Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - C
«Fedez otoitz egin eta itxaropenean bizi"
Egun on
guztioi:
Hirutasun Guztiz Santuaren eguna ospatutzen dogu.
Hirutasunak zera gogoratzen deusku: Jaungoikoa, bere misteriorik sakonenean,
bere agerkunderik sakonenean, ez dala bakartadea, familia baino.
Jaungoikoa maitasunezko hartu-emona da; Jaungoikoa sortzen gaituan,
senide egiten gaituan, bere Espirituagaz munduan barrena bialtzen gaituan
maitasunezko hartu-emona da.
Gogoan doguz gaur klausurako monje eta monjak. Eleizak esker ona adierazo gura deutso Jainkoari etenbarik otoitzean diharduelako gu guztion alde. Fedez otoitz egin eta itxaropenean bizi.
Guztiok otoitzean
bat eginik, Hirutasun deunaren eguna ospatu dagigun, Aita, Semea eta
Espiritu Santua geure bizitzan onartuaz.
"Zein gozo ta eder dan, guztiok alkartu"
DAMU-OTOITZA
Senideok: autortu daiguzan geure pekatuak, Hirutasun Deunaren misterio santua ospatzeko gai izan gaitezan:
- Jesus Jauna, Aitak gizon-emakume guztiak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren ondoan gure bitarteko zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitagaz eta Espirituagaz batasunean bizi zareana. ERRUKI, JAUNA.
AINTZA
Elizak aspalditik
Hirutasun guztiz santuari abesten deutsan goratzarrea abestu dagigun.
HITZAREN LITURGIA
Es Za 8, 22-31:
Irakurgaia Jaungoikoaren Jakituriari kantu bat da. Lurra
izaten hasi baino lehenago sortua izan zan Jakituria hau Jesusen irudi da.
Erantzun-Salmoa: 8. Salmoa
Ortziaren eta lurraren sortzea eratu eban arkitetoa Jainkoa dala esango deusku erantzun salmoak.
"Zure izena, Jainko Jauna zein eder jatan zeru lur zabal zabalean”
Erm 5, 1-5:
San Paulok esango deusku, Kristok Jaungoiko Aitagaz baketu eta Haren seme-alaba egin gaituala, emon jakun Espiritu Santuaren bitartez.
Jn 16, 12-15:
Jesusek bere Espiritua
agintzen deusku eta Espirituak askatasun osora garoaz eta Beragaz bat eginda
egongo gareala diñosku gaurko ebanjelioak.
"Aleluia"
abestuz, goratu dagigun Jesus gure Jauna.
GURA BADOGU:
1- Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua zu !
Zeru-lurren Egile, bedeinkatua zu !
Guzien Salbatzaile, bedeinkatua zu !
Gure Aita zira ta, bedeinkatua zu ! (bis)
2- Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu !
Gure gatik hil zira, bedeinkatua zu !
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu !
Gure artean zaude, bedeinkatua zu ! (bis)
3- Izpiritu Saindua, bedeinkatua zu !
Bizian bizigarri, bedeinkatua zu !
Poz emaile bikaina, bedeinkatua zu !
Nigarretan pozgarri, bedeinkatua zu ! (bis)
Doinua: https://kantajaunari.eus/kantikak/c-40-bedeinkatua-zu/
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: zuzendu deioguzan gure erreguak maite gaituan eta salbamen osora deitzen gaituan Jaungoiko Aitari:
- Leon Aita Santuaren eta Joseba gotzainaren alde. Jaunaren laguntza izan daien Eleizako pastoral ministerioan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Klausurako lekaide eta lekaimeen alde. Eleizan klausurako bizierarako bokazinoa hartu dabenak, euren otoitzaren eta euren bizitzaren eskaintzaren bitartez, fede eta itxaropenaren argi izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gaixoen eta krisiak astinduta bizi diranen alde. Eurek baino zorte handiagoa dabenen laguntza eta alkartasuna izan daien beti. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde eta gure otoitzean gogoan ditugunen alde: Hirutasun Deunaren antzera, beti alkarren maitasunean bizi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.
Eskerrak Zuri, zeruko Aita, ona zarealako eta Jesukristogan zure betiko maitasuna agertu deuskuzulako. Bialdu eiguzu zure Espiritua, gure bizitza osoa Zuri eskeinitako esker-abesti bihurtu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Oharra: datorren domekan–Gorpuzti- Maitasunaren eta Caritasen
eguna ospatuko dogu.
AZKEN AGURRA
Senideok, gaurko Eukaristia amaitu dogu. Aita, Semea eta Espiritua dan Jaungoiko bakarrak bialdu egiten gaitu. Jaungoikoa goratzea eta guztiei on egitea izan daitela gure ardura nagusia eguneroko bizitzan.
"Eskerrak Jauna bihotz bihotzez."
«Orar con fe, vivir con esperanza»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on
guztioi:
Hirutasun Guztiz Santuaren eguna ospatutzen dogu.
Hirutasunak gogoratzen deusku:
Jaungoikoa, bere misteriorik sakonenean, bere agerkunderik sakonenean, ez dala
bakartadea, familia baino.
