Zoriontasunak
martes, 31 de octubre de 2023
lunes, 30 de octubre de 2023
Elizaren konbertsioan parte hartu Contribuir a la conversión de la Iglesia Jose Antonio Pagola
Ez dira gutxi fedetik urrundu direnak, Elizaren jardueraz eskandalizaturik edo desengainaturik, beraien ustez ez zaiolako leiala ebanjelioari, beraren jokabidea bat ez datorrelako predikatzen duenarekin. Jesusek ere zorrotz kritikatu zituen buruzagi erlijiosoak: «Ez dute egiten esaten dutena». Jesus, ordea, ez zen gelditu horretan. Bila eta denei deika jarraitu zuen Jainkoaren aurrean duinagoa eta erantzukizunezkoagoa den bizierara.
lunes, 23 de octubre de 2023
Ume begiradaz
Aktibitate hau egin daikegu katekesian, eskolan, etxean... Elizbarrutiak aurten begirada bat ipini dau: harrera ona egiten daben alkarteak. Ikusi daigun hori ume begiradaz!
Jainkoaz irrika eta gizakiaz gupida Pasión por Dios y compasión por el ser humano Jose Antonio Pagola
Funtsezkoaz ahazten direnean, erraz murgiltzen dira erlijioak jainkozaletasun eskaseko bidetan edota kasuistika moralean; Jainkoarekin harreman sanoak izateko ezgai bihurtzen dira orduan eta pertsonak larriki kaltetzen ahal dira. Erlijio bakar bat ere ez dago libre arrisku honetatik.
domingo, 22 de octubre de 2023
Familia Ospakizuna Urria: Misioetako arbolea, Fedearen arbolaren erroak
Gernikaldeko herrietako KTko lehen mailako familiak eta Mertzedetako ikastetxekoak batu egin dira fede ospatzeko DOMUND egunaren inguruan. Zeintzuk dira Fedearen Arbolaren erroak? Elizan zehar ezkutatuta egon arren, errez eta bizkor aurkitu dabez gure umeek: Otoitza, Alkartea eta Behartsuak.
Kosnoaga taldea abian
Pista jolasa egin ostean, aldapa gora, Lumoraino heldu da Kosnoaga taldea. Eguraldi ederra eta paraje zoragarria. Iazko taldeari aurten beste batzuk batu jakoz eta orain taldea handitu egin da.
viernes, 20 de octubre de 2023
Familia Ospakizuna domekan 12:00 San Bartolome Mertzeden: Euri edo aterri, gugana etorri!
Udaldiko etenaren ostean, abian da kt, abian de kosnoaga, abian da Bizian Gora eta domekan abiatuko da Familia Ospakizuna San Bartolome Mertzede parrokian, Gernikako Errenteria auzoan.
jueves, 19 de octubre de 2023
Laudate Deum aurkezpena Gernikan
30 lagun inguru batu dira Aita Santuaren exhortazinoaren aurkezpenean. Eliztarrak gain, boluntario ugari: Bizian gora, Caritas, katekistak, alkartezain edo parrokiko ereferenteak, ospatzaileak... Baita mertzediarrak, karmelitak eta frantziskotarrak.
lunes, 16 de octubre de 2023
Jainkoari Jainkoarena A Dios lo que es de Dios Jose Antonio Pagola
Jesusi jarri dioten tranpa ondo pentsatua da: «Zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez?». Ezetz erantzuten badu, Erromaren aurka asaldatzeaz salatu ahalko dute. Ordaintzea onartzen badu, ospea galdurik geldituko da zergek estuturik bizi direnen aurrean, berak hartaraino maite eta defendatzen dituen horien aurrean.
jueves, 12 de octubre de 2023
Palestina Israel Bakearen aldeko otoitza Oración por la paz
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








