Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
Errigoitin, Sallobanten, 11:00; Ajurian, 12:30; Ean etab
JOAN BATEATZAILEAREN EGUNA
SARRERA
Egun on guztioi:
Gaur, Eleizako liturjian, Joan Bateatzailearen festa haundia
ospatzen dogu. Bera etorri zan Kristoren aurretik, bideak prestatzera, eta
Jainkoaren erreinua oihukatzera.
Bihotzak zabaldu, bizitzako pausuak onbideratu, bakoitzari
deritxon zeregiña eta bete-beharra ondo eta zuzen bete, eta Jaungoikoa
norberaren esparruan, gunean ondo hartu.
Bat egin daiguzan gure otoitzak, gure ardurak, gure
premiñak, eta Bateatzailearen ohoretan, ospatu daigun gaurko eukaristia.
Abestia : Zein gozo ta
eder dan
DAMU-OTOITZA
Joanek eginiko deia barriro entzuten dogu gaur: bihozbarritu
zaiteze!
Errukiz betea dan Jaunari eskatzen deutsagu:
- Jesus Jauna, on egiten zeurea egin zenduana. Erruki Jauna
- Jesus Jauna, Aitaren esanera bizi izan zinena. Kristo erruki
- Jesus Jauna, Erreinua
prestatzeko gonbidatzen gaituzuna. Erruki Jauna
LEHENENGO IRAKURGAIA - Isaias 49, 1-3; 5, 6-7
Jainkoak deitzen dautso bakotxari, eta emoten deutso eginkizun bat,
betebehar bat. Joan Bateatzailea Jesusen aurrelaria izan zan.
Erantzun Salmoa 138
Esker onezko
abestia dogu, Jainkoak gurekautan daukan ekimenaren sakontasuna ezagutzera garoaz.
Jaunaren Hitza, gure argia, gure bidea, gure bizia.
EBANJELIOA – Lukas 1, 57…
Jainkoa beti dago presente
bakoitzaren bizitzan. Maite gaitu, eta
Berak bialtzen gaitu. Ze haundia dan, beren esanetara etorri, eta bizitza
maitasunez bete.
HERRI OTOITZA
Betidanik deitu deuskun Jainkoari, otoitz dagiogun, gure
alde, eta munduko gizon-emakume guztien alde:
- Eleizaren alde: Kristoren bideak prestau dagizan, eta
egiaren autormena bildur
barik emon dagian. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI
- Bateatzaileak hitzez eta bizitzaz, damu-bidea erakutsi
euskun; itzuli gure bihotzak, zure
erreinuko bideetara. ESKATU DEIOGUN JAUNARI .
- Gaur egun ere PROFETAK behar ditugu: Eleizan eta munduan
zapalduak diranen egoerak salatu eta bardintasunaren eta anaitasunaren alde
bultzatu gaizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI .
- Otoitzean alkartu garanon alde: Joan Bateatzaileari
jarraituz, Kristo Jaunarekin alkartzeko bidea erakutsi deiegun gure ingurukoei.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI .
Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon
egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AMAIERA
Eukaristi honetan parte hartu dogunok, izan daigula poza eta
adorea, Jainkoaren eta gizakien aurrean zuzen jokatzeko. Izan gaitezen
Ebanjelioaren mezulariak, batez ere gure bizitzako egintzekaz. Jainkoa lagun
dogula eta bere bedeinkapenaz.
Alkartuta goazen
Zeanuri: Altzuako San Joan baseliza edo ermitea |
Ermita bardina Indalecio Ojangurenen argazkia |
JOAN BATEATZAILEAREN EGUNA
SARRERA
Egun on guztioi:
Gaur, Eleizako liturjian, Joan Bateatzailearen festa haundia
ospatzen dogu. Bera etorri zan Kristoren aurretik, bideak prestatzera, eta
Jainkoaren erreinua oihukatzera.
Hoy la liturgia nos pone mirando a una figura singular de la
historia
de la salvación: es la
figura del PRECURSOR, de Juan, el Bautista. Él, con la misión específica de
SEÑALAR al Esperado, nos propone un estilo de vida necesario para acoger al que
llega.
