Laugarren mailako taldea herriko jubilatuakaz emon eban arrastia, jokoak, galderak,… esperientzia barria, egundokoa!
Otsaileko bigarren domekan Esku Alkartuak: Manos Unidas-en aldeko eguna dala eta alkarte honetako Bizkaiko Lehendakaria dan Maritxu Epalza Lemoan izan dogu.
Katekesiko 3. eta 2. mailako taldeak eta guraso batzuk egon ziran. Hasteko munduko pobrezia erakusten eban pelikula bat ikusi genduan gero, bideoari buruzko galderak eta zalantzak argitu ebazan. Ondoren alkarte honek atara dauzan kanpainetako kamisetak ikusi eta ikasitakoaren inguruko marrazkiak egin ebezan umeak.
Martxan jarri gara eta badaukagu nondik ibili… aurrera!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario