Jaunaren igokunde jaia Lemoan familian ospatu dogu.
Jesus
badoa, baina bere lagunak ez dira triste gelditu... Guk be giro alaian
ospatu dogu, hainbat ezaugarri izan dira horren lekuko:
-
Eleizea koloretako globoakaz apainduta egon da. Meza aurretik ktko
kideak gogotsu ibili dira globoak airez betetzen. Aire hori ezin da
ikusi, baina hortxe dago eta globoetan bere eragina nabaria da. Holantxe
jokatzen dau Jesusek agindutako Espirutuak be.
-
Beste taldetxo batek maitasunez ikusteko betaurrekoak ekarri deuskuez.
Bizitzako gauza garrantzitsuak begiratzeko erabiltzeko betaurrekoak.
-
Eleiz portikoan jaunartze osteko taldeak egindako eskulanak, lore
txortak eta gozokiak erosteko aukera izan dogu. Batutako 230 euroak
errefuxiatuei laguntzeko bideratuko dira.
AJT aurrera doa!!!
Argazkiak Bego Abendaño
Kronikea: Begoña Aristondo
No hay comentarios:
Publicar un comentario