Bat egin daiguzan gure otoitzak, gure ardurak, gure
premiñak, eta Bateatzailearen ohoretan, ospatu daigun gaurko eukaristia.
Abestia : Zein gozo ta
eder dan
DAMU-OTOITZA
Joanek eginiko deia barriro entzuten dogu gaur: bihozbarritu
zaiteze!
Errukiz betea dan Jaunari eskatzen deutsagu:
- Jesus Jauna, on egiten zeurea egin zenduana. Erruki Jauna
- Jesus Jauna, Aitaren esanera bizi izan zinena. Kristo erruki
- Jesus Jauna, Erreinua
prestatzeko gonbidatzen gaituzuna. Erruki Jauna
LEHENENGO IRAKURGAIA - Isaias 49, 1-3; 5, 6-7
Jainkoak deitzen dautso bakotxari, eta emoten deutso eginkizun bat,
betebehar bat. Joan Bateatzailea Jesusen aurrelaria izan zan.
La misión del Siervo no es una misión política, su meta
es la unión de todos los hijos de Dios. Sólo Dios es su fuerza
Erantzun Salmoa 138
Esker onezko
abestia dogu, Jainkoak gurekautan daukan ekimenaren sakontasuna ezagutzera garoaz.
El salmo 138 es una preciosa oración de
un creyente para expresar su fe en Dios.
Jaunaren Hitza, gure argia, gure bidea, gure bizia.
EBANJELIOA – Lukas 1, 57…
El evangelio de hoy narra el nacimiento de Juan el Bautista, como intervención directa del
mismo Dios.
Jainkoa beti dago presente bakoitzaren bizitzan. Maite gaitu, eta Berak
bialtzen gaitu. Ze haundia dan, beren
esanetara etorri, eta bizitza maitasunez bete.
HERRI OTOITZA
Betidanik deitu deuskun Jainkoari, otoitz dagiogun, gure
alde, eta munduko gizon-emakume guztien alde:
- Eleizaren alde: Kristoren bideak prestau dagizan, eta
egiaren autormena bildur barik emon
dagian. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI
- Para que en
nuestra Iglesia y en nuestro mundo nunca nos falten PROFETAS que denuncien los
males que acosan a los/as más débiles, y anuncien el proyecto de la fraternidad
y de la igualdad. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI
- Por tantas personas
que viven en favor de los demás con una vida entregada, para que sientan y
experimenten la fuerza del Espíritu de Jesús y nunca les falte nuestro apoyo y
solidaridad. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI
- Otoitzean alkartu garanon alde: Joan Bateatzaileari
jarraituz, Kristo Jaunarekin alkartzeko bidea erakutsi deiegun gure ingurukoei.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI .
Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon
egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
AMAIERA
Eukaristi honetan parte hartu dogunok, izan daigula poza eta
adorea, Jainkoaren eta gizakien aurrean zuzen jokatzeko.
Juan Bautista
es el que “señala” al Salvador, para que cuantos lo deseen puedan encontrarse
personalmente con Él. Ésta es también nuestra tarea y misión: indicar el camino
para que otros hombres y mujeres se encuentren con el Salvador.
Izan
gaitezen Ebanjelioaren mezulariak, batez ere gure bizitzako egintzekaz. Jainkoa
lagun dogula eta bere bedeinkapenaz.
Alkartuta goazen
Bediako San Joan Bateatzailea parrokia |
Bedia Indalecio Ojanguren argazkia |
I irakurgaia
|
Eguneko Meza
Is 49, 1-6
Atzerrien argi egiten zaitut.
Isaias Profetaren liburutik
Ugarteok, entzun! Urrutiko herriok, aditu!
Amaren sabeletik dei egin eustan Jaunak,
amaren erraietatik emon eustan izena.
Ezpata zorrotz egin eban nire ahoa,
bere kerizpean gorde ninduan; gezia lez zorrozturik,
gezi-ontzian sartu ninduan.
Eta esan eustan:
«Zu, Israel, neure morroi zara,
zeugan dot gorespena».
