Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
ABENDU-ALDIKO IV. DOMEKEA – A
Gabonetako kanpaina:”Bizi batera. Navidad en comunidad"
LAgundu alkar LA eucaristía como hogar
SARRERAKO OHARRA
Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Gabonak atarian doguz eta Abendu aldiko azken domeka
honetan Maria itxaropenaren Amabirjinari begiratzeko esaten jaku. Berak
erakutsiko deusku Jaunari entzuten, Beragaz egoten, Bera maitatzen eta Berari
harrerea egiten.
Domeka honetan, Gabon atarian, Caritas hurreratzen jaku mezu
honegaz: ”Bizi batera. Navidad en comunidad" Kristau izanda, Gabonak
beste era batera bizi behar doguzala gogoratzen jaku; ez etxeak argiz apaindurik
bakarrik, baizik gizatasunez, beharrizanean dagoenari eskutik helduz eta zerbitzatuz.
Alkarregaz abestuz hasi daigun Berbearen eta Eukaristiaren ogiaren indarra emongo deuskun ospakizuna.
Kanta daigun guztiok bihotza betean…
A ABADEAREN AGURRAEAREN AGURRA
Jaungoiko gure Aitaren
eta Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea zuekin.
KOROAREN ZEINUA ETA DAMU OTOITZA
ROAREN ZEINUA ETA
DAMU OTOITZA
Laugarren
kandela biztean Maria gure Amagan pentsatuko dogu. Inork ez dau sekula berak
baino maitasun handiagoz itxaron
Salbatzailea. Geuk ere horrelaxe prestatu gura dogu geure bihotza:
Gabon atarian, azken kandela bizten dan bitartean, oihukatu dagigun, Jauna, gu salbatzera datorrela eskatuz.
LAgundu alkar LA eucaristía como hogar
Zatoz, Jauna, gur salbatzera.
HITZAREN LITURGIA
Is 7, 10-14:
Jesus jaio baino 700 bat urte lehenago,
"Emanuel"-en profezia iragarri eban Isaias profeteak. "Jaungoikoa gurekin" izango da
Jesus.
Erantzun-Salmoa: 23. Salmoa
Salmo honetan, Jainkoaren toki santura sartzeko behar diran baldintzak, azaltzen ditu fededun batek.
"Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena, emoiguzu”
Erm 1, 1-7:
Bere zeregina zein dan agertzen deusku Paulo apostoluak irakurgai honetan: Jesus leku guztietan
ezagutua eta goratua izan daiten, Ebanjelioa iragarri.
Mt 1, 18-24:
Lehenengo irakurgaian entzun ditugun berbak, Mariagan
beteko dira. Mariaren sabelean haragi egingo da Jaungoikoaren Semea.
"Aleluia".
Homili ondoren, gura badogu
Alkartasunaz, alaitasunaz
gure bihotzak jantziaz,
sufritzen daben txiki, apalak
lagundu gogo biziaz,
besarkada bat, irribarrea
emon bekoki argiaz,
zuzentasuna, askatasuna
altzau, jaso errukiaz:
makurtu zara, gugana zatoz
zaran maitasun handiaz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Bat egin dagigun otoitzean, Jaungoikoaren Semeak gizateria osoaren bidea barriztatu dagian.
· Elizea osotzen dogun kristau alkarteen alde, batez ere beharrizanean aurkitzen diranen ZERBITZARI izatera deituak izanik, Jesusen antzera, euren ondoan somatu gagiezala.
Eskatu deiogun Jaunari.
·
Caritasen alde; mundu barria amestu
daien beti eta dei egin deiguen mundu hori egia bihurtu daigun, garan eta
daukaguna banatuz. Eskatu
deiogun Jaunari.
· Gure herriaren alde eta munduko herri guztien alde: gabon jaietan justizia, bakea eta askatasuna loratu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
· Gu guztion alde: Gabonetan ospatuko dogun maitasunezko misterioaren lekuko izan gaitezan besteen aurrean. Eskatu deiogun Jaunari.
Zatoz, Jauna, eta emon zure
kontsolamendua nahigabetuei, zure indarra jarraitu gura deutsugunoi, zure argia
ezagutzen ez zaituen guztiei eta bihotz barria euren norberekerian itxita bizi
diranei. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.

