Harriduraz eta pozarren entzun dabez zeanuriztarrek aurten kandelario lario aspaldiko kantua eta umeen erronda etxez etxe.
Neguko jai giroko jaia da kandelario gure herrian, baina Arratian aspaldi erdi ahaztuta egon da kopla hau eta umeen errondea egiteko ohiturea.
Zeanuriko katekesiko gurasoen ekimenez, gaur barriro entzun dira Eleizondo auzunean aspaldiko koplak. Argiaren Jaia ospatu da lehendabizi parrokian, eta 50 bat ume bedeinkatu dira bertan.
Ondoren, txistulari eta panderuen alaitasunez, etxez etxe joan dira umeak kantan eta eskean. Hemen gozoki batzuk, harago intxaurrak… pozarren emon dabe domeka goiza Zeanurin.
Beraz eta jatorriz, jaia otsailaren bigarrenean ospatzen da, baina Arratiako abade eskasia dala-eta, Zeanurin aurreratu egin dabe jai hau, Neguko jai zikloaren ataria. Ondoren etorriko dira San Blas, Santa Ageda eta aratusteak. Jai guzti honeek udabarriari begira ospatzen ziran aspaldi gure herrietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario