Argazkian ikusten danez, esan lei Aita Santuak
be argi daukala Frackingaren kontrako jarrerea. Eta zer da Frackinga? Askok
jakingo dozue, baina, gaia kokatzearren, hauxe da, labur esanda:
presino
handiko fluido baten bidez, hatxak edo harriak (arbela, esate baterako)
apurtzeko prozesua, gasa lurzorutik aterateko erabilten dana. Hatxetan dagoan
gasa aterateko, lurzoruan beherantz eta zabaletara hainbat kilometroan zuloak
egin, eta hortik, hatxa apurtuteko, ura eta harea nahastuta sartzen dira
presino handiz (%98), eta, horregaz batera, hainbat produktu kimiko (%2). Hatxa
apurtzean, bertan dagoan gasa libretan da, eta gora igoten dau. Gehienbat,
Amerikako Estadu Batuetan erabili da, eta teknika hori erabili dan lekuetan
ikusi diran arazoetatik, honeek dira nabarmenenak: lurpeko eta lurganeko uren
kontaminazinoa, airearen kontaminazinoa, paisajearen aldaketa eta lurrikarak
izateko arriskuak.
Horreek ikusita, benetan be kezkatzeko moduko
gaia dogu frackingarena. Eta Arratian be ikusten dira kartel eta kamiseta
banaka batzuk (ez askorik, gaiaren larritasuna ikusita); izan be, Arratia eta
Gorbeialdea (parke naturala bera) bete-betean sartuta dagoz gobernutik gas
konbentzionala dagoan ikusteko eta, egotekotan, aterateko, emon diran baimen
batzuetan. Hain zuzen be, bagilean hainbat proba egin ziran Orozko eta Arratia
inguruan. Jaurlaritzaren enpresatik, SHESAtik, esaten dabe gas konbentzionala
ete dagoan ikusteko baino ez zirala egin horreek probak, baina susmo zabala dago
ez ete dabilzan inguru honetan frackingaren erabilera bideragarria dan
aztertzen. Ezetz esaten dabe, eta ondo dago hori, baina, badaezpada,
herritarrok itxi daigun argi gure Gorbeia eta Arratian ez dogula onartuko
frackingak dakarren triskantzea.
Ea Aita Santuaren irudi horrek Arratian be
jente gehiago gai larri honen inguruan sensibilizetako balio dauan.
Arratiar bat
Arratia.tk oharra:
Ez da lene aldia Aita Santuak gizarte arazoetako ardurea agertzen dauena. Hona Lampedusa (Italia) herrian emon eban mezaren kronikatxoa etorkinen egoera salatuz:
No hay comentarios:
Publicar un comentario