Menditik kostara
·············
Abade baten ibilerak
··············
Páginas
Hasiera
Parrokiak
Iragarri / Anunciar
Serbidu / Servir
Alkartean / Comunidad
Bideoak
Ospatu / Celebrar
Erramu domekea
jueves, 13 de octubre de 2011
Beloke eta Baionara joan etorria zeanuriztarrak
Baionako Katedraleko klaustroan
ZEANURIKO ANDRA MARI PARROKIA BELOKEKO AMAREN AURREAN
Hona hemen egun zoragarri baten kronika laburra argazkitan.
53 lagun alkartu gara bidaia zoragarri hau egiteko:
-Belokeko monastegia, Aita Marcel Etchehandy Belokeko lekaidearen eskutik.
-Meza Santua,
-Hamaiketakoa,
-Baionako katedrala, aita Piarres Handiazabal kalonjearen laguntzaz, eta karrikak
-Bazkaria Oiartzuneko jatetxe batean, eta
-Paseoa Hondarribitik.
ZEANURIKO ANDRA MARI PARROKIA
BELOKEKO AMAREN AURREAN
2011-10-12
SARRERA
Egun on guztioi. Gaur Zeanuriko eliztarrak Belokeko Amaren ondora etorri gara otoitzean eta alkartasunean. Bere bendizioa jaso gura dogu Jesusen bidean zintzo irauteko, herrigintzan arduratsu ekin eta gure herrian bake egile izateko.
Jainkoaren guraria, betidanik, gizakia salbatzea izan da. Gizakiaren salbamena Jainkoarekin bat egitean dago.
Beste ezerk ez inork ezin gaitu salbatu, Jainkoak baino.
Jai-giro alaian, hasi eta ospatu daigun Meza santua.
SARRERAKO ABESTIA
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure helburuak eta ametsak beti joaten dira gure egintzak baino urrinago; apaltasun guztiaz autortu daigun geure ezina eta geure pekatua:
- Jesus Jauna, gu salbatzearren Maria Birjinagan
dik
jaio zinana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, heriotza ondoren zeure Ama zerura
ja
so zenduana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, behartsu eta pekatarion itxaro
pe
na zareana. ERRUKI, JAUNA.
OTOITZA
Jainko Jauna,
zeuk eratu dozu zure Semearen Ama
gure Ama eta Zaindari;
emon egiozu zure herriari
haren zaindaritzapean bizi izatea
eta bake iraunkor batez poztea.
Zure Seme Jesukristo...
HITZAREN LITURGIA
Is 7, 10-14:
Jesus jaio baino 700 bat urte lehenago, "Emanuel"-en profezia iragarri eban Isaias profeteak.
"Jaungoikoa gurekin"
izango da Jesus.
Isaias Profetaren liburutik
Egun hareetan, Jaunak hauxe esan eutson Akaz‑i «Eskatu egiozu Jaunari, zeure Jaungoikoari, ezaugarri bat zeuretzat, nahiz lurraren barruan, nahiz zeruen goienean». Eta Akaz‑ek : «Ez deutsat eskatuko, ez dot tentatuko Jauna».
Orduan Isaiasek: «Entzun, Dabiden etxe horrek: Gitxitzat ahal daukazue gizonentzat aspergarri izatea? Jaunarentzat ere aspergarri izan behar ete dozue? Horregaitik, Jaunak berak emongo deutsue ezaugarria. Begira, birjinea seindun dago, eta semea izango dau; Emmanuel ipiniko deutso izena, hau da: "Jaungoikoa gugaz"».
Erantzun-Salmoa:
23. Salmoa
Salmo honetan, Jainkoaren toki santura sartzeko behar diran baldintzak, azaltzen ditu fededun batek.
"Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti”
-Jaunarena da lurra eta lurra beteten dabenak,
lurbira eta bertan bizi diranak.
Harek emon deutsoz itsasoak oinarri,
eta ibaiak sendogarri.
- Jaunaren mendira nork igongo?
Haren toki santuan nor egongo?
Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituana,
uskerietara joten ez dauana.
Mt 1, 18-24:
Lehenengo irakurgaian entzun ditugun berbak, Mariagan beteko dira. Mariaren sabelean haragi egingo da Jaungoikoaren Semea.
Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Jesukristoren jaiotzea onan izan zan: Jesusen ama Maria, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoala, alkarregaz bizi izan baino lehen, seindun aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez. Haren senar Josek, gizon zintzoa zalako eta bere emaztea ez ebalako salatu nahi, ixilka itzi eta joatea erabagi eban.
