Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on,
Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Domekero egiten dogun batzarrean, Jesusek hil bezperan
egin ebana barriztatzen dogu. Azken Afarian itzi euskuzan Ogian eta Ardauan
bere burua eskeintzen euskun; hurrengo egunean gugaitik emongo eban biziaren
ezaugarri eta oroipen ziran. Horregaitik, Eukaristia ospatzen dogun bakotxean,
Jesusek lez maitatzera eta zerbitzera dei egiten jaku.
Emon deiogun hasierea gure Meza santuari, "Bihotz batez alkarturik..."
abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok: benetako damutasunez eskatu daigun
Jaungoikoaren parkamena eta bere grazia:
- Jesus Jauna, itsuen begiak zabaltzen dituzuna.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, beti parkatzen deuskuzuna. ERRUKI,
JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jr 31, 7-9:
Israeldarrak lurra jota dagoz: Eliza nagusia eta
Jerusalen osoa apurtuta gelditu dira eta jentea atzerrira bialdua. Baina
Jaungoikoak ez ditu ahaztu eta bere herria salbauko dau.
Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa
Israeldarrak erbestetik euren lurraldera etorterakoan,
esker-onezko abestiak abestuten dabez. Eurekin batera, goratu dagigun gure
Jainkoa.
"Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."
Eb 5, 1-6:
Ebertarrei egindako idazkian, Kristo Abade Nagusi lez
agertzen jaku. Beragan alkartu ditu gizonen makaltasuna eta Jaungoikoaren indar
salbatzailea.
Mk 10, 46b-52:
Sinisten dauanak argi ikusiko dau Jesusen bidea dala
onena eta Berari jarraituko deutso. Horixe egin eban Ebanjelioko itsuak. "Aleluia"
abestuz, goratu dagigun Jauna.
GURA BADOGU: Itsuak ikusi amets
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gizon-emakume guztientzat argia eta bizia dan
Jesusegaz alkartuta, Jaungoiko gure Aitari otoitz egin deiogun:
- Eliza osotzen dogun guztion alde: gure neba-arreben
aurrean fedearen eta itxaropenaren testigu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Gaixorik, itsututa eta itxaropen barik bizi diranen
alde: gorputzeko osasuna, bihotzeko argia eta bizitzeko gogoa emongo deutsen
lagunak izan dagiezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Munduko pakearen alde, batez ere gerran bizi diren
herrialdeen alde. Pakea lortzeko bideak bilatu dagiezala eta euren bihotzen
sortu daitela alkar ulertzeko egarria. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Gu guztion alde: fedearen poza biziz, geure
ingurukoentzat argi izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, entzun gure eskariak eta isuri zure maitasuna
mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
Aste honetan Domusantu Jaia. Mezea edo ospakizuna ......
AZKEN AGURRA
Eukaristi honetan, ebanjelioko itsua lez, Jaunagaz
alkartu gara. Hemendik kanpora ere Beragaz bizi gaitezala eta Ebanjelioa
zabaltzeaz arduratu gaitezala.
"Batzarretik
bizitzara."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on,
Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Domekero egiten dogun batzarrean, Jesusek hil bezperan
egin ebana barriztatzen dogu. Azken Afarian itzi euskuzan Ogian eta Ardauan
bere burua eskeintzen euskun; hurrengo egunean gugaitik emongo eban biziaren
ezaugarri eta oroipen ziran. Horregaitik, Eukaristia ospatzen dogun bakotxean,
Jesusek lez maitatzera eta zerbitzera dei egiten jaku, heriotzaraino zerbitzera
eta maitatzera.
La Palabra que nosotros escuchamos, y el Pan que partimos
en la mesa del altar, debe llegar a
todos los pueblos.
Al igual que el ciego de Jericó empezó a ver, al escuchar
la palabra de Jesús, que todos los hombres y mujeres, escuchen esa palabra
salvadora y lleguen a la luz de la fe.
Emon deiogun hasierea Eukaristiari, "Bihotz batez alkarturik..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok: benetako damutasunez eskatu daigun
Jaungoikoaren parkamena eta bere grazia:
- Jesus Jauna, itsuen begiak zabaltzen dituzuna.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, beti parkatzen deuskuzuna. ERRUKI,
JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jr 31, 7-9:
Israeldarrak lurra jota dagoz: Eliza nagusia eta
Jerusalen osoa apurtuta gelditu dira eta jentea atzerrira bialdua. Baina
Jaungoikoak ez ditu ahaztu eta bere herria salbauko dau.
El profeta canta un canto de alegría, porque termina el
exilio para su pueblo y vuelve a su tierra.
Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa
Israeldarrak erbestetik euren lurraldera etorterakoan,
esker-onezko abestiak abestuten dabez. Eurekin batera, goratu dagigun gure
Jainkoa.
Para los desterrados en Babilonia el regreso a la patria
fue algo tan inesperado que pareció un sueño. Tal maravilla de Dios llenó a los
fieles de confianza y de alegría.
"Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."
Eb 5, 1-6:
Ebertarrei egindako idazkian, Kristo Abade Nagusi lez
agertzen jaku. Beragan alkartu ditu gizonen makaltasuna eta Jaungoikoaren indar
salbatzailea.
Jesús es el Sacerdote eterno que une a la humanidad con
Dios y nos ofrece la salvación.
Mk 10, 46b-52:
Al devolverle la vista al ciego de Jericó, Jesús se
manifiesta como el Señor trascendente que responde al grito de la fe y anima a
cada uno a seguirle, como discípulo.
Sinisten dauanak argi ikusiko dau Jesusen bidea dala
onena eta Berari jarraituko deutso. Horixe egin eban Ebanjelioko itsuak. "Aleluia"
abestuz, goratu dagigun Jauna.
GURA BADOGU: Itsuak ikusi amets
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gizon-emakume guztientzat argia eta bizia dan
Jesusegaz alkartuta, Jaungoiko gure Aitari otoitz egin deiogun:
- Eliza osoaren alde, kristau guztien alde: gure
anai-arreben aurrean fedearen eta itxaropenaren testigu izan gaitezan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Gaixorik, itsututa eta itxaropen barik bizi diranen
alde: gorputzeko osasuna, bihotzeko argia eta bizitzeko gogoa emongo deutsen
lagunak izan dagiezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Por nuestro mundo tan revuelto y conflictivo, para que
la paz anide en el corazón de todas las personas y desaparezca el desamor, la
guerra y la violencia. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI
- Por nuestra comunidad parroquial, para que sepamos
acoger y valorar a las personas que desde su pobreza y limitación gritan a
nuestra vida cómoda e insolidaria.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, entzun gure eskariak eta isuri zure maitasuna
mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
Aste honetan Domusantu Jaia. Mezea edo ospakizuna ......
AZKEN AGURRA
Meza santu honetan, ebanjelioko itsua lez, Jaunagaz
alkartu gara. Hemendik kanpora ere Beragaz bizi gaitezala eta Ebanjelioa zabaltzeaz
arduratu gaitezala.
Iluminados con la luz de Cristo, llevemos esa luz a
nuestros hermanos y seamos discípulos misioneros.
".Batzarretik
bizitzara"
No hay comentarios:
Publicar un comentario