Zeanuri, domekea 13a, 11:30etan
Arantzazu, zapatua 19a, ordu batetan.
Igorre, barikua 18a, arrastiko 7etan.
Artea, domekea 20a, 11:30etan.
Dima, domekea 20a, 12:00etan.
Areatza, martitzena 22a, 17:00etan.
Lemoa, martitzena 22a, 18:00etan.
Bedia, martitzena 22a, 19:00etan.
Jauna,
Zuk badakizu azalean bizi garela,
presaka, premiazko gauzatan arreta galduz,
ohiturez beteta erdi-lotan gagoz,
hitz eta irudi larregiz lozorroan.
Jauna,
Abendu-aldi honetan
zatoz gure bihotz motelak iratzartzera,
astindu gure baldarkeri espiritualak.
Emoiguzu zure Espirituaren zurrumurrua berriz entzutea,
gugan otoitz egin, adi egon eta itxaroten dauana.
Jauna,
bizkortu gure adi egotea,
erne irautea gure
fedean:
bizitza iraindua,
maitasuna ostikatuta,
itxaropena mehatxupean,
gizakia gutxietsita dagoen tokian
benetan konprometitu gaitezen.
Jauna,
Abendu-aldi honetan
egin gaizuz maitasunaren erregetzaren zelatari,
Erregetzaren etorrera gertatu eta bizkortzen dabenak.
PENITENTZI SAKRAMENTUAREN
ELKARTEKO OSPAKIZUNA
2015ko Abendua
Gora Zu jauna! Laudato si
SARRERAKO OHARPENA
Abendualdia Gabonetarako prestakizun luze bat da, geuregana behin eta
berriz datorren munduko argia den Jaunari harrera egiteko prestatzeko aldi bat
da. Prestaketa horretan gehiago sakondu nahi dogu Penitentziaren sakramentua
ospatuz.
Espiritualitate
kristauak proposatzen dau mundu alternatibo
bat, bizi-kalitatea ulertzeko, eta nahi dauena da bizi-estilo profetikoa eta kontenplaziozkoa, sakontasunez gozatzeko
modukoa, kontsumoarekin obsesionatu barik. Kontsumitzeko etengabeko
posibilitateak pilatzeak bihotza distraitu egiten dau, eta gauza bakoitza eta
momentu bakoitza baloratzea oztopatzen, Jaunarengandik eta senidearengandik
urruntzen (122)
SARRERAKO ABESTIA: Kanta
daigun guztiok edo besteren bat
ABADEAREN AGURRA
• Ilunpearen menpetik atara gaituen Jauna, izan bedi
zuekin.
• Egizu, Jauna, zure herriak erne itxaron dagiala
zure Semearen etorrera, gure Salbatzaileak erakutsiari jarraituz, argiak pizturik
urten dagigun Haren bidera. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
HITZAREN LITURGIA DE LA PALABRA
• Primera lectura (Is 35, 1-6a.10) (Abenduko hirugarren domekea, A urtea)
Izadiaren irudiak erabiliz poz eta esperantzazko barria dakarsku Isaias
profeteak.
Isaias profetaren liburutik
“Poztu bitez basamortua eta lur elkorra,
alai bedi eta loratu landa lehorra, jantzi bedi lorez,
irrintzi eta jauzi egin begi pozaren pozez!
Libano bezain ospetsu egingo dau Jainkoak,
Karmel mendia eta Xaron lautada bezain eder.
Danak ikusiko dabe Jaunaren ospea,
gure Jainkoaren ederra.
Sendotu beso ahulduak, bizkortu belaun makalduak.
Esan bihotz-eroriei:
«Eutsi gogor, ez bildurtu!
Horra zuen Jainkoa!
Berbera dator zuek salbatzera
eta merezia daben zigorra arerioei emotera».
Orduan, itsuek ikusi egingo dabe barriro
eta gorrek entzun.
Oreinak bezala salto egingo dau herrenak,
pozaren pozez irrintzi mutuak.
Jaunak libre eginak
poz-oihuka etorriko dira Sionera:
amaigabeko alaitasuna hareen aurpegian!
Zoriona eta alaitasuna izango dabez lagun;
nahigabeak eta negarra kito!”.
Jaunak esana.
• Salmoa (Sal 88)
Jauna, zure maitasuna, abestuko dot (Gora
Jainkoa 2, 71. orrialdean)
• Ebanjelioa
(Jn 9, 1-7) (Garizumako
laugarren domekea, A urtea)
Joanek kontatzen dauan jaiotzetik itsua danaren sendaketa, gaur, gutako
bakoitzak biziko dauenaren iragarpena da: Jainkoak gure itsumenak sendatzen
ditu, begi barri batzuk emoten dauskuz, Ebanjeliotik bizi, sinistu eta ikusi
ahal izateko begirada barritu bat emoten deusku.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen
liburutik (Jn 9, 1-41)
Aldi haretan, Jesusek, bidez joiala, jaiotzatik itsu zan gizon bat ikusi eban.
Eta ikasleek itaundu eutsoen: «Maisu, nork egin eban pekatu, hau itsu jaioteko,
honek ala honen gurasoek?»
Jesusek erantzun eutsen: «Ez honek, ez honen gurasoek, ez eben pekatu
egin, Jainkoaren egintzak honegan agertu daitezan jaio zan itsu eta.
Egun-argi dan bitartean egin behar ditut bialdu nauanaren egintzak; badator
gaua, eta orduan inork ez daike lanik egin. Munduan nagoan bitartean, munduaren
argia naz».
Hau esanik, txistua bota eban lurrera, txistuaz lohia egin eta lohiaz begiak
igurtzi eutsozan itsuari; gero, esan eutson: «Zoaz eta garbitu zaitez Siloeko
uraskan». (Siloek "Bialdua" esan gura dau). Joan zan, bada, itsua,
garbitu eta ikusten ebala bihurtu zan.
Sarrera
Harrigarria zelan zabaldu dan Frantzisko aita
santuaren azken eskutitza. Eta zelan desagertu dan beste leku batzutan. Laudato si (Gora zu Jauna) dauka izena.
Ikuspegi ekologikoaz
gain, pobrezia eta desbardintasuna sortzen dauan mundu mailako egitura
ekonomikoa salatzen dauela argitzen deusku.
Eta bestetik, gure
artean, zein arreta gutxi egin deutsagun eskutitz argigarri honi!
Irakurketa interesgarria.
Fededunarentzat. Eta alergia bako fede bakoarentzat ere bai.
Mundua hau maitatu
ezkeroz. Bere etorkizunaren ardura izan ezkeroz. Mundu osoan miloika zabaltzen
dan eskutitz hau, zergaitik ez irakurri eta zabaldu? Eta abiapuntu lez, hau
erabiltzen badogu gure azterketa egiteko?
AZTERKETA ETA BARKAMEN ESKARIA
•
Aita Santua
Sobrietatea edo
neurritasuna askatasunez
bizi behar da, eta kontzientzia askatzailea da. Ez da bizi eskasagoa; ez da
intentsitate baxukoa, guztiz kontrakoa baizik (223).
• Gogoeta
Neurriz bizitzea, norberak aukeratuta, ez
derrigortruta, balio bat izan da.
Modak hau bota egin dau. Eta kontsumoaren
karrera amaigabean sartu gara.
Gehiago eukiteagaz gehiago garela pentsatu dogu.
Eta ez badaukagu itxurea egin.
Neurriz bizitzea ez da gehiago aurrezteko,
libreago bizitzeko baino.
Eta ahal doguna ez daukanagaz konpartitzeko.
Txikia aintzat hartu. Errespetatu. Gauza
publikoan ere bai.
Gure udalek, krisiak krisi, ez dira sartu “pan y circo”
moda horretan?
Eta gu? Eta gure elizea edo parrokia?
Kantatuz Jauna dot argi eta salbamen. Lehen kandelea
biztuko dogu.
•
Aita Santua
Apaltasunak ez dau
izan balorazio positiboa azken mendean. Ez da erreza apaltasun sanoa eta sobrietate zoriontsua garatzea, autonomo
bihurtzen bagara, gure bizitzatik Jainkoa baztertzen badogu eta gure egoak,
gure egoismoak hartzen badau haren lekua, edo pentsatzen badogu gure
subjektibitatea dela ondo ala txarto zer dagoen determinatzen dauena (223).
•
Gogoeta
Apaltasuna ez da gauzatan bakarrik geratzen,
bihotzera joan behar da, bihotza busti eta aldatu.
Apaltasuna hurkoagaz eta Jainkoagaz.
Apaltasuna beharrean eta hartuemonetan, otoitzean eta lagun artean.
Apaltasunak gure burua ondo ezagutzera eroango gaitu. Eta gure hutsak
onartuz, parkabera egingo gaitu ingurukoen hutsakaz.
Apaltasunak egi bidean, bake bidean jarriko gaitu. Gure arteko zubiak
eregin eta ormak desegin.
Kantatuz: Jauna dot argi eta salbamen. Bigarren kandelea
biztuko dogu.
•
Aita Santua
Ezinbestekoa da alkarren
premia dogula barriro sentitzea, erantzukizun handia dogula besteakaz eta
munduagaz, merezi dauela onak eta prestuak izatea. Denbora gehiegi emon deutsagu
degradazio moralari, etikari burla eginik, eta bardin onberatasunari, fedeari
eta zintzotasunari, baina heldu da ordua ikusi dagigun arinkeria alai eta merke
horrek ezer gitxitarako balio izan deuskun. Bizitza sozialaren oinarri ororen
suntsiketa horrek alkarren kontra ipini gaitu, nork bere interesak
defenditzearren; biolentzia-forma eta krudelkeria barriak probokatzen ditu, eta
ingurumena zaintzeko benetako kulturaren garapena oztopatzen dau (229).
•
Gogoeta
Danok ez daukagu bokazio politikoa, erakundeetan
parte hartzeko, baina bakoitzak bere inguruan ardura txiki bat hartu leike:
danona dan kale bat, plaza bat, iturri bat jagonda.
Gure alkartean ondarea eta tradizioa jasotean.
Caritas, katekesia, osasun taldean... beharra errespetuz
eta arduraz eginaz.
Berba atsegin bat, irribarre bat, bakea eta
adiskidetasuna sortzen dauan ezaugarri txiki bat.
Ekologia oso-osoa eguneroko keinu apalez egina
da.
Alkar zaintzeko keinu txikiz beteriko maitasuna,
zibila eta politikoa be bada.
Kantatuz Jauna dot argi eta salbamen. Hirugarren kandelea biztuko dogu.
•
Aita Santua
Eukaristian
presente dagoen Seme gizon eginarekin batua dagoelarik, kosmos osoak eskerrak
ematen deutsoz Jainkoari. Hain zuzen, Eukaristia, berez, maitasun kosmikoaren
ekintza da: “Bai! Kosmikoa! Zeren mendi-eremu bateko eliza txiki aldare baten
gainean ospatzen denean ere, Eukaristia, alde edo moldez, munduko aldarearen gainean ospatzen da.
Eukaristiak zerua eta lurra batzen ditu. Horregatik, Eukaristia bada
argi-iturri eta ingurumenarekiko gure kezken motibazio ere, eta kreaturiko
guztiaren jagole izatera orientatzen gaitu (236)
•
Gogoeta
Domekea, atsedenaz gain, bada une aproposa Jainkoagaz batzeko, Hari
entzuteko mezatan edo ospakizunean?
Senideagaz bat egiteko une egokia da ospakizuna, ikusten dot senide
horrengan Jesusen irudia?
Zerua eta lurrak bat eginik, ardurazten naz lurraz, kontsumo zoroan ez
jausteaz, apal bizitzeaz, lurraz eta gizarteaz arduratzeaz?
Kontenplazioa, otoitz pertsonala, ebanjelioa irakurtzea… domekara begira
jartzen nabe? Jainkoak egina jagotera eroaten nabe?
AITORTZA ETA PARKAMENA
Abadearengana hurreratuko gara gure pekatuz
aitortuz eta parkamena eta bakea jasoaz.
MEZEA OFERTORIOTIK AURRERA
GURE AITA
Argiak argiturik eta Jesu Kristok gidaturik, argiaren seme-alabak bezala
bidea egin nahi
dogu. Berarekin bat eginik zuzendu gaitezen Aitarengana, egiazko argitik
ez aldentzeko,
tentaldietatik askatu gagizan. Alkarrekin kanta dagigun: Gure Aita...
BAKEA, JAUNARTZEA
PENITENTZIA
Pista batzuk: Gaon jaia, Caritaseko diru batzea, familiko
batan bat bakarrik dagoena, gaixo bat bisitatzea, irakurtzea gustuko badot
entziklika hau erosi eta irakurri…
Gure ekintza txiki hori izango da orain biztuko
dogun argia.
Kantatuz Jauna dot argi eta salbamen. Laugarren kandelea
biztuko dogu.
OTOITZA
Jainko Jauna, entzun bihotz onez gure otoitzak, eta emon zure graziaren
laguntza
estualdietan garanoi; guregana datorren zure Semeak barritu gaizala, eta
ez gaizala itzi zahartzen gaituen pekatuaren menpean jausten. Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez.
AZKEN BEDEINKAPENA
Jauna zuekin.
Espiritu Santuak zuen bihotzak Jainkoaren maitasunera
eta Kristoren etorrera itxarotera zuzendu daizala. R/.
Jainkoaren Erreinuko bideak prestatuz eta, holan, lur
zabaleko herri guztiek
salbamenaren Barri Ona entzun dagiela. R/.
Eta bedeinkatu zagiezala Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/.
Zoaze Jaunaren bakean.
AZKEN KANTA: Zure errukizko begiak Ama
No hay comentarios:
Publicar un comentario