eta bizierazleetan.
Biziago gizartean
haurrarenganako maitasunean,
gaisoarentzako osasun zerbitzuan,
pobrearen organizazioan,
gaztearen heziketan,
emakumearen duintasunean,
herriarteko elkartasunean.
Tomas horren antzeko naiz, Jauna.
lkusi nahi dut. Ikusi nahi zaitut.
Handi ezazu nire fedea, arren!
Jose Mari Kortazar, Palenque bertatik, 4. edizioa, 2021, 13/15. or.
No hay comentarios:
Publicar un comentario