Abenduko izarrak

martes, 22 de octubre de 2024

Urtean zeharreko 30. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.



                                  

                                                                                              URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on,  Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:

 

            Domekero egiten dogun batzarrean, Jesusek hil bezperan egin ebana barriztatzen dogu. Azken Afarian itzi euskuzan Ogian eta Ardauan bere burua eskeintzen euskun; hurrengo egunean gugaitik emongo eban biziaren ezaugarri eta oroipen ziran. Horregaitik, Eukaristia ospatzen dogun bakotxean, Jesusek lez maitatzera eta zerbitzera dei egiten jaku.

 

            Emon deiogun hasierea gure Meza santuari, "Bihotz batez alkarturik..." abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: benetako damutasunez eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena eta bere grazia:

 

            - Jesus Jauna, itsuen begiak zabaltzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, beti parkatzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Jr 31, 7-9:

 

            Israeldarrak lurra jota dagoz: Eliza nagusia eta Jerusalen osoa apurtuta gelditu dira eta jentea atzerrira bialdua. Baina Jaungoikoak ez ditu ahaztu eta bere herria salbauko dau.

 

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

 

            Israeldarrak erbestetik euren lurraldera etorterakoan, esker-onezko abestiak abestuten dabez. Eurekin batera, goratu dagigun gure Jainkoa.   

 

"Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."

 

Eb 5, 1-6:

 

            Ebertarrei egindako idazkian, Kristo Abade Nagusi lez agertzen jaku. Beragan alkartu ditu gizonen makaltasuna eta Jaungoikoaren indar salbatzailea.

 

 

 

Mk 10, 46b-52:

 

            Sinisten dauanak argi ikusiko dau Jesusen bidea dala onena eta Berari jarraituko deutso. Horixe egin eban Ebanjelioko itsuak.  "Aleluia" abestuz, goratu dagigun Jauna.


GURA BADOGU: Itsuak ikusi amets

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: gizon-emakume guztientzat argia eta bizia dan Jesusegaz alkartuta, Jaungoiko gure Aitari otoitz egin deiogun:

 

            - Eliza osotzen dogun guztion alde: gure neba-arreben aurrean fedearen eta itxaropenaren testigu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Gaixorik, itsututa eta itxaropen barik bizi diranen alde: gorputzeko osasuna, bihotzeko argia eta bizitzeko gogoa emongo deutsen lagunak izan dagiezan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Munduko pakearen alde, batez ere gerran bizi diren herrialdeen alde. Pakea lortzeko bideak bilatu dagiezala eta euren bihotzen sortu daitela alkar ulertzeko egarria. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            - Gu guztion alde: fedearen poza biziz, geure ingurukoentzat argi izan gaitezan.                ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Aita ona, entzun gure eskariak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OHARRAK

Aste honetan Domusantu Jaia. Mezea edo ospakizuna ...... 

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristi honetan, ebanjelioko itsua lez, Jaunagaz alkartu gara. Hemendik kanpora ere Beragaz bizi gaitezala eta Ebanjelioa zabaltzeaz arduratu gaitezala.

 

            "Batzarretik bizitzara."






                              

                 URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on,  Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:

 

            Domekero egiten dogun batzarrean, Jesusek hil bezperan egin ebana barriztatzen dogu. Azken Afarian itzi euskuzan Ogian eta Ardauan bere burua eskeintzen euskun; hurrengo egunean gugaitik emongo eban biziaren ezaugarri eta oroipen ziran. Horregaitik, Eukaristia ospatzen dogun bakotxean, Jesusek lez maitatzera eta zerbitzera dei egiten jaku, heriotzaraino zerbitzera eta maitatzera.

            La Palabra que nosotros escuchamos, y el Pan que partimos en la mesa del altar, debe  llegar a todos los pueblos.

            Al igual que el ciego de Jericó empezó a ver, al escuchar la palabra de Jesús, que todos los hombres y mujeres, escuchen esa palabra salvadora y lleguen a la luz de la fe.

 

            Emon deiogun hasierea Eukaristiari, "Bihotz batez alkarturik..." abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: benetako damutasunez eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena eta bere grazia:

 

            - Jesus Jauna, itsuen begiak zabaltzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, beti parkatzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jr 31, 7-9:

 

            Israeldarrak lurra jota dagoz: Eliza nagusia eta Jerusalen osoa apurtuta gelditu dira eta jentea atzerrira bialdua. Baina Jaungoikoak ez ditu ahaztu eta bere herria salbauko dau.

            El profeta canta un canto de alegría, porque termina el exilio para su pueblo y vuelve a su tierra.

 

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

            Israeldarrak erbestetik euren lurraldera etorterakoan, esker-onezko abestiak abestuten dabez. Eurekin batera, goratu dagigun gure Jainkoa.   

            Para los desterrados en Babilonia el regreso a la patria fue algo tan inesperado que pareció un sueño. Tal maravilla de Dios llenó a los fieles de confianza y de alegría.

 

"Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."

 

Eb 5, 1-6:

 

            Ebertarrei egindako idazkian, Kristo Abade Nagusi lez agertzen jaku. Beragan alkartu ditu gizonen makaltasuna eta Jaungoikoaren indar salbatzailea.

            Jesús es el Sacerdote eterno que une a la humanidad con Dios y nos ofrece la salvación.

 

Mk 10, 46b-52:

 

            Al devolverle la vista al ciego de Jericó, Jesús se manifiesta como el Señor trascendente que responde al grito de la fe y anima a cada uno a seguirle, como discípulo.

            Sinisten dauanak argi ikusiko dau Jesusen bidea dala onena eta Berari jarraituko deutso. Horixe egin eban Ebanjelioko itsuak.  "Aleluia" abestuz, goratu dagigun Jauna.

 GURA BADOGU: Itsuak ikusi amets





JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: gizon-emakume guztientzat argia eta bizia dan Jesusegaz alkartuta, Jaungoiko gure Aitari otoitz egin deiogun:

 

            - Eliza osoaren alde, kristau guztien alde: gure anai-arreben aurrean fedearen eta itxaropenaren testigu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Gaixorik, itsututa eta itxaropen barik bizi diranen alde: gorputzeko osasuna, bihotzeko argia eta bizitzeko gogoa emongo deutsen lagunak izan dagiezan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por nuestro mundo tan revuelto y conflictivo, para que la paz anide en el corazón de todas las personas y desaparezca el desamor, la guerra y la violencia.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            - Por nuestra comunidad parroquial, para que sepamos acoger y valorar a las personas que desde su pobreza y limitación gritan a nuestra vida cómoda e insolidaria.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Aita ona, entzun gure eskariak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


 OHARRAK

Aste honetan Domusantu Jaia. Mezea edo ospakizuna ...... 

 

AZKEN AGURRA

 

            Meza santu honetan, ebanjelioko itsua lez, Jaunagaz alkartu gara. Hemendik kanpora ere Beragaz bizi gaitezala eta Ebanjelioa zabaltzeaz arduratu gaitezala.

            Iluminados con la luz de Cristo, llevemos esa luz a nuestros hermanos y seamos discípulos misioneros.

 

            ".Batzarretik bizitzara"




XXX. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Itsuak eta herrenak pozetan ekarriko ditut.

Jeremias Profetearen liburutik
(Jr 31, 7-9)

Honan berba egiten dau Jaunak:
«Egin oihu pozaren pozez Jakoben herriagaitik,
egin irrintzi herrien buru danagaitik.
Egin oihu, goratu Jauna, esanez:
"Salbatu dau Jaunak bere herria,
Israelen bizirik geldituak".
Begira, iparraldetik ekarriko ditut,
lurreko azken mugetatik batuko.
Jentetza izugarria bihurtuko da:
horreen artean itsuak ete herrenak,
umedunak eta umea izan barriak batean.
Negar eta otoitz artean ekarriko ditut.
Ondo ureztaturiko ibarretan zehar eroango ditut,
estropezurik egingo ez daben bide zelaiak zehar.
Aita izango naz Israelentzat,
nire lehen-seme izango da bera».

Erantzun-salmoa
(125, 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6)

Gugaz handikiro jokatu da Jau:
Hau da poza daukaguna.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartean,
bagengozan amets-antzean.
Orduan bete jakun ahoa barrez,
gure mihina goratzarrez.

Atzerrietan orduan esan eben:
“Jauna handikiro kokatu dabe”.
Gugaz handikiro jokatu da Jauna:
hau da poza daukaguna!

Bihurtu, Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Malkoz erein baeben,
pozez batuko dabe.

Haruntzakoan hor doaz negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira honuntzakoan,
gari-azaoak eskutan.

Abade zara zu betiko,
Melkisedeken sailean.

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 5, 1-6)

    Abade nagusia gizonen artetik hartutakoa eta Jainkoaren aurrean gizon-emakumeen ordezkari izateko jarritakoa izaten da, pekatuakaitik emoitzak eta opariak eskeintzeko.
    Badaki ezjakin eta okerbideratuez errukitzen, bera ere giza makaltasunez inguratuta dagoan ezkero. Horregaitik, bere pekatuakaitik ere opariak eskeini behar ditu, herriaren pekatuakaitik lez. Eta ezin dau inork abade nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak deiturik ez bada, Aaron lez.
    Holan, Kristok ere ez eutsan Berak emon bere buruari abade nagusiaren ospea, Jainkoak baino, honan berba egin eutsan-eta:
«Nire Seme zara Zu,
gaur zaitut Nik sortu».
    Beste salmo batean ere hau esaten deutso:
«Abade zara Zu betiko,
Melkisedeken antzera».

Maisu, ikusi dagidala barriro!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 10, 46b-52)

    Aldi haretan, Jesusek bere ikasleekin eta jentetza handiagaz Jerikotik urtetean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean egoan bide-ertzean jesarrita. Jesus Nazaretarra zala jakitean, deadarka hasi zan: « Daviden Seme, Jesus, erruki zakidaz!» Askok gogor egiten eutsoen isilarazoteko; baina harek areago egiten eban oihu: «Daviden Seme, erruki zakidaz!»
    Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu eban. Deitu eutsen, esanez: «Izan bihotz! Jagi, heuri deika ziharduk». Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusegana joan zan. Jesusek itaundu eutsan: «Zer gura dozu Nik zuri egitea?» Itsuak erantzun: «Barriro ikustea, Maisu!» Jesusek esan eutsan: «Zoaz, zeure sinesmenak osatu zaitu». Une berean ikusmena berreskuratu eban, eta Jesusen ondoren joian bidean.


No hay comentarios: