Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, alkarregaz Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Eukaristia
Kristo berbiztuagaz eta geure nebarrabakaz bat egiten gaituan elizkizuna da. Ez da, beraz, bakotxak berak bakarrik egiten dauan
otoitza.
Hasi gaitezan abestuz.
Goazen alkarturik
DAMU-OTOITZA
Senideok, norberaren mugak eta hutsegiteak Jaungoikoaren eta bere anai-arreben aurrean autortzen dakiana baino pertsona apalagorik ez dago. Harroak, ostera, inoren parkamenaren beharrizanik ez dau sentitzen. Zein da gure jarrera? Fariseoarena ala zergalariarena?
- Jesus Jauna, behartsuen oihua entzun eta euren alde jokatzen dozuna. E. J.
- Jesus Jauna, gure bihotz barruak eta gure fariseokeriak ondo ezagutzen dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, bihotz apalak eta damutuak osatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 35, 15b-17. 20-22a:
Jaungoikoak guztiak maite ditu. Eta, inogaz bereizkuntzarik egitekotan, behartsuak eta zapalduak maitatzen ditu era berezian.
Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa
Goratu dagigun, behartsuak eta zapalduak, era berezian maitatzen dituan, gure Jainkoa.
"Txastau egizue ta ikusi ze samur dan Jauna"
2 Tm 4, 6-8. 16-18:
Pablo katigu dago Ebanjelioa iragarteagaik. Bere zintzotasun horren barri emoten deutso bere ikasle Timoteori kartzelatik. Uste osoz aitatzen ditu bere itxaropenak eta irabaziak.
Lk 18, 9-14:
Fariseoaren eta zergalariaren ipuina entzungo dogu orain Jesusen ahotik. Onartu dagigun pozik, Jainkoak bere seme-alaba apalei deutsen errukiaren barriona.
"Aleluia" abestuz gertatu gaitezan Jaunaren Barri Ona entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, "behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen ditu eta ez dau onik Jaungoikoagana heldu arte", entzun dogu lehenengo irakurgaian. Ebanjelioko zergalariak lez, apaltasunez otoitz egin dagigun, entzunak izan gaitezan:
- Elizearen alde: Mundu zabalean Jesukristoren lekuko izan daiten. Egin dagigun otoitz
- Gure arteko alkar-bizitza hobeagoa izan daiten; alkar entzuteko, alkar parkatzeko eta alkarri laguntzeko beti prest egon gaitezala. Egin dagigun otoitz
- Bermeoko kristau-alkartearen alde; gure parrokietan ALKARTE zentzua sendotu daiten. Beti Jesus jarri dagigun gure alkartearen erdi-erdian. Egin daigun otoitz .
Apalak eta damutuak onartzen dituzun Jauna: erruki zaitez gugaz eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Zapatuan Domusantu eguna. Mezak 12etan Santa Eufemian eta arrastiko 5etan Kanposantuan
Domekean Hildako Guztien Oroipena. Mezak 12etan Santa Eufemian eta arrastiko 5etan Kanposantuan
AZKEN AGURRA
Eukaristia ospatu dogu. Goazen orain eguneroko bizitzara. Eta gagozan tokietan eta hartu-emonean gagozanakaz lekuanlekuko, Jesusen mezulari izan gaitezala.
"Eskerrik asko Jauna".
URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, alkarregaz Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Eukaristia
Kristo berbiztuagaz eta geure nebarrabakaz bat egiten gaituan elizkizuna da. Ez da, beraz, bakotxak berak bakarrik egiten dauan
otoitza.
Ser cristiano es dar testimonio del Reino de Dios con palabras y obras.
Hasi gaitezan abestuz.
Goazen alkarturik
DAMU-OTOITZA
Senideok, norberaren mugak eta hutsegiteak Jaungoikoaren eta bere anai-arreben aurrean autortzen dakiana baino pertsona apalagorik ez dago. Harroak, ostera, inoren parkamenaren beharrizanik ez dau sentitzen. Zein da gure jarrera? Fariseoarena ala zergalariarena?
- Jesus Jauna, behartsuen oihua entzun eta euren alde jokatzen dozuna. ERRUKI JAUNA.
- Jesus Jauna, gure bihotz barruak eta gure fariseokeriak ondo ezagutzen dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, bihotz apalak eta damutuak osatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 35, 15b-17. 20-22a:
Jaungoikoak guztiak maite ditu. Eta, inogaz bereizkuntzarik egitekotan, behartsuak eta zapalduak maitatzen ditu era berezian.
Un sabio del antiguo Israel nos explicará, cómo
actúa Dios, qué es lo que quiere y lo
que rechaza.
Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa
Goratu dagigun, behartsuak eta zapalduak, era berezian maitatzen dituan, gure Jainkoa.
El salmo respira un agradecimiento cordial por el amor
que Dios muestra a sus fieles.
“Txastau egizue ta ikusi ze samur dan Jauna"
2 Tm 4, 6-8. 16-18:
Pablo katigu dago Ebanjelioa iragarteagaik. Bere zintzotasun horren barri emoten deutso bere ikasle Timoteori kartzelatik. Uste osoz aitatzen ditu bere itxaropenak eta irabaziak.
Pablo apóstol
encarcelado en Roma, vuelve los ojos hacia atrás y hace un resumen lleno de fe.
Confía en Jesucristo, que le llamó para hacerle apóstol suyo.
Lk 18, 9-14:
Fariseoaren eta zergalariaren ipuina entzungo dogu orain Jesusen ahotik. Onartu dagigun pozik, Jainkoak bere seme-alaba apalei deutsen errukiaren barriona. Zutunduta, "Aleluia" abestu dagigun.
El que cree en Dios, sabe que necesita una conversión
constante. Sólo Dios es bueno, nosotros necesitamos sentirnos perdonados.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, "behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen ditu eta ez dau onik Jaungoikoagana heldu arte", entzun dogu lehenengo irakurgaian. Ebanjelioko zergalariak lez, apaltasunez otoitz egin dagigun, entzunak izan gaitezan:
- Elizearen alde: Mundu zabalean Jesukristoren lekuko izan daiten. Egin dagigun otoitz
- Para que todos los pueblos del mundo se renueven, creando nuevas formas de vida y se logre la fraternidad universal. Egin dagigun otoitz
- Sufritzen dagozanen alde; Jaungoikoaren maitasuna eta ingurukoen hurkotasuna itxaropenaren iturri izan daiten eurentzat. Egin daigun otoitz.
- Bermeoko kristau-alkartearen alde; gure parrokietan ALKARTE zentzua sendotu daiten. Beti Jesus jarri dagigun gure alkartearen erdi-erdian. Egin daigun otoitz .
Apalak eta damutuak onartzen dituzun Jauna: erruki zaitez
gugaz eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Zapatuan Domusantu eguna. Mezak 12etan Santa Eufemian eta arrastiko 5etan Kanposantuan
Domekean Hildako Guztien Oroipena. Mezak 12etan Santa Eufemian eta arrastiko 5etan Kanposantuan
AZKEN AGURRA
Eukaristia ospatu dogu. Goazen orain eguneroko bizitzara. Eta gagozan tokietan eta hartu-emonean gagozanakaz lekuanlekuko, Jesusen mezulari izan gaitezala.
Que allí donde nos encontramos y con quienes nos
encontramos seamos testigos de la Buena
Noticia que se nos da en Jesús.
Con la bendición de Dios.
"Eskerrik asko Jauna."


No hay comentarios:
Publicar un comentario