Nik neurekautan esaten neban:
«Alperrekoak nire nekeak;
hutsean erre ditut nire indarrak».
Baiña egiaz Jaunak eukan nire zuzenbidea;
nire Jainkoak eukan nire saria.
Orain hauxe diño Jaunak,
amaren sabeletik
bere serbitzurako deitu ninduanak,
Jakob Beragana biurtzeko
eta Israel batzeko;
izan ere, holakoxe ospea emon eustan Jaunak,
eta Jainkoa izan zan nire indarra.
Eta hau esan deust:
«Oso gitxi da zu nire serbitzari izatea,
Jakoben leiñuak eregiteko,
eta gelditzen diran israeldarrak herriratzeko.
Atzerrien argi egiten zaitut,
nire salbamena
lurraren azken mugaraiño heldu daiten».
erantzun-salmoa Sal 138,1-3.13-14ab. 14c-15
Gora Zu, Jauna,
hain harrigarriro egin nozulako.
Jauna, Zuk aztertzen nozu eta Zuk ezagutzen:
Zuk ba dakizu noiz jarten nazan, noiz jagiten.
Urrundik ulertzen dituzu nire gogorakizunak,
noiz nabillen, noiz natzan, Zuk ikusten dozu,
nire bide guztiak ezagunak dituzu.
Nire barrua Zeuk eratu dozu,
amaren sabelean Zeuk eio nozu.
Gora Zu, hain arrigarriro egin nozulako,
Zuk egiñak hain miragarri diralako.
Ederto ezagutzen zenduan nire barrua,
nire izatea ez jatzun ezkutua,
ezkutuan sortzen nintzala,
lur-barruan eioten nintzala
ebanjelioa Lk1, 57-66.80
Aleluia Lk 1, 76
Aleluia.
Zu, haurra,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren arpegi-aurretik joango zara-ta
Hari bidea prestatzera.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Etorri jakon ordua Isabeli, eta semea izan eban. Entzun eben hauzokoak eta aideak Jaunak egin eutson erruki handia, eta zorionak emoten eutsoezan. Zortzigarren egunean, umea erdaintzera eroan eben eta Zakarias deitzen eutsoen, aitari lez. Amak, ostera esan eban: «Ez! Joan izango dau izena». Hareek, «Ez dozue zuen senitartean inor, izen hori dauanik”
Orduan aitari kiñuka hasi jakozan, ea ze izen emon nahi eutson umeari. Eta harek, idatz-ol bat eskatu, eta idatzi eban: «Joan dau bere izena». Eta danak harrituta geratu ziran. Bapatean, askatu egin jakon mihina, eta berba egiten hasi zan eta Jaungoikoa goresten.
Bildurrak hartu ebazan hauzokoak; eta barri hau Judeako mendialde guztietan zabaldu zan. Entzuten ebenak, euren barruan gogoetan, honan iñoen: «Zer izango ete da ume hau?» Jaungoikoaren eskua haregaz egoan-eta
Umea hazten joian, eta bizkortzen haren espiritua; eta basamortuan bizi izan zan, Israel-herriaren aurrean agertu zan egunera arte.
Obako ermitea, Dima |
Obako ermitea, Dima. Indalecio Ojanguren argazkia |
PREFAZIOA Bide-egilearen egitekoa
V. Jauna zuekin R. Eta zure espirituarekin
V. Gora bihotzak. R. Jaunagan daukaguz
V. Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari. R Egoki da eta zuzen
Egoki da, bai, eta zuzen
non-nahi ta beti Zuri eskerrak emotea,
Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko ahalguztidun betiko Orri,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Beronen bide-egille eta amen semeetan handiena dan
Joan Bateatzailea ospatzean,
Zure mirarigarriak goresten ditugu.
Jaio-aurretik amaren sabelean pozez salto egin eban,
gizon-emakume guztien Salbatzailea etorri jakonean;
jaiotzan, barriz, poz haundia ekarri eutson munduari;
profeta guztien artean, bera bakarrik izan zan
Jainkoaren Bildotsa erakutsi ebana.
Berak bateatu eban Jordanen Bateoaren egilea
eta urari salbamen-indarra emon eutsona;
eta, bere odola isuriz,
autormenik ederrena emon eutson Kristo Jaunari.
Horregaitik, zeruko talde guztiekin,
lurrean beti eta beti goresten zaitugu,
Zuri, Jainko guztiz aundi Horri,
eten barik (esanez) kantatuz:
Santu, Santu, Santua…
JON BATEATZAILEA
BIGARREN AUKEREA
Sarrera
Lagunok, gaur Jon Bateatzailearen jaia ospatzeko alkartu gara I-ko ermita honetan.
Zakariasen eta Isabelen semea, Jesusen lengusu eta aurrelaria. Emakumeengandik jaiotako haundiena. Jordan ibaian Mesiasen etorrera gertatzeko bateatzen ebana.
Jon Bateatzailearen irudia gaur-gaurko irudia da. Bera lez, gu ere, Jesusi bideak prestatzera deituak gara, Jainkoaren erreinuaren etorrera gertatzera.
Berak Mesiasen etorrera iragarri eban. Eleizearen betebeharra bardina da: Gaur ere Jainkoa ez dala gizakiarekin ahaztu. Jainkoak gizakien artean diharduala bizitza sortzen, salbamena eskeintzen eta munduko pekatua kentzen iragartzea da Eleizaren betebeharra.
Hasi daigun Jon Bateatzailearen eguneko Eukaristia hau abesti bat abestuz.
Apost. egin 13,22-26
Pablok dinoskun lez, Jon Bateatzaileak argi eukan bera Mesiasen aurretik etorren mezulari bat zala. Guk ere, eta Eleizeak ere bai, egin behar bardina daukagu: gizon-emakumeek Barri Ona entzun dagien bitarteko izan, mezulari izan.
Luk. 1,57
Ume baten jaiotza, Jon Bateatzailearen jaiotza, Jainkoak bere herriaren alde egiten dauan ekintza barri bat lez ulertzen dabe. Jainkoarengan konfiantza badaukagu eta fedezko begiekin begiratzen badogu, gaur ere ikusiko ditugu Jainkoak gizakien alde egiten diarduan ekintza ugari.
Herri otoitza
Senideok: Jesusen bideak urratzera Jon Bateatzailea bialdu eban Jainkoari egin deiogun otoitz.
- Eleizaren alde, gure munduan Jainkoak nahi izango leukezan erara ez dagozan gauzak, Jon Bateatzaileak lez, askatasunez eta bildur barik salatu dagizan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Eleizeak ahalegin haundi bat egin dagian bere eleiztarren fedea gaurkotzen eta sendotzen; eta gaur egun eleiza mailan emon behar diran aldakuntzak emoteko ez dagian bildurrik izan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Hemen alkarturik aurkitzen gareanon alde: Ospatzen gabiltzan Eukaristia honetan parte hartzeak gure fedea sendotu eta Jesusen testigu zintzo egin gagizan I.-ko gure herrian. Eskatu deiogun Jaunari.
- Eleizeak ahalegin haundi bat egin dagian bere eleiztarren fedea gaurkotzen eta sendotzen; eta gaur egun eleiza mailan emon behar diran aldakuntzak emoteko ez dagian bildurrik izan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Hemen alkarturik aurkitzen gareanon alde: Ospatzen gabiltzan Eukaristia honetan parte hartzeak gure fedea sendotu eta Jesusen testigu zintzo egin gagizan I.-ko gure herrian. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Jainko Aita, Jon Bateatzailearen bitartez aurkeztu deutsuguzan eskariok. Jesukristo gure Jaun eta Lagunaren bitartez. Amen.
Amaiera:
Gugan, gure eleizan eta gure herrian erre behar diran txarkeria guztiak erre dagizala San Juan suak. Eta bizi garean sasoi barri honeitan gugandik, kristauongandik, itxaroten diran frutu barriak, bai eleizan, bai familian eta baita gure herri mailan ere emoteko prestatu gaitezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario