Páginas

lunes, 28 de abril de 2025

Euskal Herriko Gotzainen idazkiaren aurkezpena

 


Donostiako Elizbarrutiko Bikario Nagusi dan Mikel Aranguren abadea guregana etorriko da Euskal Herriko gotzainen oraintsu zabaldu daben idazkia aurkeztuteko.

Edozein batek ez du balio Cualquiera no sirve Jose Antonio Pagola

 

Aintzira-ertzean bereekin otordua egin ondoren, solasaldi bat hasi du Jesusek Pedrorekin. Arduraz landua da solasa; izan ere, kristau-elkartearentzat garrantzi handia duen zerbait gogoraztea du helburu: Jesusen jarraitzaileen artean, beronekiko maitasunez nabarmentzen dena da gai eta gauza gidari eta artzain izateko.

domingo, 27 de abril de 2025

Bus para facilitar la asistencia al evento Eleizea plazara

 


El sábado 17 de mayo se celebrará en el BEC en evento Eleizea plazara con motivo de los 75 años de la constitución de la Diócesis de Bilbao. Se puede acudir de forma individual. Para facilitar la asistencia la parroquia de San Bartolome-Mertzede va a organizar un bus. Personas de otras parroquias también pueden utilizar este medio si les viene bien. Da tu nombre en el número de teléfono que aparece en el cartel o en tu parroquia. Ultimo día para apuntarse el domingo 10 de mayo. Erdu!

Pazko Domekako koplak




Harro ta bizkor erreka,

ertzean ura kolpeka,
Kristo biztua jarraitu daigun
hobeto taldeka...

viernes, 25 de abril de 2025

Frantzisko Aita santua hil da: Lau egunez Erroman

Testua eta argazkiak: Asier, Erromatik bertatik. Eskerrik asko gure "korrespontsal" ñagunak egindako kronikagaitik. Ikusitakoari argazkiak eta gogopeta pertsonalk gehituz. OInezko laiko baten ikuspegi zorrotza Uri santu eta Aita santuri buruzkoa. Eskerrik asko Asier!


Apirilaren 24. Laugarren eta azken eguna

jueves, 24 de abril de 2025

El obispo de Bilbao, en una mesa redonda organizada por la ONU en Gernika

 

La Alianza de las Civilizaciones de las Naciones Unidas (UNAOC) y Religions for Peace han organizado conjuntamente el lanzamiento de una iniciativa con el objetivo de amplificar su condena contra la guerra y, al mismo tiempo, fomentar un mensaje de paz y defender el respeto al derecho internacional. El evento se presentará mañana en Gernika y se prolongará hasta el sábado, 26 de abril, aniversario del bombardeo de la villa foral. El obispo de Bilbao, Joseba Segura, representará a la Iglesia Católica en el diálogo interreligioso que tendrá lugar, a las 9:30 h. en el Teatro Liceo y en el que participarán otros líderes religiosos y representantes de la sociedad civil.

miércoles, 23 de abril de 2025

Gernika y la Iglesia

Gernika 1937. Argazkia: euskonews

En el marco del aniversario del bombardeo de Gernika, «que pretendía destruir el símbolo de la identidad de Euskal Herria», el autor analiza con numerosas citas y extractos de textos históricos las «posiciones contrarias» que suscitó en la Iglesia vasca. Los dos sectores del clero vasco acudieron al Papa para restablecer «la verdad sobre los inhumanos bombardeos», en un caso, o «la victoria completa sobre los enemigos de nuestra Religión y de nuestra Patria», según los curas y obispos fieles a la jerarquía española que bendijo «la cruzada y la guerra santa» de Franco. Placer concluye, desde el símbolo de libertad, dignidad e identidad de Euskal Herria que representa Gernika, apelando a la Iglesia para que asuma sus específicas responsabilidades y reconozca el dolor causado. Una reflexión de Félix Placer en GARA.

martes, 22 de abril de 2025

Pazkoako 2. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 21 de abril de 2025

Ateak ireki Abrir las puertas Jose Antonio Pagola


 

Joanen ebanjelioak marra ilunez deskribatzen du kristau-elkartearen egoera, beronen baitan Kristo berpiztua falta denean. Kristoren presentzia bizirik gabe, Eliza gizon-emakumeen talde bihurtu da: «etxe batean ateak itxirik bizi dena, juduen beldurrez».

domingo, 20 de abril de 2025

El kit de Pascua Pazko kita

 

Al finalizar la celebración del Domingo de Pascua en la parroquia de San Bartolomé-Mertzede, en Errenteria, Gernika, se ha entregado el kit de Pascua para vivir estos cincuenta días hasta la festividad de Pentecostés. He aquí las instrucciones de uso:

Pazko domekea C urtea

 



                                 JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO-DOMEKEA

PAZKO  EGUNEKO  MEZA

 

Berpiztuaren orbainak Las cicatrices del resucitado Jose Antonio Pagola

 

«Zuek erail zenuten, baina Jainkoak piztu zuen». Hau da hots egiten dutena Jesusen ikasleek Jerusalemgo kaleetan, gurutzean josia izatetik zenbait egunetara. Beraientzat, piztuera Jainkoaren erantzuna da: beraren ahotsa betiko isildu eta mundu hobeago bat egiteko egitasmoa errotik ezabatu nahi izan dutenen egintza zuzengabe eta kriminalari emandako erantzuna.

sábado, 19 de abril de 2025

Non dago zure Jainkoa? Albert Nolan

Pazko Bigiliarako eta pazko domekarako gogoeta. Eta urtean zehar egitekoa ere.
Meditación para la Vigilia Pascual y Pascua de Resurreción. También válida para cualquier orto día del año.

Nor da nire hurkoa? Albert Nolan


Bariku Santurako gogoeta, edozein egunetan egiteko aproposa.
Meditación para Viernes Santo, también válida para cualquier día del año.

viernes, 18 de abril de 2025

Betiko kurutze bidea


Hasierako oharra

 

Kurutze-bidea kurutzearen bidea da, Jesusen bidea. Bariku santuan egin eban bidea. Badago beste kurutze-bide bat ere, miloeka gizon eta emakumek egiten dabena: langile zapalduek, tratu txarrak jasaten dabezan emakumezkoek, bertan behera itzitako, babes bako eta torturatutako umeek, baztartutako, txirotasun eta gosera kondenatutako etorkinek, intolerantziagaitik alboratutakoek, arreta barik bizi diran hainbeste eta hainbeste zahar eta gaixok.

Oi gurutzea! Bariku Santua


Zure besotan, oi Gurutzea,
Hil zaiku Jesus maitea:
Haren gurutze fikatzailea
Ni naiz ni bekhatorea.
Oi Gurutzea! oi Gurutzea! Gurutze saindu maitea. (bis)

jueves, 17 de abril de 2025

Gazte Pazkoak Gernikan

 


120 gazte eta monitore dagoz egunotan Gernikan Gazteen Pazkoa ospatzen. Gaur tartetxo bat izan dogu eurekaz egon, berba egin eta alkarregaz bazkaltzeko Mertzede Ikastetxean. Beste talde handiago bat San Fidel Ikastolan dago. Muruetara joan etorria egin dabe goizez, inguruak ezagutuz, gazteenak. Beste taldeak Koretzubi eta Arteaga bisitatu dauz. Arrastitz dinamika hezitzaileak dabez Eguen Santua hobeto ulertu eta ospatzeko. Iluntzean, San Frantzisko parrokian ospatuko dabe elizkizuna talde biak alkarregaz. Esperientzia positiboa. Ondo etorri Gernikaldera!

Ordu santua 2025 Alkartasuna, senidetasuna, maitasuna


ORDU SANTUA, EGUEN SANTU

Senide maiteok, Eguen Santu iluntzean alkartuta gagoz, otoitzean unetxo batez alkarregaz egoteko eta Jesus gure senide nagusiari lagun egiteko. Baina Pedrori eta beste apostoluei gertatu jaken antzera, lotan geldituko gara behin baino gehiagotan, ez orain, baina bai bizitzan zehar. Ez gara ekinak gure erabagietan . Jesusek behin eta barriro erakutsi deuskun maitasuna eta zerbitzurako jarrera ahaztu egiten jakuz, gugaz zerikusirik izango ez balebe legez.

