«XXI. mendea, 2024. urtea, 50 gatazka armatu baino gehiago mundu osoan, horietako bi oso gertu: Gaza eta Ukraina. Mendea aldatu aurretik esan izan baligute planetako hainbat puntutan gerrek bortizkeria honekin jarraituko zutela, ez genukeen sinetsiko. Baina hemen daude, eta, komunikabideei eta sareei esker, inoiz baino modu hurbilago eta mingarriagoan jarraitu eta senti ditzakegu».
Joserra Senperena musikari eta konpositorearen hitzak dira, eta gerrek pizten dioten kezka bat adierazten dute. Horregatik, gerraren aurka egiteko, Harkaitz Canoren testu bat oinarri duen kantu bat grabatu berri du, zenbait adiskide musikarik lagunduta, bere etxean bertan: Ozenago kantu egin.
Testua: Berria.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario