Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen
guztioi:
Urtean Zeharreko bostgarren domeka honetan,
Kristoren biztuerea alkarrekin ospatzera goaz. Geure bizitzako ardura eta
arazoekin gatoz, geure poz eta itxaropenekin; Jaungoikoagaz zintzoak izateko
guraria eta borondatea ere badaukaguz. Jarri dagiguzan gauza guztiok
Jaungoikoaren aurrean, eta Berak lagundu deiskula bere bidean aurrera egiten.
"Bihotz
batez alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, isil-unetxo baten, begiratu dagigun geure
barrura, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta Jaungoikoaren parkamena eskatu
dagigun:
- Jesus Jauna, Zeuri jarraitzera dei egiten
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
-
Jesus Jauna, zure maitasunaren testigu izatera dei egiten deuskuzuna.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, amairik bako itxaropenera dei
egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 6, 1-2a. 3-8:
Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak bere
bizitzako esperientzia bat kontetan deusku: zelan sentidu eban Jaungoikoaren
deia eta Jaungoikoaren ikutuak bere bizitzara eroan eban aldakuntza sakona.
Erantzun-Salmoa:
137. Salmoa
Esker-onezko otoitza da orain
abestuko dogun salmoa. Goratu dagigun Jainkoaren ontasuna.
"Jaunari kanta ona da-ta..."
1 Kor 15, 1-11:
Orain, San Paulok gure fedearen oinarria zein dan
iragarriko deusku: gugaitik hil eta biztu zan Jesus, ikasleei bizirik agertu
jakena. Gure fedea, biztuerearen testigu izan ziran hareen fede bera da.
Lk 5, 1-11:
Dana bertan behera itzi eta Berari jarraitzera dei
egingo deutse Jesusek bere apostoluei gaurko Ebanjelioan. Eta aparteko
eginkizun bat emongo deutse: "giza-arrantzale" egingo ditu.
Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, sinismen biziz eta uste osoz otoitz egin
deiogun jaungoiko Aitari:
- Elizeak, gizarteagazko hartu-emonetan,
zabaltasun, alkarrizketa eta behartsuakanako
zerbitzu jarrerak bizi dagizan beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko gizon eta emakume guztiok,
norberagandik hasita bideak erraztuaz, gure artean bakean bizitzeko ahaleginak
egin dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gaixotasun edo baztertua
izateagaitik sufritzen dagozanen alde: gure laguntza eta hurtasunean, aurrera
egiteko indarra sentitu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Arratiako eliztar sentitzen garen guztion alde, Jaunak gure
norberekerietatik atara gaizala, eta modu sinodalitatean, bidea alkarrekin egiteko gai izan gaitezan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita, entzun gure otoitza eta
isuri zure maitasuna gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
Oharra
Ezkontzako eta bateoko ikastaroak izango dira martxoan eta apirilean. Ezkondu gura dabenak edo umea bateatu, emon daiela izena parrokian lehenbailehen. Eskerrik asko!
AZKEN AGURRA
Berari jarraitzera dei egin deuskun Jaunak, orain,
"giza arrantzale izatera" bialtzen gaitu. Jaungoikoaren bedeinkapenak
eta graziak lagunduko deusku eginkizun hori beteten.
Gure ondoan, Jauna..."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Urtean
Zeharreko bostgarren domeka honetan, Kristoren biztuerea alkarrekin ospatzera
goaz. Geure bizitzako ardura eta arazoekin gatoz, geure poz eta itxaropenekin;
Jaungoikoagaz zintzoak izateko guraria eta borondatea ere badaukaguz. Jarri
dagiguzan gauza guztiok Jaungoikoaren aurrean, eta Berak lagundu deiskula bere
bidean aurrera egiten.
Escuchar la Palabra de Dios es abrirse al Amor. Es
dejarlo todo, para seguir a Jesús; es dejar de ser esclavos para ser siervos
libres de Dios, que es la libertad absoluta.