Eguen Santu


 


Ogi, diru, denpora
banatzen dozuna
aintzat hartzeko jarrera bikain
da alkartasuna.

lunes, 14 de abril de 2025

Aste Santua 2025 Semana Santa

 



Eleizkizunen ordutegia Horario celebraciones. Gogoetak Meditaciones

Erramu domekea Gernikan: bideoa + argazkiak


Klikatu bideoan ikusteko Clic en el video para reproducirlo

viernes, 11 de abril de 2025

Goazen! Nora? Garizumako geografia

 


Amaitzear dogu Garizuma bidea. Aste Santua hasteko prest. Aste Santua 2025 Semana Santa Gernikaldean Jesusi jarraituz egin izan dogu garizuma bidea. Gogoratzen zara? Basamortua, mendia, lantokia, etxea, tenplua... Orain Jerusalem. Handik eta hortik jaso doguz hainbat argazki. Itaun bat. Ezetz igerri nongoak diren goiko parrokiak? Laguntza txiki bat. Danak dira gure pastoral barrutikoak. Garizumako geografia. Gernikaldeko geografia.

jueves, 10 de abril de 2025

Charla de Mavi Laiseca, coordinadora de Caritas Bizkaia, en Gernika: Jubileo de la Esperanza




Aloña Zameza, consejera de Caritas de la V. Vicaría ha presentado a la ponente Mavi Laiseca esta tarde en la Parroquia de San Bartolomé-Mertzede, de Errenteria, en Gernika-Lumo. Conferencia organizada por Caritas Gernikaldea.

martes, 8 de abril de 2025

Jaunaren Nekaldiko Erramu domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 


Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 7 de abril de 2025

Lainoak joan doaz

 

Argitasun mozkorraz
askoz argiago
ageri egunaro
hemendik asago.

Gurutziltzatuekin Con los crucificados Jose Antonio Pagola

 


Mundua kristau-elizaz betea dago, Gurutziltzatuaren irudia buru dutela. Betea dago orobat sufritzen ari diren pertsonez: zoritxarrak, zuzengabekeriak eta ahazteak gurutziltzatu dituenez betea. Zaintzarik gabeko gaixoak dira, tratu txarra jasan duten emakumeak, ezikusia egiten zaien adin handikoak, haur bortxatuak, paperik eta etorkizunik gabeko etorkinak. Eta jendea, jende asko, goseak eta miseriak joa mundu osoan.

domingo, 6 de abril de 2025

Garizumako Alkarte Penitentzia: Goazen! Nora? Jesusi jarraitu Espiritua lagun

 

Celebración comunitaria del sacramento del perdón o reconciliación

sábado, 5 de abril de 2025

Urtez urte diru gehiago Caritasen alde Gernikaldean



 Albiste pozgarri bategaz gatoz gaur. Azken hiru urteotan, urtez urte, diru kopuru gehiago batu da Caritasen alde Gernikaldeko parrokietan. 2022/2024 urteotan gorantza doa, etengabe, batu dan diru kopurua. Horreri gehitu behar jako boluntarioen orduak eta orduak proiektu ezbardinen alde. Horrez gain, beste pertsona batzuk gurago dabe diru sarrera banku bidez egitea. Arrazoia da kenketa fiskal handiak dituala era honek. Zorionak eta eskerrik asko guztioi!

martes, 1 de abril de 2025

Lagungok Gernikaldera hedatu dau bere lana


Lagungo Fundazinoak bulegoa zabaldu dau Gernika Lumon. Zerbitzu psikologikoa eskaintzen dau Lagungok orain dala 35 urtetik. Gernikaldera hedatu dabe orain euren lana. Gernikako Andra Mari parrokiaren lokaletan zabaldu dabe bulegoa, laguntza psikosoziala eskaintzeko. Jon Elorduik Lagungo fundazinoko zuzendariak azaldu deusku zelango preminak izan diren Gernikan. Familien, banakoen arazoak han be asko dira. Gernika-Lumon bulegoa zabalduta, lehenengo zeregina, bertako eta inguruko alkarteakaz batzea izango da. Zerbitzua eskaintzen be hasita dagoz.

Garizumako 5. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 





Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 


Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 31 de marzo de 2025

Emakumearen adiskide Amigo de la mujer Jose Antonio Pagola

 


Harrigarria da Jesus hainbat emakumek inguraturik ikustea: adiskide bihotz-bihotzekoak, Maria Magdalena bezala edota Betaniako Marta eta Maria ahizpak. Jarraitzaile leialak, Salome, arrantzale-familia bateko ama, bezala. Gaixo diren emakumeak, herrixkako prostituituak… Ez da esan izan antzeko gauzarik inoizko profetaz.

domingo, 30 de marzo de 2025

V. Elizak lotuz: Gernikatik Gernikara


Eguraldi ezin hobeaz gaur burutu dau Gernikaldeko Pastoral Barrutiko katekesiak V. Elizak lotuz familia ekimena. Nahiz eta ordua aldatu, hainbat familia batu da urteeran, San Bartolome parrokian. Handik, zubiak eta bideak zeharkatuz, Andra Mari parrokia bisitatu eta San Frantzisko parrokian amaitu da ibilbidea. Bertan jolas alaiak, hamaiketakoa eta elizkizuna ospatu dira. Nora datorren urtean? Txalo bero bat antolatzaileei lan aparta egin dabe-eta.

