Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
ABENDU-ALDIKO III. DOMEKEA - A
DANON ARTEAN EBATZI DAR LA VOZ AL PUEBLO
Egun
on guztioi:
Lehengo domekan bidea alkarregaz egitea eskatzen jakun. Gaur“Gaudete” izena daroan 3. domeka honetan. “Poztu zaiteze beti Jaunagan” dira esaten jakuzan lehenengo berbak., beraz, alaitasunerako deia dakarren eguna da gaurkoa. Hurrean dago-ta Jainko Semearen jaiotza.
Sinodo giroan jarraitzen dogu Abendualdi honetan. Sinodoaren deia pozaldi bat izan da guztiontzta. Gauzatu egin behar dogu. Danonartean ibili, otoitz egin eta ebatzi. Erronka handia. Albiste pozgarria!
Hauxe da gaur, GAUDETE domeka honetan, ospatu nahi doguna. Hasi gaitezan alaitasunez, salbatzera datorren Jainkoari abestuz.
“Alaitasuna lurrean”…
BATZARBURUAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
HIRUGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN
«Indartu egizuez esku indargetuok, esan bihotz-bildurtiei: Gora bihotzak! Ez izan bildurrik!». Isaías profetearen berbakaz, eleizak abenduko hirugarren domekeaz gozatzera deitzen deusku.
Hirugarren kandela bizten dan bitartean abesti bat abestu.
“Zatoz, Jauna, gu salbatzera”
HITZAREN LITURGIA
Is 35, 1-6a. 10:
Lehenengo irakurgai honetan, Isaias profetearen liburuko zati bat irakurriko dogu. Israeldarrak herbestean egozala esandako hitzak dira. Isaiasek hauxe dirautso bere herriari: Jaunaren laguntzaz laister bihurtuko dirala euren aberrira, askatasuna hur dagoala.
Erantzun-Salmoa: 145.salmoa
Abestuko dogun salmo honetan, uste osoa Jainkoagan ipinten dogu, eta gu salbatzera etorri dedilla deika gagoz.
"Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen..."
St 5, 7-10:
Santiago apostoluak esango deuskunez, Jauna laister dator eta itxaropenean sendo iraun behar dogu.
Mt 11, 2-11:
Joan Bateatzailea kartzelara sartu dabe eta Jesus Mesias dan ala ez jakin nahi dau. Jesusek, baietza edo ezetza zuzenean erantzun beharrean, Berak egiten dituan egintzak kontetako esango deutse bialduei.
"Aleluia".
Homili ondoren gura badogu:
Harrokeriak bazter batera
izateko gu garana,
kexuak eta aieneak be
zama eta galga dana,
ondasunak zein ohore gose
oztopoa dogun dana,
aginte gose, besteak menpe
erabiltzeko afana:
hori itxita joango gara
abenduan Zuregana!
HERRI OTOITZA
Pozez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko dituala-ta, egin dagigun otoitz.
Leon Aita Santuaren, Joseba Gotzainaren eta eleiz zerbitzari guztien alde: gizaki guztiei Ebanjelioaren Barri Ona iragartera deituak diran ezkero, hitzez eta egitez bete dagiela euren eginkizuna. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Lurreko herri guztietako agintarien alde: beti guztien onaren alde eginez, pobreen mesedetan ibili daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Saminez bizi diranen alde, fededunok euren ondoan aurkitu gagizala samariar onaren antzera. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Eukaristia ospatzen gagozanon alde, gure inguruan poza, alkartasuna eta Jesusek dakarren Barri Ona zabaltzen saiatu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AZKEN OHARRAK
Datorren domekan Caritasen kanpaina osaptuko dogu Familia Meza giro barruan. Ostean, gura dozuenok, gabon kanten Jaialdia ospatuko dogu gurean.
AZKEN
AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta, orain, elizatik kanpora goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Geure ekintzetatik igarri deiskuela Mesiasen jarraitzaile gareana: geure ingurukoak pozten ahalegindu gaitezala. Agur eta egun on bat igaro dagizuela guztiok.
"Jaun ona, mundua salbatzera..."
