Un resumen de lo más visitado, leído y visto en nuestro blog
el año 2015
Páginas
▼
jueves, 31 de diciembre de 2015
miércoles, 30 de diciembre de 2015
Zeanuriko kanposantuan hartu dau atseden Jose Sagarna abade fusilatuak
Jose Sagarna Uriarte abadea frankistek fusilatu eben gerran. Atzo hartu eben lur Zeanuriko kanposantuan bere gorpuzkiak orain arte egoan kanposantutik ekarrita. Familia arteko ekitalde apala bezain sentibera izan da.
lunes, 28 de diciembre de 2015
Urte berriko galderak Preguntas de año nuevo: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
«Urte
berri bat» hasi dugu gaur. Zer izango ote da?, zer espero dut nik urte berri
honetan?, zer opa dut egiaz?, zeren premia dut?, zertan emango dut neure
astirik preziatuena eta garrantzizkoena?, zer izango litzateke niretzat gauza
benetan berri eta on bat, gaur hasi dugu urte honetan?
domingo, 27 de diciembre de 2015
Maribel Egiluz gure artean
Maribel, ezkerretik bigarrena |
sábado, 26 de diciembre de 2015
Zer familia? ¿Qué familia? Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Kristau-familiaren
eguna da gaur. Duela gutxi eraturiko jaia da, kristauek ospa dezaten eta
sakondu, Jesusen espirituaren arabera hartu eta bizi duten familia-egitasmoa
izan daitekeena.
Ez
da aski familiaren balioa modu abstraktuan defenditzea. Ez da aski, orobat,
familia tradizionalaz dugun ikusmoldea idealizatzea, Nazareteko familiaren
ereduaren araberakoa izango bailitzan. Jesusi jarraitzeak batzuetan eska lezake
zalantzan jartzea eta eraldatzea geure baitan oso errotuak ditugun familiari
buruzko eskemak eta ohiturak.
viernes, 25 de diciembre de 2015
jueves, 24 de diciembre de 2015
miércoles, 23 de diciembre de 2015
Zeanurin Gabon Jaia 2015: 289 argazki
Poztasun kolorez eta alkartasun kiloz bete da Zeanuriko herria, gaur abenduaren 19an, zapatu arrastiz.
Gabon ibilaldia ospatu da bertan San Isidrotik parrokira. Arratia osotik etorritako 400 lagun inguruk hartu dabe parte Arratiako KT gabon jaialdian.
Gabon ibilaldia ospatu da bertan San Isidrotik parrokira. Arratia osotik etorritako 400 lagun inguruk hartu dabe parte Arratiako KT gabon jaialdian.
lunes, 21 de diciembre de 2015
Gabonen nostalgia Nostalgia de la Navidad: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Nostalgiaz
beteak diren jaiak dira Eguberriak. Bakea abestu ohi da, baina ez
dakigu nola eraiki. Zorionak opa izaten dizkiogu elkarri, baina gero eta
zailagoa dirudi zoriontsu izatea. Opariak erregalatzen dizkiogu batak besteari,
baina txera eta afektua dira behar ditugunak. Jainko haurrari abesten diogu,
baina gure bihotzean itzaltzen ari da fedea. Bizitza ez da nahi izango
genukeena, baina ez dakigu nola hobetu.
sábado, 19 de diciembre de 2015
viernes, 18 de diciembre de 2015
Culmina con éxito I. curso taller de cocina organizado por Caritas Arratia
Ayer con la entrega de diplomas terminó el I. Curso Taller de Cocina y Nutrición organizado por Caritas Arratia en Arantzazu.
jueves, 17 de diciembre de 2015
Eguenean zabaldu da Igorreko Tonbola solidarioa
1000 sari banatuko ditu tonbola solidarioak Igorren.