Baina, asmo hori gogoan erabilala, Jaungoikoaren aingerua agertu jakon amesetan, eta esan eutson: «Dabiden seme Jose, ez izan bildurrik, Maria zure emaztea etxean artzeko; sabelean daroan umea Espiritu Santuagandik dator‑eta. Semea izango dau, eta zuk Jesus ezarriko deutsazu izena, horrek salbauko daualako bere herria pekatuetatik».
Guzti hau jazo zan, Jaunak profetaren ahoz esandakoa bete zedin:
«Begira, birjineak sabelean sortu
eta semea izango dau,
eta Emmanuel ezarriko deutsoe izena,
hau da, «Jaungoikoa gugaz».
Jaunak esana!
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Maria Jaungoikoaren ondoan gure alde daukagula jakinik, zuzendu deioguzan geure eskariak Aitari:
- Eleizearen alde: Mariaren antzera, gaurko munduan, itxaropenaren ezaugarri izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Geisoen eta behartsuen alde, espetxeratuen eta erbesteratuen alde, bakarrik eta nahigabe artean bizi diranen alde: euren ingurukoen maitasuna eta zeruko Amaren laguntza gozau dagiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure Zeanuriko herriaren alde eta Belokeko benidatarren alde: alaitasunean, solidaritzan eta bakean bizitzeko guztiok ahalegindu gaitezan eta horretarako Zeruko Amaren laguntza izan daigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Gure famili, gure lagun eta gu guztion alde: Jaungoikoak bere maitasunean eta zeruaren itxaropenean zaindu gagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko gure Jauna, ezarri egizu gure bihotzetan Andra Mariaren esker onezko kantua; Zuk guretzat egunero egiten dituzun miragarriak eskertzen jakin dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OPARI-GAINEKOA
Zure ontasunak, Jauna,
Zeanuriko parrokiko
eta Belloc monastegiko
Andra Mariaren
Zaindari dogun
zure Semearen Amaren laguntzak
egin dagiela opari hau
garapenaren eta bakearen erakarle
bai guretzat eta baita gure herriarentzat ere.
Jesukristo.
ANDRA MARIAREN IV. PREFAZIOA
Andra Maria, poztasunaren eta itxaropenaren ezaugarri
A/. Jauna zuekin.
E/. Eta zure espirituarekin.
A/. Gora bihotzak.
E/. Jaunagan daukaguz.
A/. Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E/. Egoki da eta zuzen.
Egoki da, bai, Zuri eskerrak emotea,
ona da zure aintza gorestea,
Aita guztiz santu,
Jaungoiko ahalguztidun betikoa.
Goretsia Zu, eta bedeinkatua,
Jesukristo zeure Semearen bitartez,
Andra Maria Birjina dohatsuaren jaiegun (oroipen) honetan.
Beronek, zure mirabe apal izanik,
zure hitza entzun eta bere bihotzean gorde eban;
erospen-misterioan miragarriro bat eginik,
otoitzean iraun eban apostoluekin,
Espiritu Santuaren zain egozan bitartean,
eta orain argi egiten deusku gure bidean
poztasunaren eta itxaropenaren ezaugarri izanez.
Zure ontasunaren dohain honengaitik,
aingeru eta santuekin batean,
zure goralpenak (esaten) abesten ditugu:
SANTU, SANTU, SANTUA,
DIRAN GUZTIEN JAINKO JAUNA.
ZERU-LURRAK BETERIK DAUKAZ ZURE DISTIRAK.
HOSANNA ZERU GOIENETAN!
BEDEINKATUA JAUNAREN IZENEAN DATORRENA.
HOSANNA ZERU GOIENETAN!
AZKEN OTOITZA
Jainko ahalguztiduna, sendotu gagizuz
Mariaren jai egun honetan
ospatu ditugun misterio honeen sinismenean,
eta Birjiña Mariagandik jaiotako
Zure Seme Jesukristo
Jainko eta benetako gizon autortzen dogun ezkero,
emoiguzu bere mezulari ta autorle izatea lurrean
eta zeruko pozetara heldu ahal izatea. Jesukristo.
AZKEN AGURRA
Mariaren Jaia ospatu dogu. Zeruko Amari geure maitasuna eta esker ona agertu deutsaguz. Berak gorde gagizala bere babespean eta zaindu dagiala gure herria.
Entrada más reciente
Entrada antigua
Inicio
Ver versión para móviles