Poztasun kolorez eta alkartasun kiloz bete da Zeanuriko herria, gaur abenduaren 19an, zapatu arrastiz.
Gabon ibilaldia ospatu da bertan San Isidrotik parrokira. Arratia osotik etorritako 400 lagun inguruk hartu dabe parte Arratiako KT gabon jaialdian.

Argazkiak: Ander Etxebarria, Ainhize Garcia, Ainhoa Juarez, Jon Urutxurtu.
Laister bideoa be bai!
Hitzordua San Isidron jarrita egoan arrastiko bostak laurden gitxiagotan. Nahiko aurretik be batu da jendea. Bertaratutakoei ondo etorria emon ostean, bakoitzak ekarritako jatekoak batu dira Harribide Fundazioaren alde: tomatea, arrain kontserbak, azukrea, olioa, garbantzuak, kakaoa eta gailetak, esnea, txokolatea… Harribide Fundazioak paper bako etorkin gazteei harrera egiten deutsie Bizkaian daukazan bost pisutan. Janari honek eurentzat inportanteak dira laguntza ofizialik hartzen ez daben neurrian. 30 kaja bete dira jenero ezbardinaz.

Pisuaren zamaz arinduta, trikiari jarraituz, karabana koloretsuak plazatik parrokirako bidea egin dau. Herri bakoitzaren kideak kolore batez jantzita egin dabe igoera, danon artean ortzadarraren aniztasuna adieraziz: Arratiaren batasuna, herri bakoitzaren nortasuna galdu barik.
Aurretik Dimoztarrak, kolore moreaz. Otean Igorrekoak beilegiaz. Arteako pankarta handia atzetik, kolore berdez... eta holan Arratia osoko kideak.

Igoera honetan, kilometro bat gutxi gora behera, bidean zehar abituallamientoak egon dira. Lehenik karamelo edo gozokiak bidea pozarren egiteko. Bigarren pinabolak ospakizunena ipinteko. Hirugarren, guraso guztientzat ipuin bat etxean kontetako eta gabonaren zentzuaz jabetzeko.
Piedadean Belengo portala irudikatu dabe, Jesus umetxoa eta guztiz. Danok txundituta geratu gara polio benetan egon da-eta antzeztuta Gabon Misterioa.
Kantuz eta kolorez parrokian ospatu da ekintza nagusia, trikiaren doinuari organoak eta gitarrak emonaz jarraipena. Herri bakoitzak ahal dauen eta agerpenik ederrena egin dau, gabon giroko poza eta alkartasuna adieraziz. Kantak, ipuinak, otoitzak, bertsoalria, ume bakoitz

Bakearen beharra be gogoratu da. Belenen biztu eta herriz herri, Arratiaraino heldu da Belengo Bakearen Argia, Munduko Eskaut Mugimenduak sustatzen dauan ekintza. Zatoze Kristauak kanta dan bitartean, gaztetxoak sartu dira Belengo Argiaz. Une txundigarria, indartsua. Gure herriak eta munduak be bake eta esperantza hori lortuko balebez!
Eleizkizunaren ondoren, pelotoia barriro jaitsi da herriko frontoira bertan txokolate beroa, pintxo ugari, elkarrizketa eta poza konpartitzeko.
Bertan, Bediako gaztetxoek eurek egindako eskulanak jarri dabez salgai, Peruko Alto Trujilloko Fe y alegría ikastetxeko ikasleei laguntzeko.

Arrasti ederra, hamaika ekintzaz, familia giroan, gabon jaiak ospatzeko.
Zorionak parte hartu daben guztiei eta eskerrik asko antolatzaileei!
No hay comentarios:
Publicar un comentario