Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA -
C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jesus
Berbiztuaren inguruan egiten dogun ospakizun honetara etorri zareen guztioi egun
on.
Domekero, Jesusen Berbea entzun eta Haren Ogia jateko
hemen alkartu ahal izatea, Jaungoikoaren dohai eder bat dogu. Gure bizitzea
makala da. eta horregaitik beharrezko egiten jaku, beste fededun batzuekin
batera, Jesusen inguruan alkartzea eta Beragandik jatorkun indarra jasotea.
Gure gaurko batzar hau, batez ere, beti geugaz dagoan
Jesusi eskerrak emotea izan daitela; eta inguruan ditugun guztiekin hartu dogun
maitasuna alkar-banatzea.
"Zein
gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoak bere herri izatera dei egiten
deusku. Baina, sarritan, nahiago izaten dogu geure bideetatik ibiltea. Unetxo
baten, isilik, parka eskatu dagiogun:
- Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna,
gure alde otoitz egiteko Aitaren
eskoialdean zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 27, 5-8:
Entzun dagigun orain Jaungoikoaren Berbea. Testamentu
Zaharreko jakintsu batek zintzotasunez bizitzera dei egingo deusku.
Erantzun-Salmoa: 91. Salmoa
Jainkoaren
asmoaren arabera dabilen gizaki zintzoa, zuhaitz lerdena bezalakoa da eta
fruitu ugaria emongo dau
“ Eskerrak Jaunari, Haren
maitasuna betikoa da-ta ."
1 Kor 15, 54-58:
San Paulok zintzotasunean iraun dagiela eskatzen deutse
Korintoko kristinauei, Jaungoikoak agindu deuskuna emongo deuskulako.
Lk 6, 39-45:
Geure buruak ontzat euki eta besteak pekataritzat botaten
ditugunoi, Jesusek argi berba egingo deusku gaurko Ebanjelioan. Zutunik, goratu
daigun gure Maisua, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Uste osoz, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko
Aitari:
- Elizearen alde: bere bihotza
Ebanjelioko balioen atzetik joan daiten beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Herrien etorkizuna euren eskuetan dauken agintarien
alde: pertsonen eskubideak errespetatu dagiezan eta benetako bakea ta
zuzentasuna bilatu dagiezan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Gizarte honetako batzarretan "abotsik" ez
daukenen alde: euren deadar isilak entzunak izan daitezan eta zor jaken
erantzuna izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAU NARI.
- Gu guztion alde: Jesusek maite gaituan lez maitatzen
ikasi dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Jauna, gure otoitza. Eta emoiguzu sinismenez
eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Fededunok, talde lez alkartuta, Jaunaren Eguna ospatu
dogu. Goazen orain bakotxa geure bizitzara. Aste honetan zehar, Jaunak lagundu deiskula gure
arteko batasuna apurtu barik bizitzen.
"Bai
eskerrak emon zeru-lurretan..."
URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA -
C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jesus
Berbiztuaren inguruan egiten dogun ospakizun honetara etorri zareen guztioi egun
on.
Domekero, Jesusen Berbea entzun eta Haren Ogia jateko
hemen alkartu ahal izatea, Jaungoikoaren dohai eder bat dogu. Gure bizitzea
makala da eta horregaitik beharrezko egiten jaku, beste fededun batzuekin
batera, Jesusen inguruan alkartzea eta Beragandik jatorkun indarra jasotea.
Un nuevo día de fiesta nos reúne junto al altar, para celebrar la Eucaristía y
encontrarnos con Cristo Resucitado.
Hemos de recibir una y otra vez, el Espíritu para
llenarnos de fuerza, y ser de verdad testigos del evangelio en el mundo. De esa
forma daremos frutos abundantes de salvación. Abramos nuestros corazones al
amor de Dios.
Gure gaurko batzar hau, batez ere, beti geugaz dagoan
Jesusi eskerrak emotea izan daitela; eta inguruan ditugun guztiekin hartu dogun
maitasuna alkar-banatzea.
"Zein
gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoak bere herri izatera dei egiten
deusku. Baina, sarritan, nahiago izaten dogu geure bideetatik ibiltea. Unetxo
baten, isilik, parka eskatu dagiogun:
- Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna,
gure alde otoitz egiteko Aitaren
eskoialdean
zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 27, 5-8:
Entzun dagigun orain Jaungoikoaren Berbea. Testamentu
Zaharreko jakintsu batek zintzotasunez bizitzera dei egingo deusku.
Tengamos presentes los buenos consejos que nos da el
libro de la Sabiduría
en el Antiguo Testamento y nos ayudará a caminar en la verdad y en la rectitud.
Erantzun-Salmoa: 91. Salmoa
Jainkoaren
asmoaren arabera dabilen gizaki zintzoa, zuhaitz lerdena bezalakoa da eta
fruitu ugaria emongo dau
El justo crece como una palmera; es un árbol que
crece con fuerza y da fruto abundante en su tiempo.
“ Eskerrak Jaunari, Haren
maitasuna betikoa da-ta ."
1 Kor 15, 54-58:
San Paulok zintzotasunean iraun dagiela eskatzen deutse
Korintoko kristinauei, Jaungoikoak agindu deuskuna emongo deuskulako.
La esperanza cristiana no es negar la realidad, a veces
triste y dura. Es admitirla y darle un nuevo sentido, gracias a la Resurrección de
Jesucristo.
Lk 6, 39-45:
Jesús nos invita a ser sinceros con nosotros mismos, viendo lo bueno
y lo malo que hay dentro de nosotros. Así podremos juzgar al hermano con amor.
Geure buruak ontzat euki eta besteak pekataritzat botaten
ditugunoi, Jesusek argi berba egingo deusku gaurko Ebanjelioan. Zutunik, goratu
daigun gure Maisua, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Uste osoz, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko
Aitari:
- Elizearen alde: bere bihotza
Ebanjelioko balioen atzetik joan daiten beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Herrien etorkizuna euren eskuetan dauken agintarien
alde: pertsonen eskubideak errespetatu dagiezan eta benetako bakea ta
zuzentasuna bilatu dagiezan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos aquellos que se esfuerzan por hacer un mundo
mejor, para que se mantengan firmes y constantes. ESKATU DEIOGUN JAU NARI.
- Por nuestra comunidad parroquial, para que se le
conozca por su acogida a todos, por la alegría y por el trabajo. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Entzun, Jauna, gure otoitza. Eta emoiguzu sinismenez
eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Fededunok, talde lez alkartuta, Jaunaren Eguna ospatu
dogu. Goazen orain bakotxa geure bizitzara. Aste honetan zehar, Jaunak lagundu deiskula gure
arteko batasuna apurtu barik bizitzen.
El mensaje del evangelio que hoy se nos ha proclamado,
ilumine nuestro vivir en casa, en el trabajo y donde quiera que nos
encontremos.
Así daremos fruto abundante. Para ello recibamos la
bendición de Dios.
"Bai
eskerrak emon zeru-lurretan..."
URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA
Siraken
Liburutik (Sir 27, 5-8)
Galbahea
astintzean, gari zikinak gelditzen dira; gizonaren okerrak bere bardin, berba
egiten dauanean.
Labeak
aztertzen ditu ontziginaren ontziak; eta gizona, bere berbetak.
Zuhaitza
zelan landuta dagoan, haren frutuak erakusten dau; gizonaren bihotza zelangoa
dan, haren berbeak. Zer dinoan entzun barik, ez inor goratu, gizona ezagutzeko
bidea horixe da‑ta.
Erantzun-salmoa Sal 91, 2-16
Ona da
Jauna goratzea,
Hari
eskerrak emotea.
Eder da Jauna goratzea;
Goi‑goikoa,
Zu ospatzea.
Goizetan
dinot: «Zu zein ona!»,
eta
gauetan: «Zein zuzena!».
Zintzoa, palma baizen lerden,
Libango
izaia baizen gailen.
Jaunarenean landaturik,
Jainko
atarian loraturik.
Zahartzaroan dau uzta emongo,
mardul
eta gordin da egongo.
Autortuz
Jauna zein zuzen dan,
nire
Harkaitza zein ona dan.
San Paulo Apostoluak Korintotarrei (1 Kor 15, 54‑58)
Senideok: Ustelkor dogun hau ezin ustelduz
jantzi daitenean eta hilkor dogun hau ezin hilez, orduantxe beteko da harako
idatzirik dagoan hitza: «Heriotza garaipenak iruntzi dau. Non da, heriotza,
zure garaipena? Non da, heriotza, zure eztena?».
Heriotzaren eztena pekatua da; eta
pekatuaren indarra, legea. Eskerrak Jaungoikoari, garaipena emoten deuskulako,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez!
Beraz, neure senide maite‑maiteok, iraun
egizue gogor eta sendo, beti aurrera eginez; badakizue, ez dala alperrekoa
izango zuen nekea Jaunarentzat.
Jesukristoren
Ebanjelioa San Lukasen liburutik (6, 39‑45)
Aldi haretan: Parabola hauxe esan eutsen
Jesusek bere ikasleei: ‑itsua itsuaren bide‑erakusle izan al leiteke? Ez ete
dira biak zulora jausiko? Ikaslea ez da maisua baino gehiago; asko ikasia ere,
izatekotan, bere maisua adinakoa izango da.
Zer dala‑ta zagoz zeure anaiaren begiko
samarrari begira, eta ez zara konturatzen zeure begiko habeaz? Zelan esan
zeinkio zure anaiari: Anaia, itxidazu zure begiko samarra ataraten, zeure
begiko habea ikusten ez dozula? Aurpegi bikoa, halangoa! Atera egizu lehenengo
zeure begiko habea, eta orduan ikusiko dozu garbi, anaiaren begiko samarra
aterateko.
Ez da zuhaitz ona, frutu txarrak emoten
dituana; ez da zuhaitz txarra, frutu onak ekarten dituana. Zuhaitz bakoitzari
bere frutuetatik igarten jako. Elorritik ez da pikorik batzen, ezta sasitik
ere mahatsik hartzen.
Gizon onak bere bihotzeko barru onetik ona
ateraten dau; eta gaiztoak, bere gaiztotik, txarra; bihotzari dariona esaten
dau ahoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario