Pasa dan barikuan, uztailaren
29an, Lemoako Elizak eta Udalak sinatu dabe Abade etxearen barriztapena eta
arrendamenduko kontratu bat. Egungo legislatura amaitu baino lehen, Udalak
abade etxearen barriztapen osoa egingo dau, gero arrendamendu kontratu baten
bidez herriko kultur elkarte ezbardinak (Elizak barne) etxe honetako
ekipamiento kultural barriak erabiltzeko.
Barriztapenaren ostean
abadearentzako 60m2 apartamentu bat izango da
aintzinako abade etxean, eta beste osoa ekipamiento kulturalak izango
dira. Lemoako elizaren taldeak ere beste kultur taldeekaz lokal barriak
konpartituko dabez, Udalaren planaren arabera, Lemoako elizarako asteroko 5 ordu
bermatuz.
Hitzarmen akordioa sinatu egin
dabe alde bien izenean Roberto Jauregibeitia, Lemoako elizaren izenean, eta
Saioa Elejabarrieta, Lemoako udalaren izenean. Kontratu honen bidez
guztiontzako onurak, Elizak eta beste herriko elkarteek alkartzeko eta ekintzak
garatzeko guneak konpartituz, berrogei urtetan gitxienez.
Roberto Jauregibeitia
No hay comentarios:
Publicar un comentario