gaude kantari jarriak,
bistan dituzun zauriok
zein diren miresgarriak,
Gurutziltzatuak zuri
2.-Erromes beti munduan
gauzen kateetatik aske,
ez bidezorro, ez diru,
pobreza harturik emazte,
bideetan bakea eta
ongia duzu albiste.
3.-Ez zaitugu arma zale,
bai gizon guztiz mantsoa,
anaia txikarra zara,
behartsuenen auzoa,
olibo gozoenaren
kima dakarren usoa.
4.-Penitentzian alaia,
urrikalmendu suharrez,
“Amor non amatur” hura
zenion oihuz, negarrez,
Gurutzetuaz jendea
ohartarazi beharrez.
5.-Eskerrak zuri, Frantzisko,
Kristoren antz horregatik;
hitzez, izkribuz, etsenpluz
eman diguzunagatik;
eta, Jaun Gorengoari
damaiozun aintzagatik.Amen.
(B. Gandiaga, Frantziskotar Gorazarreak,
Arantzazu 2012)
Oso lerro ederrak! Eskerrik asko.
ResponderEliminarEz dut uste Gandiagaren liburu hori oso ezaguna denik. Nik, behintzat, sarrera honi esker izan dut haren berri.