A los consagrados en la vida contemplativa, los
monjes y monjas los tenemos muy presentes en esta jornada en la que la Iglesia
agradece a Dios su plegaria constante
por todos nosotros. Son quienes oran con fe y viven con esperanza en el camino sinodal de la Iglesia.
Guztiok otoitzean
bat eginik, Hirutasun deunaren eguna ospatu dagigun, Aita, Semea eta
Espiritu Santua geure bizitzan onartuaz.
"Zein gozo ta
eder dan, guztiok alkartu"
DAMU-OTOITZA
Senideok: autortu daiguzan geure pekatuak, Hirutasun
Deunaren misterio santua ospatzeko gai izan gaitezan:
- Jesus Jauna, Aitak gizon-emakume guztiak salbatzera
bialdua. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren ondoan gure bitarteko
zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitagaz eta Espirituagaz batasunean bizi
zareana. ERRUKI, JAUNA.
AINTZA
Elizak aspalditik
Hirutasun guztiz santuari abesten deutsan goratzarrea abestu dagigun.
HITZAREN LITURGIA
Es Za 8, 22-31:
Lehenengo irakurgaia Jaungoikoaren Jakituriari kantu bat
da. Lurra izaten hasi baino lehenago sortua izan zan Jakituria hau Jesusen
irudi da.
El autor de este libro elogia
y alaba la sabiduría de Dios, que ha creado un mundo maravilloso para nosotros.
Erantzun-Salmoa: 8. Salmoa
Ortziaren eta lurraren sortzea eratu
eban arkitetoa Jainkoa dala esango deusku erantzun salmoak.
El creyente ve en la creación la
mano amorosa de Dios. Él es fuente de vida. Cantémosle con gratitud y amor.
"Zure izena, Jainko Jauna zein eder jatan zeru lur zabal
zabalean”
Erm 5, 1-5:
San Paulok esango deusku, Kristok Jaungoiko Aitagaz
baketu eta Haren seme-alaba egin gaituala, emon jakun Espiritu Santuaren
bitartez.
En esta lectura escuchamos este cántico a la salvación
que Dios nos ha dado, por Jesucristo y en el espíritu Santo.
Jn 16, 12-15:
Jesusek bere Espiritua
agintzen deusku eta Espirituak askatasun osora garoaz eta Beragaz bat eginda
egongo gareala diñosku gaurko ebanjelioak.
Jesús, el enviado del Padre, promete enviarnos su
Espíritu, para que sigamos su misión en el mundo.
"Aleluia" abestuz, goratu
dagigun Jesus gure Jauna.
GURA BADOGU:
1- Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua zu !
Zeru-lurren Egile, bedeinkatua zu !
Guzien Salbatzaile, bedeinkatua zu !
Gure Aita zira ta, bedeinkatua zu ! (bis)
2- Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu !
Gure gatik hil zira, bedeinkatua zu !
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu !
Gure artean zaude, bedeinkatua zu ! (bis)
3- Izpiritu Saindua, bedeinkatua zu !
Bizian bizigarri, bedeinkatua zu !
Poz emaile bikaina, bedeinkatua zu !
Nigarretan pozgarri, bedeinkatua zu ! (bis)
Doinua: https://kantajaunari.eus/kantikak/c-40-bedeinkatua-zu/
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: zuzendu deioguzan gure erreguak maite gaituan
eta salbamen osora deitzen gaituan Jaungoiko Aitari:
- Leon Aita Santuaren
eta Joseba gotzainaren alde. Jaunaren
laguntza izan daien Eleizako pastoral ministerioan. Eskatu deiogun Jaunari.
. Por los hermanos y hermanas que han recibido en la
Iglesia la vocación contemplativa, para que, con su oración y esperanza sean luz en el camino sinodal de la Iglesia. Eskatu deiogun Jaunari.
Por los
pobres, para que nunca les falte la
ayuda de todos nosotros, que vivimos en
la abundancia y seamos capaces de construir un mundo sin tanta
desigualdad. Eskatu deiogun Jaunari.
.
- Gu guztion alde eta gure
otoitzean gogoan ditugunen alde: Hirutasun Deunaren antzera, beti alkarren
maitasunean bizi gaitezala Eskatu
deiogun Jaunari.
Eskerrak Zuri, zeruko Aita, ona zarealako eta
Jesukristogan zure betiko maitasuna agertu deuskuzulako. Bialdu eiguzu zure
Espiritua, gure bizitza osoa Zuri eskeinitako esker-abesti bihurtu dagigun.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Aviso:
El próximo domingo ―Corpus Christi- es Día de Caridad y Jornada de Cáritas.
AZKEN AGURRA
Senideok, gaurko Eukaristia amaitu dogu. Aita, Semea eta
Espiritua dan Jaungoiko bakarrak bialdu egiten gaitu. Jaungoikoa goratzea eta
guztiei on egitea izan daitela gure ardura nagusia eguneroko bizitzan.
Que en todos los caminos de la vida, el Señor nos bendiga
y nos guarde. Que vuelva su mirada sobre nosotros y nos conceda la paz.
"Eskerrak Jauna
bihotz bihotzez."
No hay comentarios:
Publicar un comentario