OHARRA DIRU-BATZEARI
Gaur batzen dan dirua Caritasentzat izango da. Laguntza
horren onurak jasoko dabezanen izenean, eskerrikasko guztioi zuon esku zabaltasunagaitik.
PARROKIKO OHARRAK
Eguaztenean otoitzaldia 6etan Santa Eufemian
Familia Meza domekean 12:00etan
Gabon kanten Jaialdia domekean 12:30etan
AZKEN AGURRA
Senideok, Gabon-jaien atean gagoz. Une honetan egoki
jatorku Abendu-aldiaren hasieran esaten genduana gogoratzea: Jaungoikoa etorri
zan eta badator mundura; baina etorriko da geuk izten deutsagun neurrian,
alkarri on egiten ahalegintzen garan neurrian. Mariagaz bat eginik goratu
dagigun gure Jainkoa.
“ Gora ta gora daukat bihotza nik kantari….”
ABENDU-ALDIKO IV. DOMEKEA – A
Gabonetako kanpaina:”Bizi batera. Navidad en comunidad"
LAgundu alkar LA eucaristia como hogar
SARRERAKO OHARRA
Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Gabonak atarian doguz eta Abendu aldiko azken domeka honetan Maria itxaropenaren Amabirjinari begiratzeko esaten jaku. Berak erakutsiko deusku Jaunari entzuten, Beragaz egoten, Bera maitatzen eta Berari harrerea egiten.
Cáritas
se nos acerca este domingo con este mensaje: ”Bizi batera. Navidad en comunidad" Hoy se nos recuerda que como cristian@s estamos llamados a vivir una Navidad
diferente en la que no solo llenemos nuestras casas de luces y encuentros, sino
de humanidad. Como comunidad cristiana tenemos el
reto de crear comunidades sinodales de esperanza.
Alkarregaz abestuz hasi daigun Berbearen eta Eukaristiaren ogiaren indarra
emongo deuskun ospakizuna.
ABADEAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi
zuekin.
KOROAREN ZEINUA
Al encender hoy la cuarta vela, pensamos en María, la Madre. Nadie
esperó con más ansia y amor. Que Ella nos ayude
a acoger al salvador. Una vez más decimos: MARANATHA, VEN SEÑOR!
Tartean abestu: Zatoz, Jauna, gu salbatzera.
HITZAREN LITURGIA
Is 7, 10-14:
Jesus jaio baino 700 bat urte lehenago, "Emanuel"-en profezia iragarri eban Isaias profeteak. "Jaungoikoa gurekin" izango da Jesus.
Toda la esperanza, según el profeta Isaías, está en la
cuna, en un pequeño niño incapaz de hacer daño a nadie.
Erantzun-Salmoa: 23. Salmoa
Salmo honetan, Jainkoaren toki santura sartzeko behar diran baldintzak, azaltzen ditu fededun batek.
En el salmo 23 se nos dirá, qué disposición debemos tener
para entrar en el monte santo de Dios. Es decir, para encontrarnos con El.
"Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena, emoiguzu”
Erm 1, 1-7:
Bere zeregina zein dan agertzen deusku Paulo apostoluak irakurgai honetan: Jesus leku guztietan ezagutua eta goratua izan daiten, Ebanjelioa iragarri.
Pablo apóstol predica, que el Salvador anunciado desde
antiguo por los profetas, es Jesús, el hijo de Dios
Mt 1, 18-24:
Lehenengo irakurgaian entzun ditugun berbak, Mariagan beteko dira. Mariaren sabelean haragi egingo da Jaungoikoaren Semea.
La única colaboración que exige la Palabra de Dios para
hacerse carne es fe y humildad. No es cómodo acercarse a la Palabra de Dios.
María y José, los más cercanos sufrieron; pero fueron fieles y el milagro se
produjo.
"Aleluia".
Homili ondoren, gura badogu
Alkartasunaz, alaitasunaz
gure bihotzak jantziaz,
sufritzen daben txiki, apalak
lagundu gogo biziaz,
besarkada bat, irribarrea
emon bekoki argiaz,
zuzentasuna, askatasuna
altzau, jaso errukiaz:
makurtu zara, gugana zatoz
zaran maitasun handiaz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Salbatzailearen Ama lagun dogula, zuzendu deioguzan gure erreguak behartsuakana hurreratzen dan Jaunari:
· Elizea osotzen dogun kristau alkarteen alde: batez ere beharrizanean aurkitzen diranen ZERBITZARI izatera deituak izanik, Jesusen antzera, euren ondoan somatu gagiezala. Eskatu deiogun Jaunari.
· Por Cáritas, para que desde su convicción de compromiso en el quehacer plural y humanitario, animen a otras personas a encontrar cauces de entrega personal, según sus posibilidades en diversas áreas y necesidades de nuestra iglesia y nuestro pueblo. Eskatu deiogun Jaunari.
· Por quienes tienen poder en el mundo, para que sean modelo de servicio y entrega, especialmente a los excluidos y así sea posible una sociedad más igualitaria. Eskatu deiogun Jaunari.
· Gu guztion alde: Gabonetan ospatuko dogun maitasunezko misterioaren lekuko izan gaitezan gure inguruan. Eskatu deiogun Jaunari.
Zatoz, Jauna, eta emon zure
kontsolamendua nahigabetuei, zure indarra jarraitu gura deutsugunoi, zure argia
ezagutzen ez zaituen guztiei eta bihotz barria euren norberekerian itxita bizi
diranei. Errege bizi zara-ga gizaldi eta gizaldietan.

DIRUA BATZEAREN
AURREKO OHARRA
La colecta de hoy será destinada a Cáritas. Gracias por vuestro compartir.
PARROKIKO OHARRAK
Eguaztenean otoitzaldia 6etan Santa Eufemian
Familia Meza domekean 12:00etan
Gabon kanten Jaialdia domekean 12:30etan
AZKEN AGURRA
Senideok, Gabon-jaien atean gagoz. Une honetan egoki jatorku Abendu-aldiaren hasieran esaten genduana gogoratzea: Jaungoikoa etorri zan eta badator mundura; baina etorriko da geuk izten deutsagun neurrian, alkarri on egiten ahalegintzen garan neurrian.
Al despedirnos sólo nos queda pedirle a Dios nuestro
Padre, que esta fiesta de Navidad vaya cambiando y transformando nuestra vida,
para que podamos construir entre todos un mundo donde quepan, los pobres, los
pequeños, los que sufren.
Junto con María cantemos a nuestro Dios.
“ Gora ta gora daukat bihotza nik kantari…”


No hay comentarios:
Publicar un comentario