Una tómbola con sabor solidario. En Igorre, a partir del jueves.
miércoles, 16 de diciembre de 2015
Zuzen jokatu egunero: praktikatu justizia Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan
Orain dela aste batzuk, Caritasen bitartez kristau komunitatearen
bide-laguntza jasotzen duen pertsona baten testigantza entzun nuen. Zera
esan zigun: “nire bizitza osoa aldatu eta okerrera egin duen garai
honetan, ziurtzat jo dezakedan gauza bakarra zeuek zarete, badakidalako
hor zaudetela, beti zaudetela hor”.
martes, 15 de diciembre de 2015
Lemoan be abian AJT eta Arratiako Altxorra!
Domekan Lemoan Familia mezea izan genduan, aurtengo lasterketaren etapa barri bat,
batzuk mailotakaz, beste batzuk aurreko gurpilagaz, besteak euren otoitzakaz, bakoitzak bere erritmora eta bere estiloagaz... baina guztiok aurrera!!!
lunes, 14 de diciembre de 2015
Mariaren ezaugarriak Rasgos de María: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Mariak
Elisabeti egin dion bisita dela medio, Bataiatzailea eta Jesus, jaio aurretik
beretik, harremanetan ageri dira Lukasen ebanjelioan. Pasadizoa giro oso
berezian dator bildua. Biak, Maria eta Elisabet, ama izango dira. Biek jaso
dute deia Jainkoaren egitasmoan lankide izateko. Tartean ez
da gizonezkorik. Zakarias mutu gelditu da. Jose modu harrigarrian absente da. Andre biek bete dute eszena guztia.
domingo, 13 de diciembre de 2015
El jubileo de la misericordia: Joxe Arregi
El pasado día 8,
fiesta de la Inmaculada Concepción, inauguró el papa Francisco el año
jubilar abriendo las puertas de San Juan de Letrán, la catedral del papa
en cuanto obispo de Roma. Lo ha llamado ‘el jubileo de la
misericordia’, y la Bula en la que lo convoca lo titula El rostro de la
misericordia, refiriéndose a Jesús de Nazaret.
viernes, 11 de diciembre de 2015
Bakearen alde batera kristauak eta musulmanak
Alkarte erlijioso desbardinetako arduradunek deitu daben bilkura isila
datorren zapatuz, abenduak 12, ospatuko da, eguerdiko 12:00etan, Bilboko
Plaza Barriaren erdian. Hamar minutuko iraupena izango dau.
La concentración silenciosa a la que llaman los distintos responsables de las comunidades religiosas se realizará este sábado, día 12, a las 12 h. en el centro de la Plaza Nueva de Bilbao. El encuentro, durará diez minutos.
La concentración silenciosa a la que llaman los distintos responsables de las comunidades religiosas se realizará este sábado, día 12, a las 12 h. en el centro de la Plaza Nueva de Bilbao. El encuentro, durará diez minutos.
jueves, 10 de diciembre de 2015
Arratiako Altxorra El tesoro de Arratia se descubre en Areatza
Se ve que el juego didáctico, mitad oca, mitad trivial, no termina todavia su recorrido. Aquí vemos que llega hasta Areatza. ¡Pero si no es la parroquia! Pregunta de trivial: ¿en qué Iglesia se repartió este juego?
miércoles, 9 de diciembre de 2015
Bolivia, capital: Arantzazu
lunes, 7 de diciembre de 2015
Ez duenarekin banatu Repartir con el que no tiene: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Joan
Bataiatzaileak basamortutik oihu egindako hitzak bihotza ukitu zion jendeari.
Bihotz-berritzeko eta Jainkoari leialago izateko haren deiak askori eginarazi
zion galdera: Zer egin behar dugu? Gizakiaren baitan beti harrotzen den galdera
da hori, errotiko dei bat entzun eta geure erantzuna nola zehaztu ez
dakigunean.
domingo, 6 de diciembre de 2015
Gerrarik EZ!
Adviento "en salida"
Un Iglesia "en salida" se va preparando con un adviento "en salida". Arratiako Eliza: ebanjelioaren ikasle misiolaria (Ebanjelioaren Poza 120).
No esperamos inactivos la venida del Señor, preparamos desde el primer domingo el camino.