ABENDU-ALDIKO III. DOMEKEA – A
DANON ARTEAN EBATZI DAR LA VOZ AL PUEBLO
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi
Lehengo
domekan bidea alkarregaz egitea eskatzen jakun. Gaur“Gaudete” izena daroan 3. domeka honetan. “Poztu
zaiteze beti Jaunagan” dira esaten jakuzan lehenengo berbak.,
beraz, alaitasunerako deia dakarren eguna da gaurkoa. Hurrean dago-ta
Jainko Semearen jaiotza.
Hauxe da gaur, GAUDETE domeka honetan, ospatu nahi doguna. Hasi gaitezan alaitasunez, salbatzera datorren Jainkoari abestuz.
“Alaitasuna lurrean”…
BATZARBURUAREN AGURRA
Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
HIRUGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN
«Indartu egizuez esku indargetuok, esan bihotz-bildurtiei: Gora bihotzak! Ez izan bildurrik!». Isaías profetearen berbakaz, eleizak abenduko hirugarren domekeaz gozatzera deitzen deusku.
Hirugarren kandela bizten dan bitartean abesti bat abestu.
“Zatoz, Jauna, gu salbatzera”
HITZAREN
LITURGIA
Is 35, 1-6a. 10:
Lehenengo irakurgai honetan, Isaias profetearen liburuko zati bat irakurriko dogu. Israeldarrak herbestean egozala esandako hitzak dira. Isaiasek hauxe dirautso bere herriari: Jaunaren laguntzaz laister bihurtuko dirala euren aberrira, askatasuna hur dagoala.
Isaías anuncia a su pueblo
Israel, que con la ayuda de Dios, pronto volverán del destierro
Erantzun-Salmoa: 145.salmoa
Abestuko dogun salmo honetan, uste osoa Jainkoagan ipinten dogu, eta gu salbatzera etorri dedilla deika gagoz.
El salmista canta a Dios creador, fiel, justo y
misericordioso que acude en ayuda de los más necesitados.
"Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen..."
St 5, 7-10:
Santiago apostoluak esango deuskunez, Jauna laister dator eta itxaropenean sendo iraun behar dogu.
“Manteneos firmes,
porque la venida del Señor está cerca”, escucharemos en esta carta de
Santiago. Esperemos con el labrador la lluvia. Dios no falla.
Mt 11, 2-11:
Joan Bateatzailea kartzelara sartu dabe eta Jesus Mesias
dan ala ez jakin nahi dau. Jesusek, baietza edo ezetza zuzenean erantzun
beharrean, Berak egiten dituan egintzak kontetako esango deutse bialduei.
Jesús manifiesta ser el Mesias a través de una vida de
signos: ama, perdona, cura e invita a todos.
"Aleluia"
Homili ondoren gura badogu:
Harrokeriak bazter batera
izateko gu garana,
kexuak eta aieneak be
zama eta galga dana,
ondasunak zein ohore gose
oztopoa dogun dana,
aginte gose, besteak menpe
erabiltzeko afana:
hori itxita joango gara
abenduan Zuregana!
HERRI OTOITZA
Pozez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko dituala-ta, egin dagigun otoitz.
Leon Aita Santuaren, Joseba Gotzainaren eta eleiz zerbitzari guztien alde: gizaki guztiei Ebanjelioaren Barri Ona iragartera deituak diran ezkero, hitzez eta egitez bete dagiela euren eginkizuna. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Por quienes, en medio de la dureza de la vida, saben transmitir a su alrededor esperanza, alegría y confianza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Por las personas que menos tienen, por los que sufren, por los que se sienten marginados, para que en este tiempo de Adviento, seamos solidarios y sepamos compartir lo que somos y tenemos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Eukaristia ospatzen gagozanon alde, gure inguruan poza, alkartasuna eta Jesusek dakarren Barri Ona zabaltzen saiatu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AZKEN OHARRAK
Datorren domekan Caritasen kanpaina osaptuko dogu Familia Meza giro barruan. Ostean, gura dozuenok, gabon kanten Jaialdia ospatuko dogu gurean.
AZKEN
AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta, orain, elizatik kanpora goaz. Ez dagigula ahaztu hemen entzun eta ospatu doguna.
Que a lo largo de la semana sepamos como Jesús vivir en actitud abierta y llena de amor.
Agur eta egun on bat igaro dagizuela guztiok.
"Jaun ona, mundua salbatzera..."


No hay comentarios:
Publicar un comentario