San Lorentzo itzuli da Arteagara

San Lorentzoren irudi zaharra bueltan da Arteagako parrokian. 600 urte inguruko taila hau zaharbarritze tailer baten egon da azken hilabeteotan, zedena kendu eta barrua indartuteko. Urte askotarako daukagu irudi hau eta ez da bakarra, San Lorentzo gaztea be badaukagu eta, bere ermitan jai egunean erakusten dana. Eskerrik asko taila hau kosolidatzeko kostuak ordaintzen lagundu daben guztiei!

martes, 25 de marzo de 2025

Atzeratuta Bosgarren Bikaritzako boluntario batzarra


Hurrengo kurtso hasierara atzeratu da Boluntario Batzarra. Aurten batu dira Ebanjelizazino Plana, Elizbarrutiaren 75 urteak, sinodoa, jubileoa, Euskal Herriko gotzainen idazkia... Beraz kurtso hasierako Goazen ekitaldi ostean ospatuko da batzarra.

Garizumako 4. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 


Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 24 de marzo de 2025

Nola bizi edo esperimentatzen du Jesusek Jainkoa? Cómo experimenta Jesús a Dios Jose Antonio Pagola

 

Ez zuen nahi Jesusek Galileako jendeak Jainkoa errege bat bezala, jaun bat edo epaile bat bezala har zezan. Aita bat bezala esperimentatzen edo hartzen zuen berak, ezin sinetsizko aita on bezala. «Aita onaren» parabolan ondo asko adierazi zien nola ikusten zuen berak Jainkoa.

domingo, 23 de marzo de 2025

Oscar Romero: profeta zela ez zekien profeta



“Casaldaliga ta Boff,
ta Camilo Torres,
Angelelli, Romero,
beste hainbat jendez,
pobreen alde azaldu
dira su ta garrez,
Ebanjelioari
erantzun beharrez.
Angelelli, Romero,
San Camilo Torres”

(Bitoriano Gandiaga).

sábado, 22 de marzo de 2025

Sendotzak Gernikaldeko Pastoral Barrutian

 


Bilboko Gotzaina da Joseba Segura jauna buru dala sendotza sakramentua ospatu dabe zortzi helduek zapatu arrastian. Eduardo, Gisela, Isabel, Jon Mikel, Isabel, Maite, Maitane eta Maialen. Gernika-Lumoko Errenteria auzoko San Bartolome Mertzede parrokian izan da. Jatorri eta kultura ezbardinetako zortzi lagunek ospatu dabe sakramentua, taldean prestatu ostean Carmen Ortega, pastoral barrutiko katekesi arduraduna, eta Jose Mari Kortazar, lurralde bikarioak, lagundurik.

viernes, 21 de marzo de 2025

Mundakako Jubilatuak Urdaibaiko Altxorrak ezagutzen


 Una excursión para aprender y disfrutar, por Begoña Errazti 

El pasado jueves 20 de marzo 30 personas nos embarcamos en un autobús camino de la margen derecha de la Ría en una excursión organizada por el club de personas jubiladas Gaur Dala Bihar de nuestro pueblo Mundaka. ¿Nuestro objetivo? Conocer la imaginería religiosa de la zona, poniendo en valor  lo cercano muchas veces desconocido. Y para ello, contamos con un guía de lujo, conocedor y especialista de estos temas: Jesús Muñiz Petralanda. Una suerte.