La Iglesia de Arratia ha reflexionado y escogido CUATRO caminos, cuatro prioridades en "su salida": voluntarios, chavales y jóvenes, familias y pobres.
Los domingos de adviento, fijamos nuestra atención en dichas prioridades y oramos por ellas.
No esperamos inactivos la venida del Señor, preparamos desde el primer domingo el camino.
La Iglesia de Arratia ha reflexionado y escogido CUATRO caminos, cuatro prioridades en "su salida": voluntarios, chavales y jóvenes, familias y pobres.
Los domingos de adviento, fijamos nuestra atención en dichas prioridades y oramos por ellas.
sábado, 5 de diciembre de 2015
El Papa: que cada parroquia sea misionera. Parrokia bakoitza misiolaria izan behar da
Parrokia bakotxak berea bihurtu behar dau estilo misioneroa, “Espiritu
Santuak dizipulu egingo ditu kristinau errutinarioak, misiolari egingo ditu
dizipulu desilusionatuak, euren bildur eta itxikerietatik atereaz eta lau
haizetara bialduz, munduko azken baztarreraino”. Holantxe berba egin eban
Frantzisko aita santuak misino-lurretako agintaritza daukan Vatikanoko sailari
–Propaganda Fide edo Herrien Ebanjelizazinorako Kongregazinoa– osoko batzarrean
emon eutson audientzian. Frantziskok nabarmendu eban misinoa “indar bat dala
kapaz dana, herrien eta kulturen bizitza eraldatu baino lehen, Eleizea bera
barrutik eraldatzeko”, irakurten dogu La Stampan.
viernes, 4 de diciembre de 2015
Meza boliviarra Arantzazun
Arratian bizi diran boliviatarrak euren eguna ospatuko dabe Arantzazuko San Pedro Eleizean Cotocako Amaren jaia berton gogoratuz.Aurten domekaz izango da mezea, goizeko 10:30etan.
miércoles, 2 de diciembre de 2015
martes, 1 de diciembre de 2015
lunes, 30 de noviembre de 2015
Basamortua ingurumen En el marco del desierto: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Lukasek
ardura berezia agertu du une hartan botere politikoa eta erlijiosoa
kontrolatzen duten pertsonen izenak zehatz emateko. Bere esku dute haiek guztia
planifikatzea eta gidatzea. Alabaina, Jesu Kristoren gertaera erabakitzailea
haien eraginaren eta boterearen eremuz kanpo prestatu eta gauzatu da, haiek
ezer jakin eta erabaki gabe.
domingo, 29 de noviembre de 2015
La cantera de Zulaibar
El único centro de Formación Profesional del valle de Arratia comenzó a
formar futuros trabajadores hace 60 años, un punto de inflexión
fundamental para el desarrollo de la zona, escribe Ander Goyoaga en DEIA.
sábado, 28 de noviembre de 2015
Emigrantes y refugiados
Etorkinak Maspolamasen |
01. RESPETO Y ACOGIDA AL EXTRANJERO
Yo no sé si entre los miles de refugiados
que “deambulan” por Europa o naufragan en el Mediterráneo, se podrá
“colar” o no algún yihadista. Pero solamente el hecho de pensar
que pueda ser así y decirlo, indica que hay mentes de escasa
sensibilidad, de muy bajo nivel humanista y no mucho tono cristiano.
jueves, 26 de noviembre de 2015
Zeanurin be aurkitu dabe Arratiako altxorra
Harrigarria! Artean eta Bedian agertu ostean, Zeanurin be aurkitu dabe Arratiako altxorra!
Sari moduan jaso eben karerraen bigarren etapa burutu ostean Arratia Jesus Team kideak. Hurrengo etapa abenduaren 19an korrituko ei da eta mendi etapa izango ete da.
Sari moduan jaso eben karerraen bigarren etapa burutu ostean Arratia Jesus Team kideak. Hurrengo etapa abenduaren 19an korrituko ei da eta mendi etapa izango ete da.
martes, 24 de noviembre de 2015
Heldu da Bediara Arratiako Altxorra
Como cada cuarto
domingo de cada mes se han reunido en Bedia los chaval@s de famili katekesia,
que han estado acompañados de sus aitas y amas, junto con los feligreses de la
parroquia. También ha sido la fiesta de
Cristo Rey, y el evangelio que se ha leído nos ha transmitido el mandato más importante
que nos dio Jesús: “Amaros unos a otros, como yo os he amado”.
lunes, 23 de noviembre de 2015
Egon beti erne Estad siempre despiertos: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Ebanjelioetan
datozen hitzaldi apokaliptikoek lehen kristau-elkarte haien beldurra eta
ziurtasunik eza islatzen dituzte; Erromatar Inperio handi haren barruan,
gatazka eta pertsekuzio artean, etorkizuna dilindan zutela, beren Jaun maitea,
Jesus, noiz iritsiko zen ez zekitela ahul eta zaurigarri bizi ziren.
60 urte arratiagintzan: Escuela parroquial de aprendices. Gaurko Zulaibar
1955. urteko San Martin eguna
zan, azaroaren 11an. D. Jose Maria Gardoki larri ibiliko zan. Egun haretan
bedeinkazio berezia eukan egiteko. Sasoi hartan Andra Mari Parrokiko koadjutorea
zan. Eguneko errezoak egin eta burutik be pasatuko ez jakon bedeinkapena egin
behar eban.
domingo, 22 de noviembre de 2015
Fundamentalismoa 02 Rufino Iraola
Aurreko artikuluan ukitu bat eman genion
‘Hemen’ aldizkariaren 47. aleari. Orain, hel diezaiogun orduan
utzitakoari. Oroituko garenez, ‘fundamentalismoa’ zen gaia. Eta ohartuko
gara, fundamentalismoa, bizitzako eremu guztietan izan daitekeela.
viernes, 20 de noviembre de 2015
Gabon Jaia preparatzen 02
Dakizuenez, abenduaren 19ean, zapatuan, Zeanurin
arratsaldeko 16,45etatik 19,00etara Familia arteko Gabon Jaia ospatuko dogu
Arratia mailako katekesian gabizenok.
El próximo sábado 19 de diciembre, de 16,45 a 19,00 de la tarde celebraremos en Zeanuri la Fiesta Familiar de
Navidad de l@s que nos movemos en torno a la catequesis en Arratia.
Gure begiak
Gure begiak, Jesus maitea,
begoz zabal eta argi;
gure bihotza maitasun sutan
zurea lez bero garbi (bir).
jueves, 19 de noviembre de 2015
Arratiako tribiala, bailara ezagutzeko
Zeanurin aurkeztutako joko honek 300 galdera batu ditu eta haranaren inguruko ezagutza bultzatu nahi du, idazti du Ander Goyoagak DEIAn.
lunes, 16 de noviembre de 2015
San Martin 2015 Artea & Lemoa
Lemoako Arrañon zapatuan eta Arteako bere izeneko auzoan San Martin ospatu da. Gio ederragaz, hona argazki kronika bi, bata Guillermo Etxebarriarena eta bestea Ander Etxebarriarena.
Azterketa egiaren testiguaren aurrean Examen ante el testigo de la verdad: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Jesus erailtzea erabakiko den prozesuan, Joanen ebanjelioak bakarreko solasaldi harrigarria dakar Pilatoren eta Jesusen artean; bata lurreko inperio boteretsuenaren ordezkaria eta bestea egiaren testigu bezala agertu den auzipetu atxilotua.
domingo, 15 de noviembre de 2015
Gomendatzen dizuet: Rufino Iraola
Zer da gomendatzen dizuedan hori? ‘Hemen’
aldizkariaren azkeneko alea, 47. zenbakia. ‘Hemen’ek gai monografikoa
jorratu ohi du ale bakoitzean; oraingoan, fundamentalismoa. Aurkezpen
handirik behar ez duten bost lagunek heldu diote gaiari: Joxe Arregi,
Maria Jose Arana, Jose Ramon Beloki, Juan Kruz Igerabide eta Miguel
Ramon Vigurik, eta bostak Joxemari Arzalluzek koordinatuak.
sábado, 14 de noviembre de 2015
Gabon Jaia preparatzen
Gabon Jaia dala-eta, batzar bat egin da asteon parrokia guztietako KTko ordezkariekaz gauza batzuk aurretiaz atontzen joateko. Hona hemen laburpen txiki bat...
viernes, 13 de noviembre de 2015
Arratiako Eliza. Ebanjelioaren ikasle misiolaria (Ebanjelioaren Poza 120)
Elizbarrutiaren egunaren giroan ospatzen dogu gaur alkarturik gure
fedea. Esker onez, Jainkoari eskerrak emoteko eguna, gure elizbarrutiagaitik
eta Arratiako Elizagaitik. Uste osoz, Jainkoari eskatzeko sendo hazi dadin gure
Elizbarrutia, ebanjelioaren eta behartsuen zerbitzuan, anaitasunean eta
karismen aniztasuna onartuz.
jueves, 12 de noviembre de 2015
Arratiako altxorra jokoaren aurkezpen ekitaldia
Jone, Manu, Mikel, Bibiñe, Maddi, Edorta, Jesus eta Eneko |
Arrastion danori eta ondo etorri. Gaur arrastien joko bat aurkeztu gura deutsuegu. Jokoaren izena Arratiko altxorra da. Jokoa zelangoa dan, zelan olgetan dan eta zelan erabili leiken esango deutsuegu. Baina horren aurretik, gure altxor horretariko batzukaz disfrutau behar dogu. Argazki kronika eta guztiz! Non erosi joko hau?
miércoles, 11 de noviembre de 2015
Se presenta el tesoro de Arratia, en Zeanuri: Arratiako altxorra
Hoy, miércoles 11 de noviembre, se presenta un juego con el objetivo de dar a conocer los `tesoros´ de Arratia. Por medio del mismo se puede aprender jugando sobre montes, música o ermitas, entre otras cuestiones. El juego surgió de las eucaristías familiares. Han sido muchos los autores, pero merecen especial atención un grupo de jóvenes de la parroquia de Zeanuri, leemos en Bizkeliza.
martes, 10 de noviembre de 2015
Arratia hobeto ezagutzeko joko bat sustatu dute
Antzarraren jokoan zein tribialean oinarrituta dago eta 300 galdera daude ‘Arratiako Altxorra’ jokoan, irakurten dogu gaurko DEIAn.
lunes, 9 de noviembre de 2015
Kristau konbentzimenduak Convicciones cristianas: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Banaka
banaka hiltzen ari ziren Jesus ezagutu zuten ikasleak. Gelditzen zirenek hura
ikusi gabe sinesten zuten haren baitan. Eukaristian ezin ikusizko moduan
presente zegoela aitortzen zuten, baina noiz ikusiko zuten haren aurpegi
bizi-bizi hura?, noiz beteko zen harekin betiko topo egiteko zuten gogo hura?
domingo, 8 de noviembre de 2015
Igorreko KT eta Gaztetxoak eskutik ermitak bisitatzen
sábado, 7 de noviembre de 2015
Areatza: un nuevo equipo se une al potente Arratia Jesus Team
El Arratia Jesus Team no de ja de sumar adeptos a su Arratiako Itzulia Vuelta a Arratia. Aquí vemos una preciosa imagen de algunos miembros de Areatza.
viernes, 6 de noviembre de 2015
Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak (02) Poitiers
Poitierseko eleizbarrutian, orain dala
hamabost bat urte gogoetan hasita, azkenean erabagi eben indartzea bost laikok
osatutako ekipo pastoralak. Laikook, behar bezala prestatuta, enkargu bat
hartzen dute: animatzea "oinarrizko unitate pastoral" deiturikoak,
hau da, baserri aldeetako lehengo bi edo hiru parrokien batuketak.