Irakurgaiak euskeraz.
DOMUND 2022
Nire lekuko izango zarete
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on, alkarregaz Eukaristia ospatzera
etorri zareen guztioi:
Eukaristia
Kristo berbiztuagaz eta geure nebarrabakaz bat egiten gaituan elizkizuna da. Ez da, beraz, bakotxak berak bakarrik egiten dauan
otoitza.
Zerura igo aurretik, Jesusek
ebanjelizatzeko ardura emoten deutse ikasleei: “Nire lekuko izango zarie”. Ardura horren eraginez, Jaunaren
lekukotasuna emon behar dabe lurreko bazter guztietan Espiritu Santuaren
indarraz. Domund egun honetan, bat dator Bizkaiko eleizea hasi barri dogun
VI. Ebanjelizatze Egitasmoan: LEKUANLEKUKO
misiolari izatera deituak gara. Kristau izatea, Jainkoaren Erreinuaren
lekukotasuna hitzez eta egitez emotea da.
Hasi gaitezan abestuz.
Jesusen Eliza Misiolaria gara
DAMU-OTOITZA
Senideok, norberaren mugak eta hutsegiteak Jaungoikoaren
eta bere anai-arreben aurrean autortzen dakiana baino pertsona apalagorik ez
dago. Harroak, ostera, inoren parkamenaren beharrizanik ez dau sentitzen. Zein
da gure jarrera? Fariseoarena ala zergalariarena?
- Jesus Jauna,
behartsuen oihua entzun eta euren
alde jokatzen dozuna. E. J.
- Jesus Jauna, gure bihotz barruak eta gure fariseokeriak
ondo ezagutzen dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, bihotz apalak eta damutuak osatzen
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 35, 15b-17. 20-22a:
Jaungoikoak
guztiak maite ditu. Eta, inogaz bereizkuntzarik egitekotan, behartsuak eta zapalduak maitatzen ditu era
berezian.
Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa
Goratu dagigun, behartsuak eta zapalduak, era berezian
maitatzen dituan, gure Jainkoa.
"Txastau egizue ta ikusi ze samur dan Jauna"
2 Tm 4, 6-8. 16-18:
Pablo
katigu dago Ebanjelioa iragarteagaik. Bere zintzotasun horren barri emoten
deutso bere ikasle Timoteori kartzelatik. Uste osoz aitatzen ditu bere
itxaropenak eta irabaziak.
Lk 18, 9-14:
Fariseoaren eta zergalariaren ipuina entzungo dogu orain
Jesusen ahotik. Onartu dagigun pozik, Jainkoak bere seme-alaba apalei deutsen
errukiaren barriona.
"Aleluia" abestuz gertatu gaitezan Jaunaren Barri Ona entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, "behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen
ditu eta ez dau onik Jaungoikoagana heldu arte", entzun dogu lehenengo
irakurgaian. Ebanjelioko zergalariak lez, apaltasunez otoitz egin dagigun,
entzunak izan gaitezan:
- Elizearen alde: Mundu zabalean Jesukristoren lekuko izan daiten. Egin dagigun otoitz
- Gaur, era apartekoz Jesusen Barri Ona zabaltzen urrutira joan diren
misiolarien alde: itxaropenaren argi eta
barritasunaren iturri izan daitezan. Egin dagigun otoitz
- Gure arteko alkar-bizitza hobeagoa izan daiten; alkar entzuteko,
alkar parkatzeko eta alkarri
laguntzeko beti prest egon gaitezala. Egin dagigun otoitz
- Hemen alkartuta gagozanon alde: munduko misiolariei beti laguntzeko
prest egon gaitezela eta ez daigun inoiz ahaztu, lekuanlekuko Plan barrian eskatzen jakun lez. danok garela misiolari izatera daituak. Egin dagigun otoitz
Apalak eta damutuak onartzen dituzun Jauna: erruki zaitez
gugaz eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Domund Egunak dei egiten deusku
misinoei eta misiolariei laguntza emon deiegun otoitz eginez eta dirua emonez.
Eskerrik asko zure esku-zabaltasunagaitik.
(Nahi izan ezkero Jaunartze
ondoren egiteko)
Zatoz, Espiritu Santua, sustatu
gaizuz!
Emoiguzuz zure indar eta goiargia
eremu ezagunetik atara
eta urrinago, harago,
lurreko azken muturreraino
joateko!
Lagundu eiguzu
beste batzukaz batera bizitako
fedearen,
egintza xumeen bitartez eta Zuk
une egokian eta egokitasunez
emondako berbearen bidez
zabaldutako fedearen pozaz
barriro jabetzen.
Jarraitu misiolariak suspertzen,
eta suspertu geu be
harago joan gaitezan
gure otoitz eta maitasunagaz.
Misinoa bizi daigula
izatez garana izateko:
Kristoren eta bere maitasunaren
lekuko.
Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia ospatu dogu. Goazen orain eguneroko bizitzara.
Eta gagozan tokietan eta hartu-emonean
gagozanakaz lekuanlekuko, Jesusen
mezulari izan gaitezala.
"Zoaze
mundo guztira eta iragaggi Barri Ona."
URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - C
DOMUND 2022
Seréis mis testigos - Nire lekuko izango zarete
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on, alkarregaz Eukaristia ospatzera
etorri zareen guztioi:
Eukaristia
Kristo berbiztuagaz eta geure nebarrabakaz bat egiten gaituan elizkizuna da. Ez da, beraz, bakotxak berak bakarrik egiten dauan
otoitza.
Antes de su ascensión al cielo,
Jesús encomienda a sus discípulos la tarea de la evangelización: “Seréis mis testigos”. Reciben la
misión de dar testimonio del Señor en todos los lugares de la tierra con la
fuerza del Espíritu Santo.
El lema del Domund este año, está en
consonancia con el VI. Plan diocesano de Evangelización LEKUANLEKUKO, que recientemente hemos comenzado.
Ser cristiano es dar testimonio del Reino de
Dios con palabras y obras.
Hasi gaitezan abestuz.
Jesusen Eliza Misiolaria gara
DAMU-OTOITZA
Senideok, norberaren mugak eta hutsegiteak Jaungoikoaren
eta bere anai-arreben aurrean autortzen dakiana baino pertsona apalagorik ez
dago. Harroak, ostera, inoren parkamenaren beharrizanik ez dau sentitzen. Zein
da gure jarrera? Fariseoarena ala zergalariarena?
- Jesus Jauna,
behartsuen oihua entzun eta euren
alde jokatzen dozuna. E. J.
- Jesus Jauna, gure bihotz barruak eta gure fariseokeriak
ondo ezagutzen dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, bihotz apalak eta damutuak osatzen
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 35, 15b-17. 20-22a:
Jaungoikoak
guztiak maite ditu. Eta, inogaz bereizkuntzarik egitekotan, behartsuak eta zapalduak maitatzen ditu era
berezian.
Un sabio del antiguo Israel nos explicará, cómo
actúa Dios, qué es lo que quiere y lo
que rechaza.
Erantzun-Salmoa:
33. Salmoa
Goratu dagigun,
behartsuak eta zapalduak, era berezian maitatzen dituan, gure Jainkoa.
El salmo respira un agradecimiento cordial por el amor
que Dios muestra a sus fieles.
“Txastau egizue ta ikusi ze samur dan Jauna"
2 Tm 4, 6-8. 16-18:
Pablo katigu dago Ebanjelioa iragarteagaik. Bere
zintzotasun horren barri emoten deutso bere ikasle Timoteori kartzelatik. Uste
osoz aitatzen ditu bere itxaropenak eta irabaziak.
Pablo apóstol
encarcelado en Roma, vuelve los ojos hacia atrás y hace un resumen lleno de fe.
Confía en Jesucristo, que le llamó para hacerle apóstol suyo.
Lk 18, 9-14:
Fariseoaren eta zergalariaren ipuina entzungo dogu orain
Jesusen ahotik. Onartu dagigun pozik, Jainkoak bere seme-alaba apalei deutsen
errukiaren barriona. Zutunduta, "Aleluia"
abestu dagigun.
El que cree en Dios, sabe que necesita una conversión
constante. Sólo Dios es bueno, nosotros necesitamos sentirnos perdonados.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, "behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen
ditu eta ez dau onik Jaungoikoagana heldu arte", entzun dogu lehenengo
irakurgaian. Ebanjelioko zergalariak lez, apaltasunez otoitz egin dagigun,
entzunak izan gaitezan:
- Elizearen alde: Mundu zabalean Jesukristoren lekuko izan daiten. Egin dagigun otoitz
- Hoy, recordamos de forma especial a quienes se han ido a tierras
lejanas a anunciar la Buena Nueva de Jesús: que el Espíritu anime su entrega al
servicio de los más necesitados. Egin dagigun otoitz
- Para que todos los pueblos del mundo se renueven,
creando nuevas formas de vida y se logre la fraternidad universal. Egin dagigun
otoitz
- Hemen alkartuta gagozanon alde: munduko misiolariei beti laguntzeko
prest egon gaitezela eta ez daigun inoiz ahaztu, lekuanlekuko Plan barrian eskatzen jakun lez. danok garela misiolari izatera
daituak. Egin dagigun otoitz
Apalak eta damutuak onartzen dituzun Jauna: erruki zaitez
gugaz eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
MONICIÓN A LA COLECTA
La
Jornada del Domund nos invita a sostener la misión y a los misioneros y
misioneras con nuestra oración y también con nuestra colaboración económica.
Gracias por vuestro compartir.
(Después
de la comunión)
Ven,
Espíritu Santo, ¡muévenos!
Danos
tu fuerza y tu inspiración
para
salir del terreno conocido
e
ir más lejos, más allá,
¡hasta
el confín de la tierra!
Llévanos
a redescubrir
la
alegría de la fe compartida,
comunicada
con las obras sencillas
y
con esa palabra justa que Tú das
en
el momento preciso
y
en el modo apropiado.
Sigue
moviendo a los misioneros,
y
muévenos también a nosotros
a
ir más allá con nuestra oración
y
con nuestra caridad.
Haznos
vivir la misión
para
ser lo que realmente somos:
testigos
de Cristo y de su amor.
Amén.
AZKEN AGURRA
Eukaristia ospatu dogu. Goazen orain eguneroko bizitzara.
Eta gagozan tokietan eta hartu-emonean
gagozanakaz lekuanlekuko, Jesusen
mezulari izan gaitezala.
Que allí donde nos encontramos y con quienes nos
encontramos seamos testigos de la Buena
Noticia que se nos da en Jesús.
Con la bendición de Dios.
"Zoaze
mundo guztira eta iragaggi Barri Ona."
No hay comentarios:
Publicar un comentario