El mensaje central de nuestra fe:” Cristo ha resucitado”,
nos empuja a vivir una vida nueva. Tras la muerte hay Vida.
Nuestro único apoyo en el camino es la gracia de Dios.
Dios nos pide la libertad, ser libres es ser pobres. Pidamos a Dios fuerza para
amar seriamente su libertad.
"Bihotz
batez alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, isil-unetxo baten, begiratu dagigun geure
barrura, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta Jaungoikoaren parkamena eskatu
dagigun:
- Jesus Jauna, Zeuri jarraitzera dei egiten
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure maitasunaren testigu
izatera dei egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, amairik bako itxaropenera dei
egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 6, 1-2a. 3-8:
Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak bere bizitzako esperientzia
bat kontetan deusku: zelan sentidu eban Jaungoikoaren deia eta Jaungoikoaren
ikutuak bere bizitzara eroan eban aldakuntza sakona.
Isaías no se siente capaz de hablar en nombre de Dios;
pero el Señor le envía, y el profeta acepta su misión.
Erantzun-Salmoa:
137. Salmoa
Esker-onezko
otoitza da orain abestuko dogun salmoa. Goratu dagigun Jainkoaren ontasuna
Cantamos nuestro agradecimiento a Dios, por su amor y su salvación
"Jaunari kanta ona da-ta..."
1 Kor 15, 1-11:
Orain, San Paulok gure fedearen oinarria zein dan
iragarriko deusku: gugaitik hil eta biztu zan Jesus, ikasleei bizirik agertu
jakena. Gure fedea, biztuerearen testigu izan ziran hareen fede bera da.
El grito que la humanidad espera es :
“Cristo ha resucitado” creer en la
Resurrección es necesario para encontrarse con Cristo; pero creer supone la
predicación con obras y con palabras. ¿Somos
testigos en medio del mundo de la Resurrección de Cristo?
Lk 5, 1-11:
Dana bertan behera itzi eta Berari jarraitzera dei
egingo deutse Jesusek bere apostoluei gaurko Ebanjelioan. Eta aparteko
eginkizun bat emongo deutse: "giza-arrantzale" egingo ditu.
Dios eligió los humildes para confundir a los fuertes.
Sólo una condición es necesaria para seguir a Jesús: la pobreza. Los apóstoles
dejaron todo a la orilla para seguir a Jesús. ¿Qué dejamos nosotros para
seguirle?
Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, sinismen biziz eta uste osoz otoitz egin
deiogun jaungoiko Aitari:
- Elizeak, gizarteagazko hartu-emonetan,
zabaltasun, alkarrizketa eta behartsuakanako
zerbitzu jarrerak bizi dagizan beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko gizon eta emakume guztiok,
norberagandik hasita bideak erraztuaz, gure artean bakean bizitzeko ahaleginak
egin dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para
que la fe en Jesús Resucitado, nos lleve a ser testigos de la Buena Noticia que
en Jesús se nos ha dado. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Para que nuestra comunidad diocesana, deje
las redes de la comodidad y del miedo, y se abra al Espíritu que nos impulsa a
caminar juntos como signo de sinolalidad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita, entzun gure otoitza eta
isuri zure maitasuna gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
Oharra
Ezkontzako eta bateoko ikastaroak izango dira martxoan eta apirilean. Ezkondu gura dabenak edo umea bateatu, emon daiela izena parrokian lehenbailehen. Eskerrik asko!
AZKEN AGURRA
Berari jarraitzera dei egin deuskun Jaunak, orain,
"giza arrantzale izatera" bialtzen gaitu. Jaungoikoaren bedeinkapenak
eta graziak lagunduko deusku eginkizun hori beteten.
El bautismo nos hizo hijos de Dios y miembros de una
comunidad cristiana, que tiene la misión de anunciar el evangelio en todo el
mundo.
Pidamos al Señor fuerza para decir: Heme aquí, Señor.
Envíanos donde quieras
Recibamos su bendición.
"Gure
ondoan, Jauna..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario