Abenduko izarrak

viernes, 29 de julio de 2011

Gorbeia 2020 Hildako mendizale eta artzainen gomuta Gorbeian San Inazio meza

Bihar, meza ospatuko da 1.150 metrotik gora. 

Bihar, San Inazio eguna, urtean zehar hildako mendizale eta artzainak gogoratuko dabez Gorbeia mendi-hegalean, 1.150 metrotara, dagoan Igiñako Edurretako Andra Mari ermitan eguerdiko hamabietatik aurrera ospatuko dan Eukaristian. Izurritearen bildurrari fedea gailenduko jako. Ez ahaztu mozala ekartea eta segurtasun tarteak jagotea. Aforo arazorik ez dogu izango.


Ehunka lagun batuko da beste urte batez Gorbeiako Edurretako Andra Mari ermitan bihar, san Inazio eguna. “Oraintsu arte uda sasoian domekero eta jai egiteko egun guztietan meza ospatzen zan; orain zaindari santuaren egunean bakarrik”. 

Ospakizuna eguerdiko hamabietan hasiko da eta, honen ostean. Aurten Zeanuriko udalak barauskarria (ardo zuira gailetakaz) ez deutse eskainiko bertaratutako guztiei, bizi dogun egoerea kontuan harturik. 

Edurretako Andra Mari
 
Eulogio de Gorostiaga Zeanuriko seme eta Areatzako abadeak ondorengoa idatzi eban 1924an ermita honi buruz, Guritzi Arregik Ermitas de Bizkaia berealdiko laneko II. liburukiko 406. orrialdean jasoten dauanez: “Nuestra Señora de la Blanca en Igiñao (Gorbea). Esta (ermita) es reciente; su dedicación se hizo en memoria de otra que hubo en Arraba en tiempos en que funcionó el sanatorio de esta campa”. Zeanurik berez ermitatzat hartzen ez zan kaperaz dihardu; XIX. mendearen amaieran eraiki zan eta joan dan mendearen hasieran bertan behera itzi eben. 

Ermita hau hain txikia zanez eta barruan lagun bi be sartzen ez ziranez, on Benito de Atutxak baimena eskatu eban “txangozaleentzat eta inguru haretan bizi zan jente apalarentzat” leku gehiago eukiko eukean ermita barria jasoteko. 

Zeanurik parrokia bi (Andra Mari eta Ipiñako Santiago) eta hemeretzi ermita ditu gaur egun. Elurretako Ama da altuen –Igiñan- dagoan ermita. Arratiako Elizearen web orrialdea astero eguneratzen da eta inguruko ermitei buruzko barriak emoten ditu.