Agur Sor Begoña

 


Isabel Sautua Ayesta era una religiosa Mercedaria oriunda del caserío Olarte goiko de Orozko, que ya no existe. El pasado día 1 falleció debido a varias complicaciones que tenía, sobre todo por un cáncer que se le detectó y que era imposible pararlo. Dos días después celebramos su funeral en el lugar donde vivió en su última etapa, el convento y colegio de las Madres Mercedarias del barrio Rentería en Gernika-Lumo, en la iglesia de san Bartolomé de la calle Mertzede.

miércoles, 19 de marzo de 2025

San Jose: aitaren eguna



Zuen haurrak ez du
hau ta hori ta beste hura nahi,
zuen haurrak zuek nahi zaituzte;
ez du ilhargirik ez izar hatzemanezinik eskatzen;
askoz ilhargiago,
askoz izarrago baitzaituzte zuek…

Aitari

 

Hamaika izen daukaz Jainkoak
Aita deritza gurea,
izen berea mundura sortu
ninduan aita nirea;

martes, 18 de marzo de 2025

Gernikaldeko ospatzaileen batzarra Martxoa: Garizumako otoitzaldia


Gernikako Errenteriako San Bartolome-Mertzede parrokian alkartu da gaur ospatzaile taldea otoitz giroan. Iñaki Jauregi abadeak gidatuta, Jonasen irudiaz baliatuz eta kantuz lagundurik, errepaso bat emon deutsagu gure bokazinoari Garizuma giroan.

Garizumako 3. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 


Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 17 de marzo de 2025

Basamortuko loreak

 


 Garizumea oparia da, sarritan ahaztu egiten doguna. Jainkoaren opari aldia, opari jarrera. Erretiro hau be oparia dogun lez.

Garizumea alkarregaz ibiltzea itxaropenean. Holan dino aita santuaren garizuma agurrak.

Zertako gorde pikondo antzu bat? ¿Para qué una higuera estéril? Jose Antonio Pagola

 

Jesusek era askotara jokatzen zuen jendeagan Jainkoaganako konbertsioa sustatzeko. Hori zuen egiazko bere grina, bere nekaldia: iritsi da Jainkoaren erreinuaren eta haren zuzentasunaren bila aritzeko garaia, biziera zuzenago eta gizatiarrago bat eraikitzeari ekiteko ordua, berak nahi bezalakoari.

domingo, 16 de marzo de 2025

Itxaropena berritu guran Kosnoaga taldea


Galdakaon ospatu da gaur IV. eta V. bikaritzako gazte eta gaztetxo topaketea "Itxaropena berritu" goiburuaz. Bertan izan da Kosnoaga taldea be.

Gaur Euskal Misioen Eguna


Misioa eginbidea eta itxaropena. Misión compromiso y esperanza.

Anai-arrebok, agur bero bat.

viernes, 14 de marzo de 2025

Luis María Uribe, hasta el final (y más allá…) con los enfermos de lepra en Corea del Sur


  • Desde que llegara hace casi medio siglo, este franciscano vasco ha visto morir a 628 “hermanos míos”
  • Su carisma se encarna en acompañarlas hasta el final y, durante mucho tiempo, en preparar sus cuerpos para el entierro. NOTA: Un artículo en Vida Nueva digital, buen aperitivo para la celebración de nuestras misiones.

jueves, 13 de marzo de 2025

Pastoral kontseiluak sinodal ikuspegitik

Hogei lagun inguru batu gara berbaldia entzutera. Sano interesgarria. IDTPko Esther Crespok egin dau azalpen teoriko bat pastoral batzordeen, batzar etab esangureaz. Sinodo ospatu barriaren azken txostenaz aberastu dau bere azalpena.

martes, 11 de marzo de 2025

Otoitzaldi birtuala danon eskura

 

Hilabete inguru daroa abian Komunidade Birtualak. Kristau talde txiki bat batzen da egunero, goizeko zortzirak aldera on-line, otoitz egiteko. Juanjo Elezkano eta Mikel Azpeitia abadeak dabilz eguneroko otoitzaldi birtuala antolatzen. Azaldu deuskuenez, alkarregaz otoitz egitea da asmoa. Abenduan abiatu eben ekimena. Hasieran lau lagun batu ziran eta apurka-apurka badoa jente gehiago batzen. Egunero, goizeko 08:15etan, ordenagailu bidez batzen dira, Jainkoari eskerrak emoteko eta eguneroko erronkei otoitzaren bitartez aurre egiteko. Juanjo Elezkanok adierazo dauanez, sinesdunen beharra da otoitz egitea eta eguna Jainkoari eskaintzea.

Garizumako 2. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.








lunes, 10 de marzo de 2025

Misterioaren aurrean bizi Vivir ante el misterio Jose Antonio Pagola

 

Gizaki modernoa hasia da sentitzen asegabetasun bat, bihotzean eragiten diotenak dira gabeziak: barneko hustasuna, egunerokotasunaren arrunkeria, gure gizartearen azalkeria, Misterioarekin komunikaezina.