Udabarria hoberenean,
dana berde, dana lore;
gure bizitzan, barriz, bestera:
kolore gris edo more;
hona gu, Jauna, esperientziaz
aberats, indarrez pobre;
alkartasuna dogu guk amets,
Zurekin bada, zer hobe?
gorputza ajez eta urtetsu,
baina arimaz gara noble.
Lurrak musu bat bialtzen deusku,
izarrek keinu alkarri,
naturak bere barru aldetik
bake-mezua ekarri;
hemen gara gu, zerbaiten bila,
zorionaren egarri,
bihotz barrutik Zugana doaz
gure kantu ta aldarri;
zure eskua izan bekigu
azken etapan euskarri.
Luis Baraiazarra, in Karmel aldizkaria 291 (2015) 136. or
Arantzazuko Jubilatuen mezatarako apur bat egokitua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario