Páginas

lunes, 1 de septiembre de 2025

“Togon jentea egunean euro bi baino gitxiagogaz bizi da” Aloñak

 

Aloña Zameza Afrikan egon da laguntzen uda honetan, Togon, Afrikako herrialderik pobreenean. Bertan pobrezia muturrekoa dala kontau deusku, eta jentea egunean euro bi baino gitxiagogaz bizi dala. Bilboko Eleizbarrutiko Hegoalde Iparralde ikastaroa egin ondoren joan zan bertara Aloña. Dino han zer dagoen ikusteko turista moduan barik errealidadea ikustera joan behar dala.

Alkarrizketa osorik entzuteko klikatu hemen


Togotik argazkia eta bideoa Aloñak bialduta

Aloña Gernikako Errenteriako San Bartolome-Mertzede parrokiko eliztarra da eta V. Bikaritzako Caritaseko kontseilaria. Esperientzia ederra bizitzen dabil Togon, Maider eta Iñigogaz batera. Bertatik bialdu deuskuz argazki eta bideo hau. Eskerrik asko!



Iparralde-Hegoalde ekimenaren barruan egin dabe 3/4 asteko experientzia, "bertako errealitatea ezagutzen" bere berbatan

ADSIS alkartekoakaz, "ume, nerabe, lanbide heziketa eta unibertsitate mailako ikasleei klaseak eta tailerran eskeiniz". Beka duakien unibertsitate mailako ikasleakaz bizi izan dira.

Karmeldar Vedrunak kongregazioak laguntzen dauzan kaleko umeakaz be izan dira Kekeli (Argia) zentruetan egindako lana ezagutuz eta lagunduz.

Gogorra bizimodua, emakumarena batez ere. Aberatsa bizi izandakoa.

Bertatik eskerrak emoten dauz laguntzaile iza dabenei: Joan, Fermin eta Jimmyri.

Guregana datorrenean, kronika labur hau berak osatuko dausku eta bizipenak konpartitu ere bai.


No hay comentarios:

Publicar un comentario